2018/01/26

AND THE OSCAR DOESN´T GO TO...

Telebista oraindik ikusten dugunok beti esaten dugu ez dagoela ezer, batez ere, asteburuetan eta, bereziki, igande arratsaldeetan. Inoiz igande arratsalde batean telebista ikusi baduzue, ados egongo zarete nirekin. Kutreak baino kutreagoak dira kate guztietan ematen dizkiguten filmak, txarrak baino txarragoak. Marrazo erraldoiak, krokodilo diganteak,... eta  imajinaezinak diren animaliak edo gauzak dira protagonistak. Beldurra emateko modukoak, benetan, beldurra... edo lotsa, ez dakit.

Egun hauetan Madrilen egingo da zinema kutrearen inguruko festibala eta, hori aitzakiatzat hartuta, galdetu nahi dizuegu zein den, zuen ustez, ikusi duen filmik kutrena. Bide batez, gaur egun telebista ikusten duzuen ala ez jakin nahi dugu eta modan dauden plataformarik erabiltzen duzuen.

Bukatzeko, urtero egiten dugun bezala, aurtengo Oscarretarako aukeratuta dauden filmen inguruan duzuen iritzia jakin nahiko genuke.

iruzkinik ez: