2020/05/24

71. EGUNA: AKELARREA PLAZAN

Oso haserre nago, sutan esango nuke. Hiru hilabete daramagu etxean sartuta, arau guztiak errespetatzen, zenbait kasutan senide edo lagun hurkoaren heriotza sufritzen eta, hara non, Beasaingo batzuei, hainbati hobeto esanda, bururatzen zaien herriko plazan elkartzea eta festa egitea, segurtasuneko distantziari kasurik egin gabe. 

Ez dago eskubiderik! Horrela egingo bagenu guztiok, ez dakit zer demontre gertatuko litzatekeen. Noiz hasiko ginateke normaltasunera bueltatzen guztiok herriko plazan elkartuko bagina distantzia errespetatu gabe? Inoiz ez, seguruenik.

Gainera, egin dutena hedabide guztietan agertu dela ikusita, barkamen eske hasi dira. Burugabe halakoak! Bizi dugun egoera honek guztion ardura eskatzen du, txiki, gazte, heldu, adineko guztiona. Guztiok ari gara pairatzen egoera eta guztiok nahiko genuke egoera honetatik kanpo egon, ezta? Baina errealitatea bestelakoa da, denok gaude itsasontzi berean eta lema norabide bakarrean gidatu behar dugu, bestela akabo.


Uda gertu dagoela, baten bati jaiak ospatzeko gogoa piztuko ote zaion beldur naiz. Ea orain arte egin duguna ezerezean geratuko ote den beldur naiz. Ea mundu guztiaren ahotan dabilen bigarren agerraldiak oraingoarekin bat egingo ote duen beldur naiz. 
 
Ikusi duzuenez, Beasainen gertatutakoak nire onetik atera nau, baina espero dut beste inork adibidea ez jarraitzea eta ez hastea orain udako ustezko jai guztietan segurtasuneko distantzia errespetatu gabe dantza egiten.

Zer deritzozue Beasainen gertatutakoari? Zergatik gara gizakiak hain burugabeak? Zer iruditzen zaizue aurten herriko jaiak bertan behera uztea? Zeintzuk dira gehien gustatzen zaizkizuen jaiak?

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ni haserretuta nago ere. Eskubiderik ez dago. Etxean etxean geratu naiz 3 hilabetetan zehar arauak errespetatzen eta jada jendeak koronabirusak gure artean jarraitzen duela ahaztu duela ikusten dut.Jolasteko beste ume batzuekin elkartzen duten gurasoak ikusten ditut bere seme-alabekin. Bestealde, beste pertsonek kaleetan maskararik gabeko paseatzera ateratzen dute eta beste batzuek ordutegia errespetatu gabe. Arduragabe eta egoistak direla uste dut eta jendea ez da egoeraren larritasunaz kontzientea.
Ondo ibili
Rocío

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Beasain gertatutakoa arduragabekeria da baina biztanleriaren aldetik baita udaletxetik ere. Ez da kasu bakarra... sare sozialetan ikusi ditut ezagun argazkiek eta lotsatia da.
Guztiok nahiko genuke herriko festara joatea edo hainbat plan desberdinak egitea, eskerrak gehienok arduradunak garela eta arauak betetzen ditugu.

Urtero herriko festeetara joaten naiz, berbenak gustatzen zaizkit betiko musika entzuten dudalako; "soldadito marinero", "resistencia" etabar baina pandemiarekin egoera hori faltan botako dugu baina herrikoek errespetatuko ditugu arauak, azkenean gure osasuna baita seguratasuna ere garrantzitsuenak dira.
Hurrengo urtean herriko festak gogo gehiagoekin hartuko ditugu.

Ondo izan.

Janire

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Biztanleriaren zati bat arduragabea da, eta arduradun garenok jokabide horiek jasan behar ditugu. Baina hiru hilabetez itxita egon ondoren, pazientzia amaitu egiten zaigu.
Isuna jarri zaie pertsona horiei? Eta berrogeialdian manifestazioak egiten dituztenei?
Espero dut baietz, eta zuen jokabidearen erantzule egiten hastea. Besteen lotsa ematen dute, ume txikiak dirudite eta hori haurrak beraiek baino hobeto portatu direla.
Urte asko daramatzat udan lanean, horregatik, ez dut jai herrikoietara joateko ohiturarik.
Baina musika eta udako gauak gustatzen zitzaizkidan kalean lagunekin. Udako gau beroak eta etxera joateko presarik ez izatea.

Agur bero bat
Valentina

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Oso txarto iruditzen zait gertatu dena Beasainen. Ez dut ulertzen eta ez dut inoiz ulertuko. Ez dakit zertan pentsatzen ari ziren baina zelako burugabeaK!

Jaiak bertan behera uztea ondo iruditzen zait. Horrela izan behar da pandemia ez zabaltzeko eta hori da inportantena.

Gehien gustatzen zitzaizkidana jaiak nire herrikoak ziren. Leoneko herri batean ziren, duela urte asko, baina onenak ziren eta beti nire lagunekin egoten nintzen. Gaur egun modan daude herri txikiak, agian beste aukera bat dago nire herrira berriro bueltatzeko...! 🏡

Laster arte!

KEPA erabiltzaileak esan du...

Egia esan Beasaingokoa ikusi dudanean benetan harrituta geratu nintzen, bizitzen ari garen egoera ikusita, gezurra iruditzen zait norbaitek horrelako zerbait egitea.

Nik ikusi dudanez, (eta ez Beasainen bakarrik), arauak errespetatzea gehien kostatzen zaienak gazteenak dira. Gaztea zarenean uste duzu ez zaizula inoiz ezer gertatuko eta parrandan egoteaz besterik es duzu pentsatzen.

Bakarrik denborak sendatzen du hori.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Arduragabea eta lotsagarria deritzot portaera horri, noski! Ziur nago uda berezi honetan edonon errepikatuko dela portaera hori behin eta berriro, beroa eta, batez ere, alkoholarekin. Gainera, badago jendea gehiegikeriak beti egin behar dituena, sinpleki arauak inoiz errespetatzen ez dituztelako. Kontua da, portaera horren ondorioak denok pairatuko ditugula. Ez dago eskubiderik!

Herriko jaiak bertan behera uztea erabaki koherentea iruditzen zait, orain gauden egoera kontuan hartuta. Herriko jaiek sorrarrazten duten giro itzela asko gustatzen zait, baina normala da aurten ez ospatzea. Gauzak ondo badoaz, hurrengo urtean aukera izango dugu mendekua hartzeko!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on,
Zer iruditzen zaidan?ba,lotsagarria,noski.
Niri gustatuko litzaidake jakitea non zegoen udaltzaingoa une horretan.Argi dago batzuentzat egoera hau ez dela besteei bezain harrizukutsua izan,Beraz,osasunak ez badauka garrantzirik,agian isunak bai.
Bestalde,ulergarria da aurten herriko festarik gabe egotea,beharrezkoa delako biztanleei babestea.
Normalean ez naiz egoten Barakaldoko jaietan,niri iritzi ez daude ondo antolatutak,batez ere, ekintza gehienak ez daudela herriko biztaleentzat zuzendutak,eta nahiz eta nire kuadrilak parte hartzen du,ni nahiago dut ez egotea
Hala ere,auzoetako jaiek gero eta arrakasta handiago lortzen ari dira,bai beren jendeagatik,bai beren xarmagatik,gero eta jende gehiago erakartzen dute.
Horregatik,gogoz espero dut lehenbailehen berriroberriro disfrutatzea.

Patricia.



Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Koronabirusaren ondorioz, aurten uda osoan ez da jairik izango. Ia 3 hilabete daramatzagu etxean irten ezinik, eta oraindik uda luzea geratzen zaigu nahi dugun guztia egin ezinik.
Urte osoan uda noiz iritsiko zain egoten gara, festara joateko, lagunekin irteteko eta ondo pasatzeko, baina aurten itxaron egin beharko dugu. Aurten beste gauza batzuk desberdinak egingo ditugu, baina ohitu egin beharko gara. Oso ondo iruditzen zait jaiak kentzeko ideia, logikoa dela uste dudalako. Jaietan beti dago jende asko, eta ezin dugu denok elkarrekin egon. Jende asko dago herriko jaietan, Barakaldoko festetan, Santurtzikoak... baina zalantzarik gabe, jende gehien ibiltzen den jaiak Sanferminak edo Bilbokoak... dira eta horiek ziren bertan behera utzi behar ziren lehenengoak. Ulergarria iruditzen zait.

Dánae.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Ez dago eskubiderik! Arauak betetzeko daude eta gertatukoa ez da normala, zoritxarrez hau leku gehiagotan gertatzen da eta ezin dugu ezer egin. Gogora dezagun hau ez dela joku bat, gure osasuna importantea da baina uste dut jende askok ez duela ulertzen, jendeak ez du ulertzen egoera hau oso arriskutsua dela, horregatik uste dut Gobernuak isun handiagoak jarri beharko lituzkeela eta horretaz aparte zigortu bat jarri beharko luke, adibidez hamar egunaren zehar egotea, zigortu bezala.
Mery

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Oro har, gehienek uste dut zentzudunak izaten ari garela eta arauak errespetatzen ari garela, baina batzuek nahi dutena egiten dute. Badirudi ia 29.000 hildakoek ez dutela ezertarako balio izan. Jarrera horrek asko kezkatzen nau eta errespetu falta iruditzen zait senide edo lagun bat galdu dutenentzat.
Zer dute buruan jende horrek? Besaiangoak, Vox-en manifestatzaileak, jai pribatuak egiten dutenak,…
Jakina jaiak asko gustatzen zaizkidala baina aurten etxean geratu beharko dugu eta zer pasatzen da? Batere ez.
Ez gara hilko festarik gabe gelditzeko, baina bai arduratsuak ez bagara eta arauak errespetatzen baditugu. Oso erraza da gehienentzat, eta zaila batzuentzat.
Bihar arte!
Natalia M.

Eva erabiltzaileak esan du...

Sen ona falta! Baina ni aspertuta nago hainbeste xuxurlaz. Jende gehiena ondo ari dela uste dut. Arauak hausten direnetan soilik erreparatzen badugu, azkenean, eskizofreniaren bat suntsituko dugu. Horregatik erabaki dut deseskalada ona egitea, eta bakoitzak bere kontzientziarekin edo... isunekin!

Eva.