2020/05/23

70. EGUNA: TOPAKETAK HIRUGARREN FASEAN

Bihar bigarren fasera pasatuko omen gara. Pandemia hau kopa txapelketa bezalakoa da, faseak eta faseak pasatu behar ditugu finalera heltzeko. Poliki-poliki egin behar dugu bidea, tentu handiz, baina azken unerako borrokatu behar dugu eta, beharrezkoa balitz, luzapenean edo penalti-jaurtiketan irabazi beharko genioke partida birusari. Baina espero dugu gauzak ez aldrebestea eta, adituek dioten bigarren pandemiaren kolpea datorrenean, final hau ere bertan behera ez geratzea.

Bizitzan gauza asko sakrifizio handia eginez lortzen ditugu. Sarritan bidea ez da samurra eta oztopoak handiak izaten dira, baina ekinaren ekinez lortzen dugu amestutako hori. Dena den, ez dakit masoka naizelako izango den, baina zenbaitetan ametsa lortu dudanean, ez dut izan espero nuen poza eta lortutakoan barruan huts bat sentitu dut. Adibide argia da Donejakue bidea egin nuenean. Orreagan lehen pausua eman nuenetik amesten nuen nolakoa izango zen Santiagora heltzea. Faseak edo etapak gainditu ondoren, ametsa handiagoa zen eta imajinatzen nuen nolakoa izango zen poztasun hori. Santiagora heldu nintzen egunean, berriz, ez nuen ezer sentitu eta gogoratzen dut nire kezka hurrengo egunean zer egin izan zela.

Zer kostatu zaizue sakrifizio handia lortzea? Zer sentitu zenuten lortu ondoren? Zer eragiten dizue bigarren fasera pasatzeak? Zein fasetan topatuko gara euskaltegian? Baduzue gogorik?

8 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire kasuan, asko kostatu zitzaidan dirua lortzea azken udan bidai bat egiteko nire Lagunek in, egon behar nuen urte osoa lan egiten diru hori lortzeko. Oso pozik sentitu nintzen nirekin, ikusi nuelako nire ahalegina bai merezi zituen.

Bigarren fasera pasatzen eragingo du pentsatuko dugula zailena pasatu da eta orain dena askoz errazagoa izango da, horregatik gero eta jende gehiago egongo da ia edozeinr lekutan.

Nire ustez, hau amaitu eta gero ezin izango gara euskaltegira joan, arriskutsua delako. Bai gogoa daukat bueltatzea, hori esan nahi du dena normala da berriro.

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Erronka bat lortzen badut, batzuetan sentimendu berbera izaten dut, ez dakit zergatik den baina horrela da.

Orain badirudi betidanik gure bizitza horrela izan dela. Esate baterako, egunero goizez ikastaro bat egiten dut, eta orain jendeak ez du berriro bueltatu nahi esaten duelako arriskutsua izan ahal dela haientzat eta etxean duten jendearentzat.

Jendea ikusteko gogoa dugu baina ze diferentea izango litzateke maskarilla batekin...💬!

Laster arte!

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztioi:

Agian itxaropen asko jartzen ditugu gure helburuak lortzeko eta ahaztu egiten zaigu bidean gozatzea. Horixe gertatzen zitzaidan niri prozesuaz gozatzen ikasi nuen arte. Ez du axola helburuak, prozesuak bizi duen moduak baizik. Prozesuan gozatu eta ikasi egiten duzu, eta hori oso garrantzitsua da, batzuetan helburua gaizki aukeratzen dugulako, eta adi ez bazaude, nahi ez duzuna lortzen duzu.
Euskaltegira itzuli nahi nuke, asko gozatzen dut eskolez eta ikaskideez. Baina badirudi zaila izango dela txertoa laster lortzen ez badugu. Klase presentzialak ordezkaezinak dira eta zorionez online klasea eduki ahal izan dugun arren, ez da gauza bera.
Agur bero bat
Valentina

ANA erabiltzaileak esan du...

Gogoratzen dudanik, proposatu ditudan ia gauza guztiak, ahalegin handiz egin ditut. Bizitza ez da erraza, eta gainera, proposatzen dituzun erronkak amaitu nahi badituzu, zailagoa da.

Musika ikasten hasi nintzenean, sakrifizio ikaragarria izan zen. Barakaldon bizi nintzen egun batzuk, beste batzuk Iruñean , eta ikasten nuen Barakaldon, Donostian eta Frantzian, zehazki, Hendaian.

Azkenean kantuko karrera amaitu nuen eta merezi izan zuen, baina pena handia izan zen, aurreko krisia heldu zenean, musika eta arte utzi behar izan nuen.

Krisi garaian kultura ez da interesatzen.

Ana Cobos

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Nire ustez, edozein gauza lortu nazi baduzu ahalegina egin beharko duzu. Bizitzan sakrifizio asko egin behar ditut nire helburak lortzeko. Nagusiagoak izan dira: atzerrian bizitzea, etxe bat erostea nik bakarrik, ama ezkongabea izatea. Azkena izan da iaz masterra eta B1 lortzea lanean eta semearekin. Bolada hori oso gogorra zen familiarekin ezin nintzelako egon eta ezin nuen atseden hartu, ezta asteburuetan ere abuztura arte.
Batzuetan neure buruari galdetzen dio ea merezi izan duen. Bidea gogorra izan den arren, asmoa izan lortu duenez oso ondo sentitzen nuen, baina batzuetan sakrifizioak ez du merezi.
Argi dago bizi dugun egoerak gure nahiak eta egin nahi ditugun sakrifizioak probatzen dituela.
Orain normaltasunera itzuli besterik ez dut egin nahi, nire familia eta nire lankide eta ikaskideak ikustera.
Laster arte!
Natalia M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Zerbait nahi baduzu, edozer gauza egingo duzu hori lortzeko. Nik uste dut benetan egin nahi duzun zerbait bada, hori lortzeko ahal duzuna egingo duzula, eta azkenean lortuko dugu. Bizitzan denok egin behar ditugu sakrifizio asko nahi ditugun gauzak lortzeko. Eskolan, lagunekin, etxean, maitasunean... beti gauza asko egin behar direla zure helburua lortzeko. Horretan datza zuk nahi dituzun gauzak arriskuan jartzea, zure helburuak lortzeko.
Konfinamenduen aldetik, gaur esan dute astelehenetik aurrera 2. fasean egongo garela, nik ez dakidala horrek zer esan nahi duen; izan ere, duela astebete 1. fasera pasatu ginen, eta, batez beste, 0,5. fasea izan genuen. Nire ustez, 2. fasean ordutegirik ez dela egongo, eta nahi dugunean atera ahal izango gara, baina arduratsuak izaten jarraitu beharko dugu, maskararekin eta segurtasun-tarteari eutsiz. Pixkanaka gauza gehiago egin ditzakegu eta hori ondo dago, baina nik nahi ez dudana da orain gauza gehiago egiten uztea eta, ondoren, atzera egitea, nahiago dut orain motelago joatea eta hori ez errepikatzea. Esaten digutenari kasu egin beharko diogu, eta araua errespetatu, berriro ez itzultzeko.

Dánae.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on!

Behin baino gehiago gertatu zait, asko kostatu zaidan helburu bat lortu eta gero, huts bat sumatzea, zulo handi bat barruan edukiko banu bezala. Oso sentsazio berezia da hori, baina ez dut uste arraroa denik, nahiko arrunta baizik. Azken finean, asko lan egin ondoren, sakrifizio handi bat egindakoa, denbora luzez jo eta ke egonez, bat-batean dena bukatu dela konturatzen gara. Suposatzen dut gudu luze bat batailaz bataila irabazi ostean sentsazio bezalakoa izango dela.

Bigarren fasera pasatzeak ez dit zirrara handirik eragiten, agian oraindik bataila bat delako irabazi duguna eta ez guda osoa. Baina aurrerapen handi batzuk lortu ditugu, oraintxe bertan irakurri dudalako ekainaren lehen astetik aurrera euskaltegietara itzuliko garela. Egia izango ote da?

Unknown erabiltzaileak esan du...

Gabon!
Denok dakigu askotan sakrifizio batzuk egin behar ditugula nahi duguna lortzeko. Bai ikaskeetan, bai lanean, bai familian, batzuetan gausak egin behar ditugu nahiz eta ez gustatu. Azkenean, nahi duguna lortzean sensatzio berezia daukagu eta merezi du sakrifizioak egitea.

Konfinamenduan hasi zenean, jendeak esaten zuen denboraldi pasa eta gero, gizakook aldatuko garela eta baino ezkuzabalagoa izango garela.Nik ez dut hori pensatu. Egia esan, pentsatzen dut jendea berekoia dela. Lehenengo fasean jendeak ez ditu errespetatzen ordutegiak eta distantziak elkarren artean. Hurrengo astean, bigarren fasera pasatuko dugu eta jendeok ez daukagu ordutegiko mugarik. Ez dakigu nora joango garen baina horrela jarraituko bagina, abuztuan gure etxeetan geratu beharko ginateke. Ikusiko dugu zer pasatuko den!

Sonia