2020/05/27

74. EGUNA: JAIO NINTZEN BEZALA

Larrugorritan, biluzik, jaio nintzen bezala gustatzen zait eguzkia hartzea. Beroa azalean, eguzkiak ematen digun beroa azalean sentitzea bizirik nagoela sentitzea bezalakoa da. Ni, ezer gabe, naizen bezala eta natura. Une horretan munduaren parte sentitzen naiz, naturaren parte.

Horregatik, ez diet ondo ulertzen biluzteari beldur diotenei. Hainbeste erreparo, hainbeste lotsa ez da logikoa. Mundura arroparik gabe etorri ginen eta, salbuespenak salbuespen, gizaki baten gorputza baino ederragorik ez dago. Gure gorputzeko beste atal bat baino ez dira atal horiek eta ezkutatzeak, hain zuzen ere, ematen die bekatu edo lotsa horren balorea. Egia da, hondartzako harea deserosoa izan daitekeela, batez ere, nahi ez dugun zulotik sartzen denean. Baina, horretaz gain, guzti-guztia ona da.


Herenegun sartu ginen bigarren fasean eta hondartzara joan gaitezke. Aurten ez dakit nola egingo dugun distantzia mantentzeko eta, jakina, ez dakit hondartzara ere eraman beharko dugun ditxosozko maskara hori. Espero dut ezetz, bestela bainujantziaren markarik gabe, baina maskararen markak bai. Hori bai dela lotsa!!!

Nola ikusten duzue aurten hondartzara joatearena? Baduzue gogorik hondartzara joateko? Normalean zein hondartzara joaten zarete? Zergatik?

7 iruzkin:

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Aurten, berriro, uste dut ez naizela hondartzara joango. Oso zuria naiz eta eguzkiak min egiten dit.

Dena dela, azken aldiz joan nintzen lagun batekin eta Areetara joan ginen. Gure etxetik hurbil dagoena da. Uste dut duela bi urte izan zela. Berehala atera behar izan nuen ezin nuelako gehiago eutsi, ze bero!!! Orduan, nire laguna barre egiten hasi zen eta terraza batera joan ginen zerbait hartzera. Hori bai...🌞🍹

Laster arte!

Unknown erabiltzaileak esan du...

kaixo, guztioi:

Urte asko dira udan lan egiten dudala eta ez naiz hondartzara joaten. Asteburuetan janaria, arropa eta hurrengo astea arazorik gabe pasatzeko behar den guztia prestatzen ditut.
Ez zait beroa gustatzen eta egun osoa hondartzan egotea oinazea iruditzen zait.
Bainua nahiago dut eta hurrengo orduetan zuhaitz baten azpian egon. Horregatik, gehien gustatzen zaidan hondartza Gorliz da, pinuak dituzu babesteko.
Hondartzan biluzik egotea gustatzen zait baina zuhaitzik ez badago, bainujantzia jantzi eta zuhaitzak duten hondartzara joango naiz.

Agur bero bat
Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Zaila ikusten dut aurten hondartzara joatea. Ez dakit nola egingo duten, baina jendeak esaten du agian semaforoak ipiniko ditutztela eta denbora han egoteko murriztuko dutela. Atzo telebistan ikusi nuen isunak ipini nahi zietela hondartzan maskarik gabe zeuden pertsonei...

Hondartzara joatea bakarrik gustatzen zait itsasertzetik paseatzeko eta, batez ere, bainu batzuk hartzeko, eguzkiari beldur asko diodalako. Oso larruazal argia dudanez, askotan erre egin nau eguzkiak txikia nintzenetik. Bueno, zintzoa izateko, esango nuke urtero...

Hala ere. joaten naiz hondartzara oporretan nagoenean, baina bi ordu baino gutxiago eta oso goiz. Horregatik, aurtengo egoerak ez nau kezkatzen. Gurasoek pisu bat daukate Cantabrian, Islan hain zuzen ere, eta hara joaten naiz udarako egun edo asteburu batzuk igarotzera.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Hasi baino lehen, esan nahi dut ez zaidala hondartza gustatzen.
Urtero amak hondartzara joatea nahi dut, gustatzen zaiolako, baina nik beti nahiago dut igerilekura joatea. Hondartzak abantaila bakarra du, eta beste guztia desabantailak dira, baina igerilekua perfektua da.

Hondartzan, animalia batzuek ziztatu egin zaitzakete uretan, algak daude, zaborra... baina okerrena harea da. Gainera, jendeak ez du zaintzarik eta gainetik botatzen dizu, toallaren gainera botatzen du... hori ikaragarria da.
Igerilekuan hori ez da gertatzen, jendea bere toallan dago eta nahiz eta jolastu eta mugitu berdin dio ez zaituztelako zikinduko.

Igerilekuaren defendatzaile handia naiz, eta espero dut aurten joan ahal izatea, txandaka bada ere; izan ere, hondartzara bakarrik joan daitekeenez, ni ez naiz etxetik aterako.

Dánae.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Niri izugarri gustatzen zait hondartza, eta izugarri gustatzen zait itsasoa ikustea.
Gero eta gutxiago gustatzen zait eguzkia hartzea, betaurrekoak, txanoekin eta kremarekin babesten nau, eta, beraz, gero eta ordu gutxiago pasatzen ditut hondartzan. Hala ere, aurten hondartzara joateko gogo handia dut, eta maskararik gabe izatea espero dut, maskararekin zentzurik gabe ikusten dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde on,

Niri izugarri gustatzen zait hondartza, eta izugarri gustatzen zait itsasoa ikustea.
Gero eta gutxiago gustatzen zait eguzkia hartzea, betaurrekoak, txanoekin eta kremarekin babesten nau, eta, beraz, gero eta ordu gutxiago pasatzen ditut hondartzan. Hala ere, aurten hondartzara joateko gogo handia dut, eta maskararik gabe izatea espero dut, maskararekin zentzurik gabe ikusten dut.

Monica

ANA erabiltzaileak esan du...

Hondartzako gauzarik txarrena da ez dagoela itzalik eta bero gehiegi egiten duela.
Hondartzara joaten banaiz, igeri egiteko edo surfa egiteko da, ez dut eguzkia hartzeko ohiturarik. Bi ordu egoten naiz eta berehala joaten naiz.

Neguan hondartzara joaten banaiz, paseatzen naiz eta denbora gehiago ematen dut harean eserita liburu bat irakurtzen.

Iruñean bizi nintzenean Hendaiara eta Zarautzera joaten nintzen surfean egitera, eta orain Arrigunagara eta Muskizera joaten naiz paseatzera, ez dudalako surfik egiten.

Aurten ez naiz hondartzara joango, ez du zentzurik oraindik normala ez den egoera normalizatzeak. Koherentea izan behar da.


Ana Cobos