2010/11/12

SATISFACTION

Jarraian kontatuko dizuedan berria aspaldi kanpoko egunkari batean irakurri nuen.

Okin bat luxuzko putetxe batera hurbildu zen bero-bero. Kopa bat hartu bitartean hango neska batekin hasi zen berbetan. Denbora tartetxo bat pasa ondoren zerbitzuak eta beren prezioak galdetu zizkion. Adostu ostean joan ziren barruko gelara eta, antza denez, kexu atera zen gizona jasotako zerbitzuaz.

Okinaren ustez, neskak eskatu zizkion 160 euroak ondo irabazi ez zituenez gero ez zegoen prest ordaintzeko. Neskak asegabe utzi zuen, nonbait. Putetxeko nagusiarekin hitz egin zuen, baina honekin ere ezin ados jarri. Hori zela eta, Kontsumitzaileen bulegoan erreklamazio bat jarri zuen.

Auzia ez dakit nola amaitu zen eta ez dakit nori eman zioten arrazoia, baina berri berezi hau irakurri ostean zure iritzia jakin nahi dugu.

15 comentarios:

Anónimo dijo...

Nire ustez , okinak arrazoia zeukan eta ondo egin zuen , zerbitzua gustatu ez bazitzaio ez zuen ordaindu eta gero nagusiarekin hitz egin zuenenean egin zuen onena izan zen .
Azkenean nagusiarekin ez zen ados egon eta Kontsumitzaileen bulegora joan zen , agian hori ez zen ideia ona izan , nik bakarrik nagusiarekin hitz egingo nukeen eta ez nukeen ezer egingo , baina okinak bere eskubideak defendatu zituen .
Jose

Anónimo dijo...

Beno, kasu honi lelokeria deritzot, baina egia da batzuetan kontsumitzaileok ez dauzkagula argi gure eskubideak. Nahiz eta gero eta gehiago ezagutzen ditugu gure eskubideak, leku batzuetan gu engainatzen saiesten dira. Bestalde, kontsumitzaile batzuek maltzurkeri gehiegi daukate eta erreklamazio harrigarriak jartzen dituzte, arrazoirik ez daukaten arren. Kontu guztietan bezala, oso zaila da neurria aurkitzea kontsumotzaileok eta enpresak babesteko.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Nire iritzian hau denok egin behar dugu, zerbait ez zaigunean gustatzen enplegatuarengana joango gara. Enplegatuak ezin badu konpondu edo ez badu nahi, orduan, nagusiarengana joango gara. Eta honekin gauza bera pasatzen bazaigu, kontsumitzaileen bulegora joango gara eta kitto. Ni bakarrik behin joan nintzen eta primeran.
Maite

Anónimo dijo...

Kasu hau bitxia den arren beste serbitzu bat da eta erreklamatzeko eskubideak ere badaude. Niri dagokit gutxitarako balio du kontsumitzaileen bulegoan joatea. Nahiz eta kontsumitzaileari arrazoia ematen dioten, konpensazioa ez du merezi normalean eta gaitza eginda dago. Nire ustez, ez da nahikoa kontsumitzaileari dirua itzultzea edo produkto berria ematea. Saltzaileek berriro ez egiteko itsuna edo zigor bat eduki beharko luketela uste dut.
M.C.

Anónimo dijo...

Nik uste dut denok kontsumitzaileen bulegoan erreklamazio bat ipini ahal dugula . Hala eta guztiz ere, ez dut uste kasu honetan kasorik egingo dionik. Zerbitzu honetan bikote bat behar da eta beharbada okinak ezin zuen bere parte ondo egin. Horregatik nik ez nuke ipini erreklamaziorik.
Edu

Anónimo dijo...

Duela urte batzuk, Madrilgo Ikea denda batean sofa bat erosi genuen eta, kutxa handi batean ekarri zigutenez gero, langileek ez zuten eskaileratik igo nahi, ez zela sartzen aitzakiarekin. Ez dakit jakingo duzuenentz baina Ikean erreklamazio bat ezartzeko, arkatzez idatzi behar duzu orri txiki batean. Arraroa eta oso informala iruditu zitzaigun metodoa, beraz, ez geneukan itxaropen handirik. Horregatik, hain zuzen ere, harrituta geratu ginen, hori gertatu eta bi aste ondoren, dendatik deitu zigutenean. Barkatzeko eskatu ziguten eta sofa berriro ekarriko zigutela, garraioa ordaindu gabe, esan ziguten. Esan behar dut horrela jokatzean Ikeak irabazia atera duela, ordutik sarritan erosi dugulako han.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Ez da batere zentzugabea zerbitzu batekin ez bazara pozik gelditu, erreklamazioa egitea. Nahiz eta kasu berezia izan, azken finean, zerbitzua da, eta gure eskubideak babestu behar dira. Kontsumitzaileak bezala jokatu behar dugu eta kalitatea etorri behar da ordaindu dugunarekin bat. Hala ere, ezin dugu ahaztu ezkutuko aktibitatea dela, eta erreklamazioa ezin dela formala izan, ezta erreklamazioaren orria edo faktura eskatu ere.

B.V.

Anónimo dijo...

Kontsumitzaileen bulegoak gure eskubideak defendatzeko baliabide ezinhobeak dira.
Denda batean behar ez bezalako kalitatea ez duen zerbait saldu digutenean edo behar baino gehiago kobratu digutenean, haietara jo dezakegu.
Haiek protesta zuzena den ziurtatu eta gero, akordio batera heltzen saiatzen dira. Beste biderik ez badago salaketa bat ipintzen dute.
Hori oso polita izango litzateke hau dena egia izango balitz.Beti galdera bera neure buruari egiten diot eta: Nork kontrolatzen du bulego horiek lana ondo egiten dutela? Hor dago koxka!

I.R (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Kontsumitzaileen bulegoak gure eskubideak defendatzeko baliabide ezinhobeak dira.
Denda batean behar ez bezalako kalitatea ez duen zerbait saldu digutenean edo behar baino gehiago kobratu digutenean, haietara jo dezakegu.
Haiek protesta zuzena den ziurtatu eta gero, akordio batera heltzen saiatzen dira. Beste biderik ez badago salaketa bat ipintzen dute.
Hori oso polita izango litzateke hau dena egia izango balitz.Beti galdera bera neure buruari egiten diot eta: Nork kontrolatzen du bulego horiek lana ondo egiten dutela? Hor dago koxka!

I.R (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Horrek badaki nola ondo pasatu dirurik gastatu gabe!
Gizonek honek bazekien logelera igotzerakoan zenbat diru kostatuko zitzaion bertan denbora pasatzea. ze uste zuen egin behar ziola neskak logela barruan? Honek putetxetik ordaindu gabe irtetzea zuen helburu eta baita lortu ere. Halako komeriak edozein komertzio mota ezberdinetan gertatzen dira, gertatzen dena, halako komertzio motatara halako iruzurrik ez zela ailegatuko uste genuen. Nori ez zaio ezaguna egiten, norbait denda batera joaten dela, arropa erosten du eta jantzi egin ondoren bueltatu egiten duten pertsonak daudela. Badago jendea iruzurretan trebeak direnak.
Alfertsu. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Ados nago bezero egin zuenarekin zeren eta erreklamatzeko eskubidea baitauka. Dena den, neskaren akordioren parte beteta, okinak ezin du erreklamazio eskatu. Horregatik, haien arteko akordioren ezaugarriak ondo jakin behar ditugu bata edo bestearen alde jarraitzeko.
Nire ustez, neskak lana egin zuenez kobratu behar du.

Raul G.

Anónimo dijo...

Oso arraroa dirudi, baina, azken finean, zerbitzu bat da, ezta? Arazoa izan daiteke nola egiaztatzen den zerbitzuaren helburua ez dela lortu, hots, minaren kasua bezala. Nola neurtzen da bakoitzaren mina? Ba, kasu honetan, gauza bera gertatzen da. Aldez edo moldez, kontutan hartu behar da gizonaren egoera, hau da, zenbat kopatxo edan zuen esaterako.

A.J

Anónimo dijo...

Nire ustez ez da hain arraroa, azkenean gizonak eskaini zion zerbitzua ordaindu behar zuen eta poz-pozik geratu ez bazen konponbide bat bilatu behar zuen bere eskubideak defendatzeko, beste denda batzuetan bezeroek egiten duten bezala.Hala ere zaila da eman zion zerbitzua konprobatzea ondo zegoen ala ez,horrexegatik egin ahal zuen onena kontsumitzailaren bulegora jotzea izan zen. Baina benetan al da defenditzen dituela kontsumitzailaren eskubideak bulego honek? Gehienetan legeak saltzailearen alde daude, eta lor dezakegun bakarra da produktua aldatzea edo dirua itzultzea. Eta horretan geratzen gara gure eskubideak.
C.R. Gurutzeta 3.maila

Anónimo dijo...

Eta zer espero zuen gizon honek kontsumitzaileen bulogoko jendeak egitea? "ea, froga dezagun ba emakume honek ematen duen zerbitzua ona den ala ez, eta arrazoia badaukazu, dirua bueltatuko dizugu" esatea?... nik uste dut honek beste "asegabeko" momentu dohain bat nahi zuela emakumearekin, edo zuzenean dirua ez ordaintzea. Baina prezioa oso altua iruditu baziotzaion, zergatik joan zen orduan luzuxko putetxe batera? Hau ez da gauza materialak erostea bezala, apurtuta badaude bueltatzen dituzu eta kitto. Baina gizon honek tratu batera heldu zen emakuamerekin. Nahikoa iruditu ez bazitzaion ez da emakumearen errua, gainera seguru kopa bat baino gehiago hartu zuela. Emakume gaixoa, bera aguantatu eta gainera gero kexak entzun behar!
Nagore (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Hau okurrentzia hau! Kontsumitzaileen bulegora jotzea legez kanpoko zerbitzu batengatik salatzera. Okinak merezi zuen espetxean geratzea, daukagun zerbitzu publikoak izorratzeagatik.
Bestaldetik, mota honetako erakundeak, kontsumitzaileen bulegoa esan nahi dut, noski, benetan behar ditugu gu defendatzeko ezadostasunen kasuetan. Bestela, beti zapaltzen gaituzte, nagusiki enpresa haundiek.
S.A. Gurutzeta 3. maila