2011/05/20

JALDI HADI PLAZARA

Herri baten bizitzaren bihotza eta arima da plaza. Herrietako plazetan historiako momenturik garrantzitsuenak bizi izan ditugu, onak zein txarrak. Plazan ospatzen ditugu garaipenak eta bertan ere biltzen gara kontsolamendu bila planak okertzen zaizkigunean.

Plaza dugu erreferentzia. Leku bat edo helbide bat bilatzen dugunean plazatik urrun edo hurbil egongo da. Plazan batu eta hortik edonora joan gaitezke nahi dugun lekura.


Egunotan plazetan gauza asko gertatzen ari dira. Mundu moderno honetako jendea bueltatu da plazara, nonbait, eta inoiz baino jende gehiago dago.

Zer iruditzen zaizue egunotan plazetan gertatzen ari dena?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire iritzian ondo dago , jendea oso haserre dago , eta azkenean pentzatu du hori egiten badu zerbait egin dezakela .Gainera hori egiten beren proposamenak esan ahal dituzte .
Denbora askoz jendea isilik egon da , eta azkenean eroapen guztia muga bat dauka , hori dela eta , hainbeste manifestazio daude gure herrialdean .
Bestalde , mugimendu hauek garrantzitsuak dira ,egiten badira behintzat politikoek pentzatuko dute , jendea ez dela leloa .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Adostasuna erakustearren eta gauzak ondo ez dauden azaltzearren bildu da hainbeste jende. Ondo legoke akordio honekin politikariek gauzak berrikusteko pentsatuko lituzketeela; behintzat jendeak egin duena alferrik ez izatearren.
Jendea ez da leloa gaztea izan arren, zailtasunak zabaltzen ari dira, eta ematen diren irtenbideak ez dira nahikoak.
Egin dutenarekin Gobernuak zer edo zer egiten badu, orduan erakutsiko du herriko jendearen arazoak kezkatzen dituela.

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ondo iruditzen zait. Betidanik, herriko plazetara jendea joan zen zerbait egiteko, esate baterako, herriko jaiak ospatzeko, koadrillarekin geratzeko.... Gaur egun momentu zailak bizitzen ari gara, eta jendea ez dago pozik. Horregatik, plazetan egotea proposatzen da, eta jendea erantzuna ona ematen ari da.
Espero dut zerbait lortzen dutela.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bazen garaia jendeak beren eskubideak eskatzeko! Nire ustez penagarria zen 5 milloi pertsona lanik gabe eta ezer ez esatea. Badirudi berandu dela baina gauzak honela jarraitzen badira egunero joan beharko genuke kalera. Estatuan ez zegoen kontzientzia sozial, bakoitzak bere burua zaintzen du eta horrela nola hobetuko dugu egoera hau?
Vanessa G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Herri guztietan puntu nagusiena da plaza. Gehienetan plaza aukeratzen dugu leku gisa jaiak ospatzeko edo konzentrazioa egiteko, are gehiago manifestazio bat egiteko politikaren kontra borrokatzeko. Ondo deritzot gertazen den guztiari, era bakarra besterik ez daukagu gure iritzia emateko. Uste dut pixkanaka pixkanaka lortuko dugula aldaketa bat, nahiz eta hutezkunde hauetan ez nabaritu.
C.R. Gurutzeta 3.maila
Aurrekoetan ere idatzi dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, potereak jendea usteltzen du era batean edo bestean. Gainera, agintzen dutenak ez dira euren eremuetan jakituenak, baizik eta lotsagabeenak. Normalean, euren ogibideetan oso onak direnek euren gauzetan egon nahi dute, politikan lan egin beharrean. Besteek politikara jotzen dute gehienetan irabaziak ateratzeko eta gero kaleko jendeak jokaera horren ondorioak pairatu behar dituzte. Hau guztia ikusita, merezi du matxinatzea ea daukagun sisteman gauza batzuk alda daitezkeen, eta horixe da asken egunotan gazteak egiten ari direna. Ezer lortzen ez badute ere, hausnarketak ez dio inori kalterik egiten.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Plazetan jendea elkartu duen mugimenduari buruz, gehien harritu nauena zer ondo antolatuta egon den ikustea izan da. Gainera, han zeuden gazteen jokabidea hain ona izan da non ni-ni belaunaldia deritzona baztertu egin baitu.
Bestalde, aitortu behat dut ez dudala uste mugimendu horrek zerbaiterako balio duenik. Edozein egoera aldatzeko protestatze hutsa alferrikakoa da. Proposamenak edo ideiak beharrezkoak dira egoera hobetu ahal izateko. Nire ustez, mugimenduari falta izan zaion gauza bakarra hori izan da.

I.R (Gurutzeta)