2011/06/11

ERREKOR GUZTIAK HAUSTEN

Datorren astean euskara azterketa dut, ahozko azterketa madarikatua. Norbaitek ziurtatuko balit zerbait hartuta gainditu egingo nukeela, zalantza izpirik gabe dopatuko nintzateke eta suposatzen dut,nire moduan, beste askok ere gauza bera egingo luketela, bitan pentsatu gabe.

Horixe bera pentsatu behar dute kirolari batzuek, denoi gustatzen baitzaigu gainontzekoak baino hobeak izatea edota gauza guztietan garaile izatea. Ez dut esango dopina justifikatzen dudanik, baina uler dezaket zerk bultzatu ahal duen edonor dopina hartzera: kosta ahala kosta lehena izatea.

Gizartean asko kritikatzen ditugu dopatzen diren kirolariak, baina, era berean, asko txalotzen ditugu errekor berriak, bizikleta gainean ordu asko ematen dituzten txirrindulariak, bi ordutan gelditu gabe pilotaren atzetik praka motzetan ibiltzen diren futbolariak, …, kirol munduan aritzen diren guztiek ekintza hauek egiteko berezko zerbait balute bezala. Ez gara konturatzen gorputzak funtzionatzeko erregaia behar duela eta zenbait kasutan erregai hori ez dela behar bezain gardena izaten.

Baina, lehen esan legez, nik neuk ere hatuko nuke edozer, edozer horrek datorren ahozko frogan gainditua emango balit.


BADU JUSTIFIKATZERIK DOPINAK?

5 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Suposatzen da kirolariek beste kirolariren kontra egiten dietela txapelketan eta horregatik ezin dituzte pilulak hartu. Bestela, txapelketa ez litzateke izango justua.

Errekorrak apurtzeko berdin zait haiek edozein gauza hartzea, errekorren batzuk nahiko barregarriak direlako.


Ondo etorriko zaidala jakingo banu, edozein gauza hartuko nuke ahozkoa egiteko, baina ez naiz fidatzen. Komunera ez joateko zerbait baino ez dut hartuko.

Zorte ona denontzat!

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dopinaren inguruan hipokresia itzela dagoela uste dut. Zerbait legeraren kontrakoa bada, argi dago zigortu beharko dela, baina kirolarien bizitza osoa izorratzea, horretan erortzeagatik, gehiegizkoa iruditzen zait. Medikuntza zientzia zehatza ez denez gero, akatsak sarritan agertzen dira eta, gainera, gaur egun legearen kontrakoa dena, bihar baliteke zilegi izatea. Gainera, gizarte burutik jota dago. Camps hori hortik dabil bere trajeez, lasai asko, eta Pantanik bere buruaz beste egin zuen delinkuente bat izan balitz bezala tratatu zutelako. Neuk behintzat ez dut ezer ulertzen. Azterketari dagokionez, gainditzeko zerbait egongo balitz, zein egon badagoela ziur nagoen, baina agintariek ez luketen inoiz gure esku utziko, denok hartuko genuke eta orduan azkerketak ez luke ezertarako balio izango.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

*Dopajea ezin da oso txarra izan Asterix eta Obelix dagoeneko "pócima mágica" Galian hartzen zutelako.
*Zer da dopajea?
Debekatutako substantziak erabiltzea, txapelketak irabazteko dopajea da.
Dopajeak,jendean, hiru arazo garrantzitsu ekarri ahal ditu heriotz-arriskuan egon ahal dela bat da, desprestigio pertsonal handia dela beste bat da, eta hirugarrena, kontsumo honek kiroleko zigor eta zigor ekonomiko garestiak ekarri ahal dituela.
Erreferentzia: portalfarma.com
D.G.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Modan egon den gaia da, ezta? Baina, eskerrak guk euskara gainditzeko ez dugula ezer txarrik hartu behar. Dopina ez da legala, ez da zilegia. Kirola, kasu honetan, lan bat bezalakoa da; gure lanean denok aukera berdinak eduki nahi ditugu, orduan, kirolarekin gauza bera.
Dopina oso arriskutsua da, hau da, gorputza jasan behar duena oso larria da eta, azkenean, norbaitek nahi ez duen helburua lor dezake, hots, heriotza.

A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez , dopina ez dauka justifikarik ,oso txarto ikusten dut kirolari bat dopatzen denean , txarto dagoelako .
Baina gaur egun kontrol asko daude , eta dopatzen direnak , detektatzen dira , eta gero bere ondorioak dituzte , zigorrak eta abar .
Nire iritzian dopatzen direnek irabazi nahi dute , eta egiteko edozein gauza egiten dute .
Jose