2011/10/14

HIRI ARTEKO ZUBIAK

Oraindik dut gogoan zer-nolako istilua egon zen Calatravak diseinatutako zubia aldatu zutenean.Ez dakit gogoratuko zareten honetaz, baina ni zur eta lur geratu nintzen Calatravra honek epaitegira joko zuela esan zuenean bere obra baimenik gabe aldatzearren. Epaitegira jo ez ezik irabazi ere egin zuen, eta ez dirutza makala.

Guztion ahotan zebilen Calatravaren zubi hura, eta egia esan behar badut, bertatik pasatzen naizen bakoitzean ez diot inolako xarmarik ikusten, adituen ustez “artea” bada ere. Are gehiago, ez dut oso ondo ulertzen hiri gehienetan edo behintzat batzuetan Calatrava, Isozaki, Gehry edo Fosterrek proiektatutako eraikuntzak egotearen oraingo moda hori. Egingo ote dio horrek mesederik Bilbo bezalako hiri bati? Bagara gai “arte obra” horiek baloratu ahal izateko? Baietz pentsatu nahiko nuke, halakoetan hainbeste diru gastatu ondoren, eta epaiketakoa ahaztuta, jakina.

15 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, ez dakit asko artez, baina nahiz eta oso originalak ez izan, Calatravaren eraikuntzak asko gustatzen zaizkit.

Bilboko zubi-zuri, hain zuzen, oso polita dela uste dut. Lekua xarma berezia dauka, nire ustez, eta etorri nintzenean lehenengo aldia gehien gustatu zitzaidan lekutako bat izan zen. Argiz beteta zegoen eta errekan islatzen zen ur-azalean. Nire familiari ere, etorri zenean, asko gustatu zitzaion zubia.

Fosteritoak ere asko gustatzen zaizkit. Oro har, metroaren irtenbideak oso itsusiak dira eta fosteritoei esker, Bilboko metroa oso originala eta modernoa dela uste dut.

Gustatzen ez zaidan gauza bakarra da bere eraikintzak beti berdinak direna, baina beno, bere estiloa da.

Nire ustez, arrazoia zuen salatu zuenean zubiaren aldaketa. Zubia egin baino lehen bazekiten sarbideak ez zirela oso praktikoak izango eta, hala ere, egin zituzten. Dena den, Calatravak da zubiaren egilea eta ezin da aldatu gauza bat egilearen baimenarik gabe. Koadro bat izango balitz, adibidez, inori ez litzaioke bururatuko koadroa aldatzea.

Silvia - Barakaldo

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, gehienok ez dakigu eraikin hauen artea baloratzen, ez dakigulako ezer arteari buruz. Niri, behintzat, eraikin hauek asko gustatzen zaizkit, modernoak eta oso desberdinak baitira eta Bilbori itxura kosmopolita ematen diotela uste dut, eta agian eraikuntza hauek beste herrialde batzuetako jendea etoraraziko dute Bilbora.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko, arteari buruz gauza gutxi ezaguntzen dut baina ikustea gustatzen zait gainera horri buruz Bilbok bere antzeko itxura aldatu duela esan behar da.
Dakigunez denontzat gaza ona da turismo gehiago ekartzeko hasieran,ordea,Calatravaren zubiarekin arazo batzuk sortu ziren.Udaletxeak Calatravari eta gero alderantziz salaketa batzuk ipini zizkio,ez daki noren errua izan zen baina azkenean Calatravaren zubia oso garestia izan zen.
Beintzat denon artean ordaindu genuen.
V.Z Gurutzeta

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Lehengo egunean Bilbora paseo bat ematera joan nintzen. Abandoibarratik nenbilen eta konturatu nintzen nola aldatu den gure hiriburua. Guggenheim museotik Arriaga antzokira joan nintzen eta, bitartean, gogoratu nuen txikitan nire aitarekin Bilboko azokara joaten nintzela, Areatzako zubiaren azpian jartzen zutenara. Garai hartan Bilbo oso hiri zikina eta kutsatua zen.

Gaur egun, Guggenheim museoa begiratzean, uste dut asko eskertu behar diogula Frank Gehryri. Bere museoa eraikiz geroztik, Bilbok aldaketa izugarria izan du, eta orain ez da beste Europako hiriburuak baino gutxiago. Denok ados egongo gara, gaurko hiria atzokoa baino askoz politagoa eta erosoagoa dela. Gainera, turista asko iristen dira Bilbora eta hori ez zen lehen gertatzen. Isozaki, Calatrava, Norman Foster... Munduko arkitektorik ospetsuenek parte hartu egin dute gure hiriko aldaketan. Euren lanarik gabe, Bilbo ezezaguna izaten jarraituko litzateke. Horregatik, nik uste dut arkitekturan inbertituriko dirua ondo inbertituta dagoela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zintxo izateko, esan behar dut ez dakidala ezer artei buruz. Hala ere esan ahal dut niri gustatzen zaidana ala ez, eta esan behar dut niri asko gustatzen zaidala nola geratu den Bilbao bere berritze arkitektoniko bukatu eta gero.
Gogoratzen dut txikitan, Bilbora joaten nintzenean, leku iluna eta zikina iruditzen zitzaidan, baina orain ordea, leku argiduna eta txukuna iruditzen zait.
Eta Bilbon ez ezik, Ezkeraldean, ni bizi naizenen, arkitektonilki asko aldatu da hoberantz.

Egia esaten badizut, ez dakit askori ni jaio nintzen egunari buruz. Ni 1997ko irailaren 1ean munduratu nintzen Gurutzetan, Barakaldoko mutil gehien bezala egun horietan. Osteguna zen eta interneten ikusi dut eguraldi hona egin zen. Nire gurasoak ikusten ditudanean galdetuko diet zerbait gehiagorik zer pasatu zen ni jaio nintzen egunean jakiteko.

David MV

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arkitekto ospetsuenek diseinatutako eraikinak modan omen daude. Gure udalek diru pilo bat ordaindu behar diete arkitekto hauei gure hirietan beren sorkuntzak ikusteko. Udal hauek diru sobera edukiko balute bezala gastatzen dute. Helburu bat bakarrik ikusten dut: turismoa erakartzea. Ez dut esan nahi turismoa erakartzea gaizki dagoenik, baizik eta, beste arkitekto batzuek, ez hain ospetsuak, eraikuntza politak diseinatu ahal dituzte, eta gainera merkeago. Azken finean, arkitekto ospetsuenen sorkuntzen kasuan, obra eta egilearen sinadura ordaintzen dira.
A.B.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hiri bakoitzak bere xarma dauka eta gehienetan da bere arteagatik eta bere eraikin modernoagatik. Horixe gertatu da Bilbon azken urteotan. Guggenheim museoaren hasieraz geroztik arkitekto ospetsu batzuek erabaki zuten Bilbora etortzea beren proiektuak egiteko Norman Foster, Isozaki, Calatrava,alegia. Gaur egun, lehen ez bezala, mundu osoan ezagutzen da non dagoen Bilbo, artista hauei esker. Horrela esan ahal da "arte" honek Bilbora irabaziak ekarri dituela, ekonomikoak nahiz sozialak, sortutako turismoari esker. Azkenean artea da gozatzeko, piperrik ez ulertu arren.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut arkitektoek biztanleen iritzia kontuan hartu behar izango luketela. Azken finean, hiri batean bizi direnak dira eraikinak disfrutatzera edo pairatzera behartuta daudenak. Hala eta guztiz ere, ez legoke batere gaizki guztiok apalagoak izango bagina eta onartuko bagenu gai hauetan profesionalek gehiago jakiteko aukera dutela. Nire uste apalean, Zubi-zuriri dagokionez, gaizki jokatu duena Bilboko Udala izan da. Ziur aski, zubi hori ez da egokiena kokapen horretarako, baina Udalak eraikitzeko baimena eman zioten, beraz ez dute gehiegi kexatzerik. Gero, akatsa konpondu nahian, pasarela bat itsatsi diote, guztiz desegokiagoa dena. Beraz, Calatravak dena ondo egin ez badu ere, kasu honetan erabat zuzen dagoelakoan nago, eta arrazoia eman badiote benetan pozten naiz.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut arkitektoek biztanleen iritzia kontuan hartu behar izango luketela. Azken finean, hiri batean bizi direnak dira eraikinak disfrutatzera edo pairatzera behartuta daudenak. Hala eta guztiz ere, ez legoke batere gaizki guztiok apalagoak izango bagina eta onartuko bagenu gai hauetan profesionalek gehiago jakiteko aukera dutela. Nire uste apalean, Zubi-zuriri dagokionez, gaizki jokatu duena Bilboko Udala izan da. Ziur aski, zubi hori ez da egokiena kokapen horretarako, baina Udalak eraikitzeko baimena eman zioten, beraz ez dute gehiegi kexatzerik. Gero, akatsa konpondu nahian, pasarela bat itsatsi diote, guztiz desegokiagoa dena. Beraz, Calatravak dena ondo egin ez badu ere, kasu honetan erabat zuzen dagoelakoan nago, eta arrazoia eman badiote benetan pozten naiz.
Ana Pi.

A.C. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut komentatzen ari garen obra eta eraiki gutiak Bilbori ondo etorri zaizkiola. Orain hiri erakargarri bihurtu da, turista askok Guggenheim museoari esker gure hiria bisitatzea erabakitzen dute eta honek dirua uzten du hirian.

Zubi zuriari dagokionez, Calatravaren iritziari errespetegarria deritzot, bere obra baldin bada eta alkatearekin batera baldintzak jarri baziren, normala da bere salaketa aurrera atera izana, norberaren nortasuna besterik gabe bortxatu ezin delako

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hasteko esango dizuet ezer ez dakidala artei buruz.

Hiri guztietan artelanak ikus ditzakegu, baina ote da nork egin duen garrantzitsuena dela batzuentzat.

Niretzat dena da arte, ez zait importa nork egin duen ala ospetsua bada.

Calatrava polita eta originala dirudit baina ezin dut gehiago esan.
Tania R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ez dakit baloratu ahal izateko gai bagarela. Baina uste dut gende askori gustatzen zaie nola Bilbo dagoen, nola aldatu den obra haiekin. Metro gustatzen zaigu, Guggenheima ere, etabar.

Uste dut bilbotarrak haien hiriakin harro daudela eta niretzat importanteena dela, bilbotarrei haien hiria gustatzen zaie.

C.H

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gehienok, artistak ez izateagatik edo arteari buruz ezer ez ulertzeagatik, ez gara gai "arte obra" horiek baloratu ahal izateko. Hala ere, ukaezina da Calatravaren zubia eta Guggenheima Bilbo berriaren ikurtzat hartu ditugula, eta "arte obra" horiek ikustera mundu osoko jendea etortzen dela. Diruari dagokionez, inbertsio ona dela uste dut.

Esanak esan, zubi batean guri, erabiltzaileoi, gehien inportatzen zaiguna bere erabilgarritasuna da. Calatravaren zubi honen zorua kristalezkoa denez oso arriskutsua da bertatik ibiltzea. Irristadak eta erorketak oso ohikoak dira, batez ere neguan.
Gainera, zubiak ez dauka inolako loturarik gehien erabiltzen diren kaleekin. Beraz, bilbotarrei dagokienez, zubi hori iruzur hutsa besterik ez da izan.

Arte eta erabilgarritasuna baterragarriak ez omen dira, Calatravaren zubian daukagulako adibide argiena.

I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gehienok, artistak ez izateagatik edo arteari buruz ezer ez ulertzeagatik, ez gara gai "arte obra" horiek baloratu ahal izateko. Hala ere, ukaezina da Calatravaren zubia eta Guggenheima Bilbo berriaren ikurtzat hartu ditugula, eta "arte obra" horiek ikustera mundu osoko jendea etortzen dela. Diruari dagokionez, inbertsio ona dela uste dut.

Esanak esan, zubi batean guri, erabiltzaileoi, gehien inportatzen zaiguna bere erabilgarritasuna da. Calatravaren zubi honen zorua kristalezkoa denez oso arriskutsua da bertatik ibiltzea. Irristadak eta erorketak oso ohikoak dira, batez ere neguan.
Gainera, zubiak ez dauka inolako loturarik gehien erabiltzen diren kaleekin. Beraz, bilbotarrei dagokienez, zubi hori iruzur hutsa besterik ez da izan.

Arte eta erabilgarritasuna baterragarriak ez omen dira, Calatravaren zubian daukagulako adibide argiena.

I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Artea gustukoa dut eta nire etorkizuna izatea gustatuko litzaidake baina, egia esan, ez nekien ezer kalatrava eta udalaren arteko istiluari buruz. Nire ustez, artea erosoa zein erakargarria izan behar da aldi berean Bilboko biztanleentzako. Azken finean, kalatravak eraikuntzak eta eskulturak baino ez ditu egiten eta bilboko zubitik pertsonak ibiltzen dira egunero.

Martina G.