2011/10/21

ITXITA GAUDE

Hurrengo azaroko zubian Europako hiriburu batera joango naiz. Lau egun izango ditut hiria ezagutzeko eta, bide batez, erosketatxoren bat egiteko,hortik ibilitako lagunek dendak jaiegunetan ere zabalik daudela esan baitidate.

Azkeneko honek zer pentsatua eman dit: “gauza bera pentsatuko ote dute Bilbora datozen turistek?”. Bada, horrela izanez gero usteak erdi ustel, gure hiria jaiegunetan hilerria baino hilago dagoelako. Bai, badakit jaiegunak oso preziatuak direla, denok ditugula gustuko eta denok behar dugula atseden, baina hiri turistikoa izan nahi badugu eta turismotik bizi nahi badugu, izango dugu ordaindu beharreko prezioren bat, ezta?

Zuen ustez, egokitu behar dugu garai berrietara eta beste hiri turistikoek dituzten zerbitzuak eskaini? Ala orain arte izandakoari eutsi behar diogu?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batzuek lan egin behar dute beste batzuek ondo gozatzeko. Onena izango litzateke jende guztiak jai egunak libreak eduki ahal izatea. Baina utopia hutsa da batez ere turismotik bizi duten herrietan. Hona hemen herri hauek gehiago lan egin behar dute bere ekonomia hobetzeko eta zer esan momentu hauetan, krisiagatik. Denda txikienek jai egun hauei esker zerbait saltzea lorzen dute eta saltzen jarraitu ahal dute. Azkenean egoeraren arabera denda batzuek jai egunetan zabaldu egin beharra edukiko dute eta beste denda batzuek bere langileak behartuko zaituzte gehiago irabazteko, hain zuzen ere multinazionalak.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batzuek bai, baina, orokorrean, ez dut uste turistak etortzen direnik erosketak egitera. Horrela bada, hori ez dira oporrak edo hiria ezagutzea, hori kontsumismo hutsa da.

Belgikan bizi nintzen eta hor arratsaldeko seietan dendak zalbaltzen ziren.

Egia da lan-kontratuak ondo egiten badira, lan postu gehiago egongo dira dendak aste osoa irekita badaude, baina, zoritxarrez, gaur egun gauzak ez dira ondo egiten. Beraz, legeak hobetu arte, ez zait ondo iruditzen dendak irekita egotea jai egunetan.

Nire ustez, horrela jarraitzen badugu, jaieguna edo asteburua kontzeptuak desagertuko dira. Betiko erabakia da: dirua ala bizitza kalitatea?

Silvia - Barakaldo

S. G. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Hasteko, kontuan hartu behar da asteburuetan edo zubietan, jende asko etortzen dela Euskal Herrira eta horrek onura handia eragiten duela gure ekonomian. Egia da turista baten ikuspuntutik hiri batera heltzean denda guztiak -edo leku guztiak, ez bakarrik erosketak egitekoak- itxita ikustea ez dela oso erakargarria. Baina nik uste dut erabakia ez dela gurea, dendako jabeena baizik. Hau da, haiek dira jaiegunetan lan egin beharko luketenak, horregatik haiek erabaki beharko lukete, nire ustez.

Sektore horretan lan egiten dutenen artean ados jarri beharko lukete eta, erabakia hartu ostean, udalek edo agintariek araua betearazi beharko liekete. Orain igande batean ikus ditzakegu denda txinatarrak irekita, nahiz eta, teoriaz, igandetan ezin den egun osoa ireki. Gainera, saltoki handiak ere jaiegunetan irekiko balira, min handia egingo liekete saltoki txikiei. Ez dakit zein izango litzatekeen irtenbiderik onena, baina, nire ustez, denek bilatu beharko lukete bat etortzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur jaieguna da, eta gaur goizean Guggenheim museoa ikustera joan naiz. Jendez beteta zegoen, nahiz eta hemengo jaia izanez hainbat atzerritar zegoen argazkiak ateratzen eta Serra erakusketa ikusten. Bilboko giroa oso atzegina zen, familiak buelta bat ematen Nerbioi basterrean zehar, umeak bizikletaz edo patinez ibiltzen.
Oso egun polita egin da eta jedeok eguna gozatu dugu kalean, dendak itxita egoteagatik ezin izan dugu ezer erosi eta kontsumismo gabe eguna pasatu dugu. Agian zinemak eta kafetegiak ezkertuko dute, batek daki!!
Sandra Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut orain Bilbok turistiko hiri bat izan nahi duela. Bilboko agintariek eta dendariek asteburuetan eta zubietan jende asko etorri nahi izaten dute Bilbora eta turistaei dendetan erostea, tabernetan zerbait hartzea eta jatetxeetan jatea gustatzen zaie. Eta, zer pasatzen da Bilbon? Denda ako, taberna asko eta jatetxe asko itxita egoten. Orduan, ez da logikorik itxita egoten direnetik.

Horretaz, nire ustez, turistaen gustukoez egokitu behar dugu

C.H.

L. R. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Testuak esaten duen moduan, jai egunak edukitzea oso garrantzitsua da, nire ikuspuntutik. Atseden hartzeko aukera izatea eta ondorioz egun batzuetan dendak itxiak egotea ez dut txato ikusten.

Hala ere, turismoari begira Bilbo Europako beste hirien mailara iristea nahi badugu, zenbait gauza aldatu beharko genituzke, denden ordutegia, hain zuzen ere. Honek aukera ematen die turistei gustukoen duten gauza egin ahal izateko: erosketak.

Bestalde, baliteke honek lan postu gehiago sortzeko balio izatea, izan ere dendak denbora gehiago irekitzeko, beharrezkoa da jende gehiago dendetan lan egitea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Lehenengo eta behin kontuan izan behar dugu herrialde askotan hemen gertatzen dena ikus daitekeela, hauxe da, ia dendak guztiak jaiegunetan ixten direla. Beraz, ez dut uste hain atzeratuta gaudenik. Onena da, nire ustez, saltokiek irekitzeko egun kopuru zehatz bat izatea, eta norberak nahi duen bezala bana ditzala. Horrela, jaiegunetan denda ireki nahiago duenak ezin izango du lanegun batzuetan gauza bera egin, eta uste izatekoa da oreka mantenduko dela. Ezin da inor irekitzera behartu, eta alderantzizkoa ere ez du uste komenigarria denik. Ukaezina da igandeetan edo ordu txikitan denda bat eskura izatea, baina ziur aski, irekitzea arautu gabe egongo balitz, txinatarren dendak eta merkataritza gune handiak baino ez lirateke eutsiko gai izango.
Ana Pi.

A.C. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut Euskal Herrira etortzen diren turistak beste arrazoi batzuegatik etortzen direla: klimagatik, paisaiegatik, kulturagatik, besteak beste. Haiek badakite Euskal Herriak zer eskaintzen dien, baina guk? Nire uste apalean, garrantzitsuena guk geuk zer eskaintzen diegun argi eta garbi jakitea da, hau da, Bilbok edota Euskal Herriak haien nortasuna dute eta hau esplotatu behar dugula uste dut.


Jaiegunei dagokienez, nire ustez, nahikoa da irekitzen dituzten egunekin. Gainera saltzaile eta merkataritza-buruen artean akordioak eginda daude, beraz noiz ireki eta noiz ez erabakita dago, hala ere, egia da denda txiki eta handien artean desberdintasunak daudela, horregatik oreka bilatu behar dutela uste dut. Amaitzeko, haien lan baldintzak aldatzea erabakitzen badituzte eskubide osoa dutela uste dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, jai egunetan ohiko langileek atseden hartu beharko lukete eta beste langile batzuk bakarrik jai egunetan irekiko beharko lukete dendak. Horrela, lan gehiago egongo luke lan egin nahi dutenentzat eta gainera diru gehiago lortuko luke herriak turismoarengatik.

Martina G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Espainan batez ere turismotik diru asko lortzen da. Turistak hona etortzen dira hiriak bizitatzera edo hondartzan egoteko. Egia da gero gustoko dutela dendetara joatea an ez dauden gauzak erosteko, baina nire ustez dendak asteburuetan ere zabalik egotekotan ez lirateke gauzak asko aldatuko.Igual dendek diru gehiago irabaziko zuten baina nire ustez hona etortzen diren turistek gure klimagatik eta gure natura ikusteko etortzen dira ez gauzak erosteko.

E.S Gurutxeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bilbo hiri turistikoa izatea nahi badute, garai berrietara egokitu behar dute eta beste hiri turistikoek dituzten zerbitzuak eskaini.Are gehiago, hauxe da bide bakarra turismoaren kopurua igo ahal izateko.
Gainera portaera honek abantailak besterik ez lituzke ekarriko, turismoaren irabaziak ugaritzeaz gain, lanpostu gehiago sortuko luketelako. Eta krisiaren garaian ezin diegu aukera hauei uko egin, ezta?
Hala ere, dena oso ondo araututa egon beharko litzateke, azkar ustekoren batzuen iruzurrak ekiditeko.

I.R (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egoera ondo dago horrela, bakarrik faltutuko litzaidake igandean ere erosketak egitera joatea. Atxeritarrak bidali ahal ditugu igandean irekitak dauzkagun tokietara: “tabernak”, adibidez Somera kaletik, ez zaie damutuko.

K.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, jai egunetan dendek itxita egon behar dute. Zubietan ez dira egun guztiak jai, beraz, norbaitek zerbait erosi nahi badu erosteko aukera du, dendak ez daudelako itxita zubi osoan. Ezin dugu ahaztu, denda txikiek irekitzen badute, gauza bera egingo dutela merkatal zentruek, eta honek kalte handia baino ez die egingo denda txikiei.

R.A.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik uste dut, hemen turismo txarra dagoela.Batzuetan ez dakit nora joan ahal naiz bazkaltzera, jatetxeak itxita daudelako.Zubietan gure herrira goaz, eta gure denda txikiak itxita geratzen dute, baina zentro komerzialak zabalik daude.Bere ordutegiak zabalak dira eta horregatik jendea hara doa.
Alberto A2