2011/11/11

JATORRAK, BAINA …

Jatorrak gara euskaldunok. Gurera datozen guztiek horixe diote, jatorrak, irekiak, bihotz onekoak …, aparteko sukaldariak izateaz gain, jakina. Baina badugu akats bat: ez dugu umorerik, antza.

Ez dakit zergatik dioten, baina onartu behar dugu kanpokoek iritzi hori dutela gutaz. Izan ere, herri bakoitzak badu bere nortasuna, esate baterako, umoretsuak andaluziarrak dira, zekenak katalanak (zin dagit), dudatsuak galiziarrak … eta umore-gabekoen artean geu gara nagusi. Egia ote?



Zer uste duzue euskal umoreaz? Badugu umorerik?

11 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hau barregarria !!
Arazoa da gure umorea nahiko desberdina dela eta agian, sarritan jendeak ez gaitu ulertzen. Beharbada gure umorea ironikoegia da edo erregarriegia, ¨Vaya semanita¨ saioan bezala. Apurka-apurka gure umorea gero eta ospetsuagoa egiten ari da gure telebista esker. Batzutan klixeak gezurrezkoak dira eta hau eredu bat da.

D.T 1B

S. G. (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Euskaldunoi ingelesei gertatzen zaien gauza bera gertatzen zaigu: inork ez du gure umore ulertzen. Hori da arazoa. Baina telebista ikusten badugu, konturatuko gara euskaldun barregarri asko ospetsuak direla: Karlos Arguiñano, Carlos Sobera, Oscar Terol... Nire ustez, euskal umorea nahiko ironikoa da eta denek ez dute harrapatzen. Hori dela eta, Euskal Herriko mugatik harantz jendeak seriotzat hartzen gaitu, nahiz eta askotan benetako euskaldun bat ez ezagutu.

Beste ikasle batek esan duenarekin ados nago, gure umorea ezberdina da. Horregatik, Los Morancos-en umorea ez da gure gustukoena -Andalusian oso ospetsuak izan arren-, baina ETBk urte askotan Mr Bean saioa igotu zuen arrakasta handiarekin.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Leku guztietan bezala badugu umorerik. Pertsonaren arabera da eta ez nongoa garen. Edozein hiritan badago jendeak umore ona daukana eta badaki barre egiten hura berari. Ziur nago beste herri batzuetan, katalunian,galizian, madrilean hain zuzen ere, txiste onak kontatzen dakitela. Beste ezaugarriak, zekenak izatea edo dudatsuak izatea, estereotipo hutsak besterik ez dira. Leku guztietan jendeak ondo gozatzen daki baina bere antzean, eta horrek ez du esan nahi ez daukala umorerik baizik eta umore desberdina daukala.
C.R.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit ondo zein umore dugun. Agian gure umorea oso berezia da. Seguru da andaluziarrena ez dela bezalakoa. Uste dut baino seriagoak garela, baina umorea daukagu.

Logikaz, gure izaera desberdina da, horregatik gure umorea desberdina izan behar du. Orduan umorea egiteko forma desberdina da

C.H.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez nago ados esandakoarekin. Nire ustez pertsona bera da barre eragiten duena; berdin da euskalduna, galiziarra edo kataluniarra izatea.

Nik ezagutzen dut lagun bat zein bere ingurukoei barre egiarazteko errestasun handia duen. Berarekin nagoenean zail egiten zait barreari uztea.

Beraz, nire ustetan pertsonen izateari dagokio barregarri, lotsati, ausarta, etabar izatea.



Jon. gurutzeta

A.C. GURUTZETA erabiltzaileak esan du...

Ruper Ordorikak behin gure belarriei oparitu zien honako hau: “iritzi helduak, uste handikoak gure herriaz... goiz eta arrats berriketan gure herriaz...” Ruperrek eta biok ere, batzuek dauzkaten bezala, halako segurtasunak eduki nahi genituzke, baina “zoritxarrez” aurreiritzietan ez dugu sinesten.

Gure artean aurreritzi horiek erabiltzera ohituta gaude, esate baterako: katalanak, katalanak izateagatik, zekenak direla pentsatzen dugu, galiziarrak, galiziarrak izateagatik, dudatsuak direla pentsatzen dugu eta euskaldunok, euskaldunok izateagatik, umore-gabekoak garela pentsatzen dute. Hala ere, ez dira batere komenigarriak, beraz baztertzera animatzen zaituztet.

Iritzia emateko kulturak eta pertsonak sakonago ezagutu behar ditugula uste dut zeren iritzia ematea, ezagutu gabe, ez dela bidezkoa uste baitut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste horrela denik, izan ere, ez dut topikoetan sinesten. Jaioterriak ez dauka zerikusirik izaerakin. Edozein lekutan umorea duten pertsonak daude. Beste gauza bat da leku bakoitzean daukaten umorea desberdina dela. Hori, bai. Guretzat barregarria den txistea ez da haien gustukoa.

A.B.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago mota askotako pertsonak daudela eta leku batekoa izateagatik ez dagoela zertan ezaugarri berberak izan. Euskaldunoi dagokionez, ukaezina da beste leku batzuetakoak baino serioagoak garela, eta desberdintasuna nabarmenagoa da besteak hegoaldekoak badira. Lehenago norbaitek aipatu duen bezala, neu ere ingelesen antzekoak garelakoan nago, baina honek, hain zuzen ere, geure grazia sustatzen duela uste dut. Hau da, serioak ematen dugu, baina malaletxeak han jarraitzen du, eta nonbaitetik irten behar du, sarritan ironiaren bidez.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zintzo izateko, esan behar dut telebistan ikusten ditudan umorista gehienak ez direla euskaldunak. Baina horrek ez du esan nahi guk, euskaldunok, jatorrak ez garenik, jatorra izateko ez baitugu umorista izan behar.

D.M.Virto

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez euskaldunek umore ona daukagu. Ez nago ados testuarekin. Badakigu, andaluziarrak ierkiagoak dira, baina testuan esandakoa ez da egia, umoretsuak eta alaiak gara. Froga da gure jaia!!
S.R

M.C.G. Gurutzeta erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, euskaldunak ez gara umore-gabekoak, are gehiago, telebistako euskaldun aurkezle batzuek batzuek sekulako arrakasta lortu dute umore ona edukitzeagatik: Carlos sobera, Jorge Fernandez... zerrenda luzea da.
Argi dago euskal umorea ez dela andaluziarra bezalakoa, baina guk badakigu geure buruaz barre egiten, batez ere, bilbotarrok. Mundu osoan ezaguna da bilbotarrek nahi duten lekuan jaiotzen direla, ezta?