2012/10/31

DENOK IGUALAK

Levi praka bakeroak jantzita. Kafeinarik gabeko Coca-cola lan-egunetan eta bourbon zorrotada batek lagunduta asteburuetan. Hanburgesaz eta hot-dogez bapo eginda. Winston paketea beti aldean… Amerikanoa naiz, Barakaldoko amerikanoa. Baina egia esaten badizuet ez ditut amerikarrak gustuko. Ez dakit zergatik, baina harroak, zapaltzaileak eta erdi-leloak iruditzen zaizkit. Ez dut inoiz hitz egin amerikar batekin, baina ezin dut nire burutik irudi hori kendu, estereotipo hori.


Atseginak, dibertigarriak eta oso langileak iruditzen zaizkit txinatarrak. Etxe ondoko dendako txinatar txikia ezagutzen dut eta atsegina, dibertigarria eta, batez ere, oso langilea da. Gezurra badirudi ere, txinatar zakarrak, aspergarriak eta alferrak egongo dira, baina herri zahar horretako jendeaz pentsatzen dudanean buruan hasieran esandakoa dut, estereotipo hori.

Batzuetan, ondo jakin barik eta pertsona horiekin inolako harremanik izan barik, herri batzuk gorrotatzen ditugu eta beste batzuk miresten ditugu, herri bateko biztanle guztiak igual igualak izango balira bezala. Herri jakin batean bizitzeak edo herri jakin batean jaiotzeak klonatu egiten gaitu, nonbait.

Nongoa da gehien gustatzen zaizuen jendea? Eta gorrotatzen duzuena? Zergatik?

28 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

alberto631978
zorionez jende asko ezagutzen dut hainbat herrialdetakoak eta ez dut uste esteriotipoak dagoenik.
baina esan dezaket parisiarrak txarrenak direla, oso arro direlako eta munduaren zilborra direla uste direlako
beste aldetik ezagutzen dudan amerikarrak oso majuak izan ziren gurekin eta bazekiten non zegoen espaina eta euskalherria ere... honekin esan nahi dut leloak diren estereotipoa ez dela egia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Denok estereotipok daukagu,batez ere orain.Krisiagatik jendeak pentzatzen duen gauzak aldatzen dute.lehen batzuk lanigileak zirela iruditzen zitzaion baina orain alferrak direla pentzatzen dute,nire uztez erreala ez dago hain argi.Niretzat ez dago nazio txarrak edo onak.Adibidez Estatu batuetan denetariko dago,gehienak nire uztez leloak direla,dokumental askotan ez daukatela kultura askorik ikusten da.Eta txinatarrak oso langileak dira,baina bere bizi modukoa oso gogorra da,geheigi lan egiten dute.Mundu osoan kultura desberdinak daude,bakoitzak bere gauzak dauzka.Euskadiko kultura oso gustatzen zait,nire emaztearen herriko biztanleek oso jatorrak garela estaten didate.Errespetetatu behar dugu.
Victor m. B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oporretan gure herrira etortzen diren alemaniarrak eta ingelesak eramanezinak direla uste dut.
Hotel batean bazaude, haiek heltzean dena aldatuko da; gu baino garrantsitzuagoak direla uste dute eta. Gainera ez dira atseginak eta,normalean, gehiegi edaten dute,eta horregatik, naskagarriagoak dira.
Hau niretzat arraroa da, Londresen egon ni8ntzenean jendea oso ondo portazen zelako.
Dirudienez, gure fama atzerrian ez da oso ona ere, baina uste dut bukaeran estereotipoak direla, jendea asko motakoak garela eta gure nazionalitatea ez dela garrantsitzuena, nahiz eta pizka bat nabaritu.
Niretzat, hemengo jendea nahiko atsegina da, baina esan dudanez, denetarikoa dago.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Irakaslea nintzenean atzerritar asko neuzkan klasean. Nahiz eta nazionalitate osoa errespetatu behar dugu, ameriketarrak nahiko eskolagabeak dira, japoniarrak oso langileak, alemaniarrak adeitsuak... baina arriskutsua da orokortzea. Nik uste dut denok arropa desberdina janzten ahal dugula baina zu leloa eta ezikasi bazara oso zaila da gordetzeko. Heziketa eta jakin egotea pertsona nolakoa den. Noski, estereotipoak daukagu eta triste da baina normalean egia dira. Espainian ere bai. Adibidez, cataloniatarrak zikoitzak dira, euskaldunak kontrakoa, andalusiarrak alferrak, madrilgoak harroak, gaztelaniarrak sekuak...
Baina atzerritarrak estereotipoak dira here herrietan bakarrik. Begira: gauza desberdina da alemaniar edo ingeles bat bere hirian Mallorcan dagoenean baino.

Atalia. B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


Denok estereotipoak dauzkagu; orokorrean, herrialde garatuetan bizi diren pertsonetan konfiantza handia daukagu eta herrialde azpigaratutakoetan ez.
Egunkarian berri txarra irakurtzen dudanean (eraso, lapurreta …) irakurleen iritziak irakurtzea gustatzen zait, nahiz eta berrian ez esan, gehienek egileak nongoak diren badakite (hegoamerikarrak, errumaniarrak edo iparafrikarrak) eta horregatik, denek naziotasunak jakitea exijitzen dute; gutxienek hemengoek gauza txarrak egiten dutela gogoarazi digute.
Hedabideetan bidez Iparraldeko Europan basakeria gertatzen zela jakiten digutenean, eroak egin zuela pentsatzen dugu; Europan ez daudelako ez erasorik ez lapurretarik. Egia esateko, Europan zerbait larria gertatzen denean erokeria handia izaten da.
Nire ustez, hobeto pentsatzen badugu egoera ekonomikoak eragiten gaituela konturatuko gara. Eta beraien kontra liskartzen naiz, azkenean betiko estereotipoei jarraitzen ditut.
Lorena F

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Estereotipoak ez direla onak iruditzen zait.Leku berean bizi den jendea pixka bat antza du klimagatik edo ohiturengatik baina ez dut uste leku berean bizi diren pertsonak berdinak direnik.
Baina,aukeratu behar badut,hemengo jendea gehiago gustatzen zait.
Izaskun (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik beti frantziarrak harroak zirela pentsatzen nuen, baina orain dela sei urte Frantziara joatean jende atseginarekin aurkitu genuen. Frantziarrek guk haiei ulertzeko keskatu zuten hizkuntzarik ez genekienean. Gero Frantziar batzuk esagutu ditut eta jende jatorra iruditu zaizkit.
Beti ingelesak harroak iruditu zaizkit, oporretara joan naizenean denetako ugazabek uste zutelako. Ez daukate heziketa, berdinak ematen die. Eta bere itsura?, gustu txarra daukate jantsitzeko.
Josean B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jende ona edo jende txarra leku guztietan dago. Normalean estereotipoak dauzkagu, nahiz eta askotan konturatu ez. Niri, adibidez, italiarrak edo argentiarrak atseginak diruditzen zaizkit beraien azentua gustatzen zaidalako. Baina egia esanez, non jaiotzen garen ez du nahi esan nola izango garen, hezkuntza eta ingurumena askoz garrantzitsuagoak dira. Nire herriko lagun bat Holandarra da eta, herrian elkartzen garenean, guztiok adina bera daukagu, kezka berak, interesak...azkenean ezin dugu erabaki pertsona bat ona edo txarra den ondo ezagutu arte .
.K.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

LmbEgia esan, estereotipoak ez edukitzea oso zaila da, baina ez bakarrik nazionalitatez, beste aspektu batzuz ere: erlijioaz, sexuz, politikaz... Aurreiritsi asko daukagu normalean, eta askotan ez gara konturatzen. Orokorrean hitz egitea erraza dela suposatzen dut. Unibertsitateko ikasle bat nintzenean, erasmus izan nintzen eta Holandan bizi izan nintzen urte osoa. Han jende asko ezagutu nituen eta herri askotakoak. Han bi gauzak ikasi nuen. Alde batetik, estereotipoak bakarrik direla hori, norbaitez aurreiritsia, eta normalean ez daukatela zerikusirik errealitatearekin. Beste aldetik, leku guztietan daudela eta ez bakarrik hemen. Hain zuzen ere, hegoaldekoak gnez, alferrak eta leloak ginela uste zuen jende asko.

Lmb

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, gehienok, salbuespenak salbuespen, ez ditugu beste herrialdeetako pertsonak miresten edo gorrotatzen, baizik eta euren estereotipoak. “Han ere txakurrak hanka hutsik” errefrauan sinisten dut, eta, horregatik, ez dut inor miresten. Hala ere, herrialde batzuetan espezimen interesgarriak daudela iruditzen zait. Britaniarrak, adibidez, oso bitxiak direla uste dut, eta ezin diot eutsi behatzeari, aukera dudanean. Arrazoia da kontraste handiko pertsonak izateko joera dutela. Sarritan oso txepelak dira, baina, era berean, euren umore sena konplexua da. Hain baldarrak, eta hain serioak, hain gorrotagarriak, eta hain samurrak, dena batera. Xelebreak, hitz gutxitan. Egia esan, xelebrekeriak edo bitxikeriak ikusteko ez dago zertan oso urrun joan, arlo horretan espaniarrak txapeldunak baitira. Nire teoriaren arabera, espaniar gehienen baitan surrealista txiki bat dago, beti irteteko prest, eta, hori egiaztatzeko, kalera irtetea nahikoa da. Neuri, behintzat, Almodovarren pelikula batean sartuta nagoela iruditzen zait egunero.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dakit gehien gustatzen zaidan jendea nor den, baina bai dakit gustatzen es zaidanak: politikariak.

Estereotipoek bere barruan egiko zati bat daukate, baina ezin dugu gure barruan iritzi bat egin pertsona bat ondo ezagutu baino lehen...oso erreza esatea da baina gero egitea beste gauza desberdina da.

Beste ikuspuntuan, stereotipoak onak daitezke. Norbaitek gauza on bat esaten badigu pertsona edo gauza bat ezagutu baino lehen, gure hautemate gauza horri buruz ona izango da betidanik (nahiz eta salbuespenak egon ahal dira). Aitzitik, norbaitek esaten baligu gauza txar bat pertsona edo gauza bati buruz gure huatemate txarra izango da. Hori Pigmalioi efektua izenda dago.

David M.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde On!
Gehien gustatzen zaidan jendea Argentinarrak dira. Beti astun baino astunagoak direla esaten da baina nire ustez hori orokortze handia bat da denak horrela ez direlako. Nirekin oso ondo portatu zitzaien han bizi nintzenean. egunero mate asko ematen zidaten eta janari asko banatzen zuten nirekin. Hau esaten dut janaria ez zeukatelako eta oso garrantzitsua iruditzen zait.
Ordea, txinatarrak ez zaizkit gustatzen. ez dakit zergatik baina nire ustez denal berdinak dira eta uste dut oso hotz pertsonak iruditzen direla. inoiz ez dute barre egin, Japoniarrak bezala. ere esan behar dut oso langileak direla eta hori oso ona dela uste dut.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsalde On!
Gehien gustatzen zaidan jendea Argentinarrak dira. Beti astun baino astunagoak direla esaten da baina nire ustez hori orokortze handia bat da denak horrela ez direlako. Nirekin oso ondo portatu zitzaien han bizi nintzenean. egunero mate asko ematen zidaten eta janari asko banatzen zuten nirekin. Hau esaten dut janaria ez zeukatelako eta oso garrantzitsua iruditzen zait.
Ordea, txinatarrak ez zaizkit gustatzen. ez dakit zergatik baina nire ustez denal berdinak dira eta uste dut oso hotz pertsonak iruditzen direla. inoiz ez dute barre egin, Japoniarrak bezala. ere esan behar dut oso langileak direla eta hori oso ona dela uste dut.
Lara (gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Estereotipoak on edo txarrak izan daitezke. Norbait ezagutzen dugunean, lehen uneetan hartako fitxa bat egin behar dugu. Ez dakigu gaudenarekin eta klixea ematen dugu. Karikatura sinplea izan ohi da edo gure aurreiritzietan, interesetan, eta abar oinarrituta egon ohi da. Baina jende ona edo jende txarra leku guztietan dago.
Dirudienez, gure fama ez da oso ona baina Euskadiko jendea gustatzen zait, gautxori, harro, eskuzabal, bere lurreko amorante eta burugogorrak garela diote eta.
Celia.M. B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pentsatzen dut txinatarrak oso langileak direla baina pixka bat zerriak ere bai.
Ezin dut pairatu Hego Amerikako jendearen ahots, oso motel hitz egiten dutelako eta oso melengak direlako eta hori oso urduri ipintzen zait. Ez naiz arrazista baina jende hau ez zait batere gustatzen.
Ingalaterrako eta Alemaniako jendearen itxura edukitzen dudala ez da oso hona beti ikusten ditudalako garagardoak edaten eta telebistan beti oporretan agertzen direlako erdi mozkortutak.
Errealitatea da leku gustietan jende desberdina dagoela, batzuk hobeak eta beste batzuk txarragoak.

c.p.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Badakit ez dagoela ondo, baina denok estereotipoak dauzkagu. Leku bakoitzean pertsonak desberdinak badira ere, uste dut antza pixka bat daukatela.
Hemen ere bai, beti esaten da euskaldunok jatorrak, lotsatiak eta langileak garela andalusiarrak berriz, alferrak, irekiak eta dibertigarriak direla.
Agian, klimagatik, ohiturengatik edo heziketagatik baina egia da gauza batzuetako desberdinak garela.Badakit, andalusian ere lan egiten dutela! Baina bere ohiturak desberdinak dira eta bere bizimodua ere bai. Eta noski! Euskaldunen artean denok ez gara jatorrak edo langileak!Hemen ere alferrak daude!
Dena den, arriskutsua da orokortzea, okertu ahal dugulako. Ez daukat jende kutunik baina niri ere txinatarrak oso langileak iruditzen zaizkit. Egun osoan lan egiten dute eta uste dut gu baino langileagoak direla, baina beste bizimodu bat daukate! Bere bizitza lana da, bere kultura eta bere heziketa desberdinak dira eta.Nire ustez hori da arrazoia! Bere bizitza ordea, guretzat nahiko gogorra da. Ez dakit zergatik pasatzen den hori baina oro har, atzerritar ezagutzen dugunean, hitz egin aurretik denok gure iritzia daukagu gero egia izango da edo ez! Leku berrian egoten naizen guztietan jendea ezagutzen saiatzen naiz eta ezagutu ostean gehienetan nire esterotipoak okertutak ziren!Baina saihestezina da, ezagutzen ez duzunez oso erraza da okertzea.
Nuria b1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun on!
Niri ez zait gustatzen beste herriei kritikatzen, niretzat herriak berdinak dira. Egia da kulturak desberdinak direla baina normalean jendeak bere etxean gauza normalak egiten ditu, adibidez: seme-alabak edukitzea, futbola ikustea, eta abar..
Nik pentsatu dut hobeto dela beste lekutara joatea eta beste jendeari esagutzea eta bere bizimodu ere.

Agur bat.

J.C, (Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Noizbehinka nire lanagatik beste herrialdeetako pertsona batzuekin harremanak edukitzen ditut, baina inoiz ez dira sakonak.Gainera inoiz ez naiz beste herrialde batean bizi izan.Horregatik haietaz bakarrik ezagutzen dut esan didatena beste batzuek,egunkarietan,telebistan etabar,hau da, beren estereotipak.
Nahiz eta herrialdeetako inor ez ezagutu,ez dut gorrotu hitza erabili nahi,baina ez zaizkit batere gustatzen erlijioaren menpe dauden herrialdeak.Arrazoi ezberdinak dauzkat baina sendoena han emakumeen bizitza oso gogorra dela da.Gizonen,erlijioaren,ohituren ,heziketaren menpe daudelako.Honi buruz hemen arte idatzi dezaket neure burua lorategi batean sartu barik.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Estereotipoak edukitzea ez da oso ona baina oso zaila da aldatzea.Adibidez nik hego amerikakoek gorrotatzen ditut.Nire iritzia haien buruz ez da batere ona.Alferrak dira eta ez dute lan egin nahi.Beti parrandan dabiltzate eta oso astunak dira hitz egiten.Gainera,ez dira gurekin asko elkartzen,haiek bere lekuak dauzkate eta bakarrik daude gurekin dirua ateratzeko.
Bestalde,Ipar Europakoek nire gustokoak dira.Lan agiten dute eta haien bizitza modua oso ona da.
Azkenean esan behar dut jende ona eta txarra dagoela leku guztietan.
Amaia.Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Jende guztiak esaten du estereotipoak txarrak direla eta leku guztietan jende on eta txar dagoela, baina nire ustez,estereotipoak ez dira txarrak, bakarrik, hitz onak ala txarrak jende buruzkoa direlako eta gure harremanetan beste pertsonekin estereotipoak ez dute ezer balio. Jendeari ezagutu behar dugu ondo eta gero iritzia emango dugu pertsona buruz horiek eta guk. Niretzat norbait oso pertsona txarra izan ahal da eta bestearentzat oso pertsona ona izan ahal da.
Mila B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat frantzesak dira, oso arraroak dira eta gainera oso lasaiak dira guztientzat, hala ere, argentinatarrek beti oso pozik egoten dira eta humore ona izaten daukate. Beste gauza da esteritipoa, hau gauza desberdina da eta niri italiarren estereotipoa gustatzen zait oso dotoreak direlako eta pozik egoten dira ere bai baina beno gauza txarra bat daukate, bere janaria oso txarra da.

V.B A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Esteriotipoak bukatu behar dute. Ezin duzu epaitu pertsonak ezagutu barik. Herri edo aldean izanaren arabera ohitura eta kultur desberdinak dira. Esaten da Ingelesak oso harro eta bazterrak direla baina nik Conrwallko jendea esagutu nuen eta niretzak oso majuak izan ziren. Etxean egon bezala sentitu nuen. Beharbada Londresko jendea seriagoa eta berekoiak dira baina hori normalean herri handietan geratzen da.
Horregatik ez da bidezkoa horrela jendea epaitzea. Euskaldunen gauzak esaten dira eta askok txarrak dira. Ez dut nahi guretzat, ez egin besteok y.g.r.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Normalean atzerritarrek ez zaizkigu gustatzen. Haien ohiturak, erlijioa, janzteko modua dakartzate eta deskonfiantzaz begiratzen ditugu. Gero eta kultura desberdina izaten dute, txarrago. Guretzat ez da gauza bera mairua ala ingelesa. Gizarte honek oraindik ez du onartzen diferentea dena. Beste lekuetan inmigrazio fenomenoari ohituta daude eta gu baino askoz toleranteak dira.
Hemengo jendeak orain ez dela hainbeste denbora, atzerrira joan behar izan zuen, gudatik, pobreziatik... Haiek ere deskonfiantza hori nabaritu zuten.
Horregatik gustatzen zaigun jendea gurea dela uste dut, besteak dira arraroak edo ezberdinak beti.

Ana_B1

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Estereotipoak han daude eta kasurik ez egiten saiatu arren, uste dut ez edukitzea oso zaila dela. Egunero telebistan, irratian eta egunkarietan agertzen dira estereotipo berdinak, eta gure buruan sartzen dira.
Estereotipo hauek, bakarrik apurtzen dira, atzerritarrak ezagutzen duzunean. Adibidez, normalean esaten da argentiniarrak oso aspergarriak direla baina nik bikote bat ezagutzen dut eta ez dira batere aspergarriak. Horregatik, ez dut pentsatzen argentiniarrak aspergarriak direla, estereotipo hau niretzat ez dago ondo.
Estereotipoak ez edukitzeko buru irekia, jendea ezagutu eta atzerrira joan behar da. Ahh, gehien guztatzen zaizkidanak argetiniarrak dira eta gutxienak katalanak.

David C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ekialde Ertaina leku exotikoa da, eta niri zapiak, eta sabel-dantza beti asko gustatzen zaizkit, baina mairuak ez. Bere kultura matxista da eta emakumeak gizonaren menpe bizi dira. Ea-ea gorrotatzen dituzu.
Gauza bera Japoniarrekin gertatzen zait. Nahiz eta kimonoak, mototsak eta lore-moldaketak, asko gustatzen zaizkidan, bere kutura oso matxista da. Horregatik, Japoniarrak ez dira nire gustukoenak. Zer pena!
Euskaldunak gustatzen zaizkit. Jatorrak dira. Ez dira oso matxistak, beno, pizka bat bai, gaurko gizartean gizonak ez dutelako bere postua galdu nahi, eta, jarraitzen dute matxismoarekin, baina aitzinean matriarkatua zegoen, horregatik oraindik emakumezko papera oso garrantzitsua dela euskaldunon artean uste dut.
Kontxo ni euskalduna naiz!. Horregatik gustatzen zaizkit euskaldunok, horrelakoak garelako: jatorrak, politak, indartsuak, azkarrak, atseginak eta hezibide onekoak, besteak beste. Izan ere ez daukagu konplexurik, ezta amonarik ez! Nahiz eta euskaldunok gure bertuteak eta akatsak egon, ni euskalduna izatearekin harro nago benetan!
X

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

niri hemengo jendea gustatzen zait.Jende ona da.amerikan negoenean,jendea estregarri iruditzen
zitzait,beti korrika egiten zihoazen,estresatze bizi direnak.Amerikan bizi izango banitz,eroa itzuliko(erotu?) nintzateke.hau nire iritzia da.
jose gurutzeta(b1)




























































+

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Herri guztietan estereotipoak daude. Adibidez, Espainian, kataluniarrak zikoitzak direla edo andalusiarrak alferrak direla esaten da. Ezezaguna kontra erabiltzen dugun "arma" estereotipoa dela uste dut. Sarritan, ezezagunak beldurtzen bagara, ezaugarri desatseginak ipintzen ditugu adibidez, zikinak direla edo oldarkorrak direla. Baina beldurtzen ez bagara, haiei buruzko gauza atseginak esaten ditugu. Txinatarrak, adibidez, jende asko oso jatorrak direla uste du baina benetan, jende lagunzale gutxi da. Ez dutelako hizkuntza ulertzen dela uste dut baina ere ez direla saiatzen uste dut. Soilik interesatzen dutearekina.

MARISA (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Herri guztietan estereotipoak daude. Adibidez, Espainian, kataluniarrak zikoitzak direla edo andalusiarrak alferrak direla esaten da. Ezezaguna kontra erabiltzen dugun "arma" estereotipoa dela uste dut. Sarritan, ezezagunak beldurtzen bagara, ezaugarri desatseginak ipintzen ditugu adibidez, zikinak direla edo oldarkorrak direla. Baina beldurtzen ez bagara, haiei buruzko gauza atseginak esaten ditugu. Txinatarrak, adibidez, jende asko oso jatorrak direla uste du baina benetan, jende lagunzale gutxi da. Ez dutelako hizkuntza ulertzen dela uste dut baina ere ez direla saiatzen uste dut. Soilik interesatzen dutearekina.