2012/10/31

JAIRAKO PREST


Gabonak hurbil daudela baino ez dutela hainbeste iragarki ematen uste nuen, baina usteak erdi ustel! Egunotan Halloween izango da eta telebistako kate guztietan zorioneko jai hau dute hizpide, telesaioak, jaiak, mozorroak …
Agortu ezinezko iturria dirudi telebistak. Gainera, telebistan ez ezik kalean ere Halloween izango dela gogorarazten digute, kalabazak, sorginak, … erakusleihoetako apaingarri nonahi ikus ditzakegu.

Ez dakit, baina betidanik pentsatu izan dut Halloween “Amerikanada” bat zela, amerikar filmetan soilik ikusten genuena, baina errealitateak denbora gutxitan ikustetik bizitzera pasatu garela erakutsi dit. Egia esan, ez dut ulertzen zer dela eta hasi garen jai hau gurea balitz bezala ospatzen. Jendeari ere galdetu diot ea azalpenik aurkitzen diodan eta entzun dudan erantzun bakarra parranda egiteko aitzakia dela izan da. Parranda egiteko aitzakiarik beharko bagenu bezala!

Ez dakit zuek, baina nik beste urte batez uko egingo diot  Halloween jaiari eta ez dut parranda egiteko aitzakiatzat hartuko.

Eta zuek zer deritzozue Halloween jaiari? Ospatuko duzue? Zergatik?

10 comentarios:

Anónimo dijo...

Iaz nire auzoan Halloween ospatzeko, tabernen jabeak beren lokalak apaintzen hasi ziren.Aurten ere nire kalea filme amerikarra bihurtu da.Asteburu honetan nire ataritik sartzean harrituta geratu nintzen ,nire kalea hilobiez,gurutzeez,armiarma-sareez beteta zegoelako.Gauean pertsona batzuk mozorrotuta zeuden.Horregatik nire etxean heldu nintzenean momiekin,zombiekin,eta beste jende arraro batzuekin topatu nintzen.
Gero eta beste herrialde batzuen ohitura gehiago hartzen ari gara."Papa Noel" ez ezik orain Halloween ere gure jaietan leku bat hartzen ari dira.Uste dut merkatarien aitzakeri bat dela jaiegun gehiago egoteko.Krisa honekin merkatariek gauza ezberdinak egin behar dute beren irabaziak hobetzeko.
Nahiz eta saltzaileen arrazoiak ulertu,ez dut ulertzen zergatik ez zaien bururatzen gure elezaharrak edo ohiturak hartzea jaiak ospatzeko.
Ez zait batere gustatzen Halloween jaia! .
I.V.

Anónimo dijo...

Orain dela egun gutxi,Halloween izan da eta neu lan egiten egon nintzen. Kalea jendez beteta zegoen, gehiena mozortuta. Niretzat, beste jai bat da, ondo pasatzeko, baina jende asko jai honen kontra dago, dirudienez amerikanarra bat delako pentsatzen dute eta.
Batzuetan gauzak ondo pasatzeko eta arazoak beste leku batean uzteko, gutzienez momentu bat,egin behar dugula pentsatzen dut, baina jendeak nahi duena egin beha duela pentsatzen dut ere, jaia ala ez jaia, eginbiderik gabe.

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean hemen Halloween ez zen ospatzen,horregatik,jai hori ez zait asko gustatzen.Uste dut beste lekuan tradizioak ospatzea pixka bat arraroa dela baina umeak oso ondo pasatzen dute eta gazteentzat edozein aitzakia ona da jaia egiteko,beraz,beharbada urte batzuk barru guztiok gure tradizioa dela pentzatuko dugu.

Anónimo dijo...

Bi urte arte, seguraski, esango nukeen ez dudala inoiz Halloween jaia ospatuko eta milaka azalpen emateko gai izango nintzatekeen eta are gehiago, nola idazten den “Halloween” galdetu behar izango nukeen.

Badirudi denok jaia ospatzeko gogo dugula, hemengo jaiak edo beste leku batzuetakoak.
Alabaren eskolako jardueran parte hartzeko nire aitzakia da: ikastolan ingelesa ikasten hasi direnez, Halloween eguna ospatzen dute (paperezko kalabaza eginez, aurpegiak margoztuz, eta bar) eta gurasoek ( 9 hilabeteko semeak ere mozorrotu zuen) gau horretan halloween ospatzeko elkartzen gara. Inauterietan gauza bera gertatzen da, mozorrotzea ez zait gustatzen baina orain dela bi urte mozorrotzen hasi nintzen (“alabagatik”). Guraso denok “seme-alabengatik” egiten dugunarekin ados gaude.

Lehen bakarrik gabon zaharretan ateratzen gara eta duela gutxitan Gabon gaua ere, nik ez naiz irteten alfertasunagatik. Baina, seme-alabak gaua horietan ateratzen hasten direnean, geu ere aterako gara eta gure aitzakia izango da “seme-alabak” kontrolatzeagatik…
Lorena F

LmbArgi dago hau ez dela gure jaia eta "amerikanada" bat dela. Hala eta guztiz ere, gurea egiten ari gara. Gero eta gauzak gehiago hartzen ari gara beste kulturetatik, batez ere anglosajonatik; hitzak, ohiturak, jaiak.... Telebistak botere handia duela suposatzen dut. Izan ere, ikusten dugun gehien filmak, orokorrean, hangoa etortzen dira. Bere kultura eta bizimodua bizitzen ari naiz, eta normala da gauza batzuk hartzea. Ez zait batere gustatzen baina bi seme txiki dauzkat eta haiei izugarri gustatzen zaie horrelako jai bat ospatzea: beldurra, mamuak, banpiroak... Aurten baita kuia ere egin genuen. dijo...

Argi dago hau ez dela gure jaia eta "amerikanada" bat dela. Hala eta guztiz ere, gurea egiten ari gara. Gero eta gauzak gehiago hartzen ari gara beste kulturetatik, batez ere anglosajonatik; hitzak, ohiturak, jaiak.... Telebistak botere handia duela suposatzen dut. Izan ere, ikusten dugun gehien filmak, orokorrean, hangoa etortzen dira. Bere kultura eta bizimodua bizitzen ari naiz, eta normala da gauza batzuk hartzea.
Ez zait batere gustatzen baina bi seme txiki dauzkat eta haiei izugarri gustatzen zaie horrelako jai bat ospatzea: beldurra, mamuak, banpiroak... Aurten baita kuia ere egin genuen.

Anónimo dijo...

Nik ez daukat argudiorik Halloween jaiaren kontra. Oraingoan, behintzat, gehiengoarekin bat nator, hau da, neuk ere uste dut parrandan irteteko aitzakiak inoiz ez daudela soberan. Onar dezagun, Santu guztien eguna ospatzea tristea da. Antzinako usadioei eusteak, tradizio hutsarengatik, ez dauka zentzu handirik, nik uste. Iritzi berbera daukate zezenketen aldekoak, adibidez, eta nik ezin dut horrelakorik jasan. Beti egin diren gauzek ez dute zertan onenak izan, baina, noski, kasu honetan Estatu Batuen kontrako fobiak dena kutsatzen du. Ditxosozko amerikarrak… zein maltzurrak diren!. Amerikarrak guztiok bezalakoxeak dira, hots, batzuetan gauzak txarto egiten dituzte, eta, beste batzuetan, ondo. Ez dira, inondik inola, pairatzen ditugun gaitz guztien errudunak, batzuek konbentzitu nahi digutenez. Kasu honetan, behintzat, egiten dutena dibertigarria bada, ez dut ikusten non dagoen arazoa. Gainera, ezin dugu argudiatu jai hori guztiz atzerritarra denik, benetako jatorria zelta dela gauza ezaguna baita. Beldur naiz ez ote dugun azkenean onartu behar izango usadio galdua berreskuratu dugunik…
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Gure gizartean, denok prest gaude jaia egiteko eta ez zaigu batere inporta zein egun ospatzen ari garen, baizik eta parranda egitea. Horregatik, oso ondo azal daiteke zergatik zabaltzen ari den Halloweenen eguna, hau da, hemen inportanteena gure ahaideekin edo lagunekin egotea da eta aitzakiren bat bilatu behar dugu haiekin aisialdia pasatzeko. Beraz, norbaitek beste egun bat sortzen badu, gu ados egongo gara egun horretan jaia ospatzeko.

koldo 3c.

Anónimo dijo...

Halloween jaiaren aurka nago. Jai guztiak gustatzen bazaizkit ere, ez zait batere gustatzen Halloween ospatzea. Egia esanda, niri ere iruditzen zait “Amerikanada” bat dela, inoiz ez baita hemen ospatu.
Leku bakoitzak bere jaiak eta bere ohiturak ditu eta hemen ere gure betiko jaiak dauzkagu. Gainera batzuetan, kanporako gauzek hobeak dirudite eta ni ez nago ados horrekin, gure jaiak ospetu nahiago ditut.
Ez dakit zergatik ospatu behar dugun Halloween eguna! Jai horrek hemen zentzu bat dauka. Txikia nintzenean egun horretan jendea hilerrira joaten zen bere hildakoak bisitatzeko.Hemen hori zen ohitura! Egun familiakoa zen eta ez zen jai bat!
Normalean ez dut jai hori ospatzen baina gero eta jende gehiagok Halloween jaia ospatzen du. Uste dut gehien gustatzen zaien haloween gazteak eta umeak direla. Izan ere, asteburu honetan kaleak jendez beteta zeuden eta jende asko mozorrotuta zegoen baina gazteak eta umeak ziren. Haientzat bai jai garrantzisua dela! Gainera, edozein aitzakia parranda egiteko ondo dago!
Nahiz eta ez gustatu, aukera bat dela aitortu behar dut. Krisia dagoenez, negozioek bezeroak behar dituzte eta denok jaietan diru gehiago gastatzen dugu.
Ia seguru, etorkizunean gure tradizioa ere izango da baina gaur egunean hilobiak, armiarmak eta kalabazak “Amerikanada”bat dira.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Uste dut Haloween amerikanada bat dela. Hemen inoiz ez da ospatu, baina umeei mozorratzeko idei ona da.
Niretzat egun hau familiarekin kanposantura joateko da. Moda hau Burkerking eta Macdonald jatetxetan jaten hasi zen eta orain haloween jarraitzen da. Azkenean aldatuko dugu eguna eta kanposantura joatea ahaztuko zaigu.

Nahiz eta nire lagun batzuk aurten ospatu duten, nik oraindik ez. Baina zoritxarrez, ihauteriak gustatzen zaizkidanez azkenean haloween jaia ospatuko dut. Niretzat Haloween jaia, ihauteriak bezalakoa da baina Azaroan egiten denez, hotz gutxiago dago.
Desberdintasuna bakarra eguraldia da.

David C.

Anónimo dijo...

Inoiz ez dut Halloween eguna ospatu, izan ere, ez nekien noiz ospatu zen, eta ez neukan mozorrorik. Horregatik, lehengo egunean nire alabarekin parkera joan nintzenean eta mamuez, sorginez, baita zombiez ere mozorrotutako jende asko ikusi nuenean, harrituta geratu nintzen. Beraz Halloween eguna zela eta Halloween eguna gaur egun modan dagoela, konturatu nintzen. Nire ustez, egun hori “Amerikanada” bat da, baina, haurrak ondo pasatzen dute ospatzen. Esanak esan, gogoarekin geratu nintzen nire alabari sorgin-soineko bat jartzea. Eta hurrengo urtean mozorro bat erosiko dut berari jartzeko eta agian, beste mozorro bat niretzat ere bai.
Jai horietan ez eguneroko gauzak egiten dira: mozorrotzea, aurpegia margotzea eta jendea beldurtzea, besteak beste. Azkenean gauza desberdina egiterakoan ondo pasatzen duzu, eta nire ustez, honetarako jaiak dira. Horregatik ondo deritzot Halloween jaiak ospatzea, eta beste jai batzuk ere bai. Bai noski!, beno, baldin eta noizean behin ospatzen badira!
X