2013/04/12

ANIMALIA IZAN NINTZENEKO EGUNA

Animaliak maite ditut. Eta ez bakarrik nire espezieko beste sexukoak, animaliak oro har. Haiek maite ditut eta beraiek maite naute. Oso harreman onak ditut animalia guztiekin eta, ziur nago, euskara irakaslea izan ez banintz albaiteroa izango nintzatekeen. Animaliak zaindu, mimatu eta ikustea dira nire pasio sekretuak.

Baina, … Gaztea ere izan nintzen eta garai hartan animaliei egindako barrabaskeria batez edo bestez damututa nago, batez ere, herriko jai batean egindako batez.
Jaiak herrian eta kaleko saltzaileak plazako txoko guztietan. Merkatu handia zen herriko plaza jai egunetan. Kanpotik ekarritako azken gauzak, tramankulurik arraroenak eta, nola ez, animaliaren bat. Guztiak salgai. 

Urte hartan kolorezko txitak zeuden modan. Koadrilako guztiok bana erosi, sokatxo bat jarri eta egun hartan herriko kaleetatik ibili ginen paseoan. Gauean, alkohola soberan (zentzu guztietan) eta txitei eman. Kalimotxoa animaliei guri baino gehiago gustatu eta zurrupa eta zurrupa ibili ziren ordu txikitan etxera heldu arte.
Biharamunean, etxeko pasilloaren azken puntan hankaz gora txita. Begiak itxita. Ikusi nuenean txarrena pentsatu nuen, baina ez. Aurreko eguneko ajea baino ez zen. 

Mimo handiz jaso lurretik, umeentzako xaboiez garbitu, ilea sikatzeko aparatua minimoan jarri eta gozotasunez nik egindako ohetxo batean laga nuen deskantsatzeko. Egun hartan orduro joan nintzen nire logelara nola zegoen ikustera eta prestatu nion salda jaten ematera.

Hurrengo goizean, esnatu nintzenean, hortxe zegoen bizirik eta panpox nire alboan ohean.
Gehienok animaliak maite ditugu, baina ziur aski, nire kasuan bezala, zuek ere baduzue zer aitortu, ezta? Konta iezaguzue umetan edo gaztetan animaliei egindako aldrebeskeriaren bat, lagun batek egindakoa edo herrian ohikoa den bat.

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Txikitan, gure burua barrabaskeriak egiteko, besterik ez daukagu. Animaliak, batzuetan, ume bat ikusten dutenean beste leku batera joaten dira, eta normala dela uste dut.
Txakur bat, katu bat, arrain bat edo edozein motako animalia ikustean, umeek jolasteko balio dutela pentsatzen dute eta edozer egiten diete.
Gaztetan, sugandile batzuei buztana mozten genien, eta katuei, noizean behin, tiratxinez harri batzuk botatzen genizkien.
Momentu honetan, nire burua pixka hobeto dago eta, horregatik, nire alabeei animaliak errespetatu behar dituztela erakusten diet, eta, dirudienez, lortu dut.
EDU

Anónimo dijo...

betidanik udak nire aiton-amonen etxean pasatzen dugu eta uda batean katuak eduki genituen, ni txikia nintzenean asaldu zenidaten katuek beti oinez erortzen zirela eta 7 bizitzak zituztela.
horregatik artzen nituen katuak, mahai gainera igotzen nintzen eta katuak lurrera botatzera asten nituen oinez erortzen ziren ala ez jakiteko.
Iratxe

Anónimo dijo...

Animaliei egin nituen minaren bat ez dut gogoratzen; agian, nahi gabe.
Betidanik animaliak maite ditut. Txikitan amonaren etxean untxiak, indioilarrak, antzarak, oiloak eta txakur bat eduki geneuzkan eta haien artean egotea gustatzen zitzaidan. Amonak jateko oiloak eta untxiak harrapatu eta ziztu bizian hil zituen; baina indioilarrak handiegiak zirenez aitaren lagunek hil zituzten. Egunen hilketa aita, ama, ahizpa eta laurok etxetik joaten ziren ez ikusteko.
Sugandilak, zapaburuak, kilkerrak eta abarrak harrapatzea gustatzen zitzaizkidan; gero etxera zaintzeko eramaten nituen eta gau osoan animalia horiek ihes egiten zuten; gurasoen arabera, animaliak oso azkarrak ziren eta beraien etxera itzultzeko zuloak egiten zuten.
Lorena

Anónimo dijo...

Nire ustez,nahiz eta txarto egon,umeek animaliekin egiten dutena bihurrikeriak dira baina,helduek jai batzuetan egiten dutena krudelkeriak dira.
Adibidez,duela gutxi ahuntz bat kanpadorre batetik botatzen zuten eta oraindik,antzeko gauzak egiten dituzte zezenekin.
Haiek bere ohitura edo bere kultura dela esaten dute baina,niri basakeria iruditzen zait.
Izaskun (Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Aitortu behar dut ez zaizkidala animale denak gehiegi gustatzen, bakarrik batzuk gustatzen zaizkit. Baina tratu txarra ematea animalie txarto iruditzen zait eta errespetatu behar dira. Txikitan nik eta lagunak ez genien ezer txarra animalei egiten. Gainera, uda batean nire etxean bi txiki oil genituen, nire anebarenak ziren, baina maite nituen eta laguntzen nituen ere bai.
rakel. b1

Anónimo dijo...

Egia esanda, niri ez zait gustatzen animaliarik, gehienek beldur ematen dizkidatelako. Aitortu behar dut ez dudala animaliarik maite baina, gustatzen bazait ere, errespetatzen ditut. Beldur ematen dizkidatenez inoiz ez dut animaliarik eduki eta ia seguru ez dudala edukiko. Gainera, uste dut etxean desabantaila asko dutela: usaina, lekua, denbora eta abar…
Umeak garenean edozein aitzakia ona da barrabaskeriak egiteko eta animaliekin oso erraza da. Txikitan guretzat animaliak joku bat ziren eta noizean behin barrabaskeriak egiten genizkien, batez ere, harriak bota. Herriko kaleetan beti animaliak zeuden. Txakurrak ez ezik katuak ere kaleetan zeuden eta aspertzen ginenean haiekin jolasten hasten ginen eta txakurrak jarraitzen genituen harriak botatzeko. Urteak pasatu ostean, gaztetan , astebururo nire lagunaren etxera joaten ginen edatera. Nire lagunak arrain bat zeukan, Nemo zuen izena. Laranja zen eta begi handi-handiak zituen. Gau batean, beti bezala, bere etxean edaten egon ginen eta edan ondoren, Nemo egarri zela iruditu zitzaigun eta arrainari edaria eman genion. Hasieran, Nemo ondo zegoen eta igeri egiten jarraitu zuen baina, aurreko egunean nire laguna altxatu zenean Nemo hilik zegoen. Nire lagunak telefonoz deitu zidan kontatzeko eta orduan, bai Nemok pena eman zidala eta oraindik damututa nago.
Gaur egunean ez zait batere gustatzen animaliekin jokatzea. Adibidez, zezenak eta gauza horiek ankerrak iruditzen zaizkit, animaliak sufritzen dutelako.
Nuria b1

Anónimo dijo...

Niri ere betidanik asko gustatzen zaizkit animaliak eta pentzatuta neukan albaitari ikastea, azkenean aldatu nuen animaliak pertsonen ordez...
Baina gazteak gazteak dira eta behin batean erosi nuen arrosa ahate bat merkataritza batean.
hurrengo egunean bururatu zitzaidan kolorea ez zela nire gustokoa eta hasi nintzen garbitzen.Antze denez gogorregi eman nion belakiarekin hil nuen eta.
Gero nire herrian oso normala zen saguzar hartzea eta zigarro bat jartzea ahoan; ez dakizue ze azkar erretzen zuen zigarroa saguzarrak!!!!!!
alberto

Anónimo dijo...

Txikia nintzenean beti gustatzen zitzaizkidan animaliak. Herrian behiak,oiloak, untxiak, katuak, txakurrak eta abar zeuden eta batzuetan goiz altxatu nuen janaria emateko edo beste gauzak egiteko.
Hirian txitak edo ahateak erosi zitzaizkidate eta gero nagusiagoa zirenean berriro herrira bidali diete. Batzuetan hil ziren batez ere kolorezko txitak.
Behin txita bat erosi didate eta oso txarra zen. Beti zapata bat ikusi duenean zulatu zitzaizun eta hark kolpe batzuk eman zizkiogun.
Txakurrak arropa ipini genuen eta oso onak ziren. Azkenean joaten ziren baina inoiz ez ziguten koskadarik.
Katuak bainu bat ematen ziegun eta ez zaizkie gustatzen ura, horregatik txarto pasatu zuten.
Ez da merezi animalei kalte ematea.
Y.G.

Anónimo dijo...

Egia esan, ez dut gogoratzen ezein anekdota animaliekin erlazionatuta eta ez zaizkidalako animaliak gustatzen dela uste dut.
Hauek ez gustatu arren, haurtzaroan batzuk eduki nituen, hala nola, txita arrosa bat, bi dortokak eta bi perikito. Nire nebari denak gustatzen zitzaizkion, baina niri beldur ematen zidaten eta inoiz ez nuen tokatzen, dortokak izan ezik txikiak zirelako eta ez zutelako kalterik egiten.
Behin nire neba nire ohe gainean txita ipini zuen eta esnatu nintzenean ezusteko handi bat hartu nuen. Batzuetan sukaldean perikitoak askatzen zituen hegaz egiteko eta ni ez nintzen inoiz sukaldera sartu momentu horretan oso txarto pasatzen nuelako.
Laster dela animaliak gustatzeko uste dut.

c.p.

Anónimo dijo...

Betidanik maite izan ditut animaliak, baina neuk ere badauzkat “eskeleto batzut armairuan gordeta”, gai honi dagokionez. Animalien txarrerako, txikitan oso ehiztari ona nintzen. Beti pentsatu dut haitzuloen garaian jaio izan banintz, ez nuela arazo handirik izango jateko, pizti txiki guztiak eskuz harrapatzeko oso trebea nintzelako. Zoritxarrez, honen ondorioz, sarraski itzelak egiten nituen mendira edo hondartzara eramaten ninduen bakoitzean. Gaur egun ezinezkoa iruditzen bazait ere, garai batean sugandilak eta arrain txikiak ere harrapatzeko gai nintzen. Hasieran zaila egiten zitzaidan, baina, berehala, espezie bakoitzeko teknika egokia asmatzen nuen. Neure buruaren alde esan behar dut nire asmoa ez zela animaliak hiltzea, maskotak izatea baizik, baina, noski, gixajoak ez ziren onik ateratzen.
Ana Pi.

MARISA (Gurutzeta) dijo...

Txikitan betiko kolorezko txita bat eduki nahi izan nuen. Azoka txikian ikusten nizkien eta asko gustatzen zitzaizkidan baina amak inoiz ez zidan erosi. Horrela hobea izan zen arren aitak txita bat erosten banuela, lodituko lukeela jateko esaten baitzuen. Gero txantxa dela esaten zuen baina ez nengoen oso ziur... Hala ere, nire lagunaren bati txita erosi zioten eta komuneko kazolara bota zuen igeri egiten jakiteko. Zelako astoa izan zen!!

Behin nire kotxeko kapota zabaltzean, katu txiki bat motorra gainean zegoen. Kotxea piztu nuen ikaratzeko eta joateko. Katuak salto egin zuen eta kotxe azpian bere burua sartu zuen. Ez nuen kalte egin nahi baina ez nekien non zegoen. Orduan kotxea mugitu nuen eta harrapatu nuen gurpil baten atzean ezkutatu baitzegoen. Pena handia ematen zitzaidan oso txikia zen eta. Egun horretatik nire ilobak "matagatos" deitzen dit amorratzeko.

Anónimo dijo...

Neu ere albaiteroa izango nintzateke eta animaliak maite nituen eta maite ditut. Inoiz ez ditut minik egin mimo asko eman ditut, baizik. Txikitan animali gutxi nituen, nire amari ez baitzitzaion animaliarik gustatzen. Izan ere, guztiak beldurra ematen zitzaizkion, horregatik, kaiola edo arrain-ontzi batean egon ahal zirenak besterik ez nituen eduki ahal. Nire maskotak izan ziren txori bat, dardoka bat, bi txita eta arrain bat. Beno ez nituen elkarrekin eduki, bakoitza bizi zen nirekin garai desberdin batean.
Nire azken maskota Kurrito izeneko kanario bat izan zen. Hamahiru urte bizi zen nirekin eta benetan oso txori azkarra eta bihurria zen, hamaika aldiz ihes egin baitzuen, eta hamaika aldiz bueltatu baitzen etxera.
Gogoratzen dut lehen aldiz etxean nengoela pijamarekin eta kaiola garbitzeko atea ireki nuela. Kurrito irekitako atea ikusi bezain pronto presaka kaiolatik irten zen. Momentu honetan amak arropa esekitzeko leihoa ireki zuen eta Kurrito ihes egin zuen leihotik. Pijama nengoela konturatu gabe korrika kalera jaitsi nintzen, eta hantxe hasi nintzen kurrito deitzen.
Nire gurasoen etxearen ondoan taberna asko zeuden, beraz kalea jendez beteta zegoen. Jendea harrituta begiratu ninduen. Beraz konturatu nintzen pijamarekin nengoela, korrika bueltatu nintzen etxera, Kurrito gabe eta lotsa-lotsa eginda egotearekin.
Balkoian kaiola hutsik ipini nuen itxaropenez bueltatuko zedila. Biharamunean kurrito abesten entzun nuen balkoian. Hasieran ez nuen sinetsi, baina hantxe zegoen, kaioren barruan abesten. Korrika itxi nuen kaioaren atea eta pozik geratu ginen Kurrito eta biok.
Hurrengo aldietan gauza bera gertatu zen: ama arropa esekitzen, neuk kaioa garbitzen eta Kurritok ihes egiten. Beti gauza bera gertatu zen baina inoiz ez nintzen kalera berriro pijamarekin edo arroparekin jaitsi. Benetan banekien biharamunean Kurrito bere kaioaren barruan berriro agertu zela. Eta hil arte horrela izan zen beti.
Zelako gogorapen onak: Kurrito eta bere ibilerak! Garai hartan ez nekien euskara, baina euskara jakinez gero, kurrito deitu beharrean kurritu deituko nioke, hainbeste kurritu egiteagatik. Etorkizunean beste txori bat edukiko banu Kurritu izango luke bere izenak.
X

Anónimo dijo...

Kaixo:
Ni txikia naizenean nire gurasoek kolorez oilaskoa erosi zidaten,urdina zen.Oso handia egin zuen eta nire osaba eman nion baserri bat bizi baita.
Orain oilaskoa oilar bat da,eskortako jabea da.Nik oilaskoa ez nuen txarra ezer,ordean jende asko esan du animaliak gustatzen zaizkila,baina zezena torturatuz dute ikustea gustatzen zaio.Kanpanari-runik ahutza botatzen dutenak herriak daude ere bai.Beste herriak zezenak lantzak iltzatzen dituzte eta besteak emailek iltzatzen dituzte.
Bere cultura den arren, tortura dela niri iruditzen zait.Hau nire iritzia da.
jose(gurutzeta)