2013/12/05

GASTATU ETA GASTATU

Beste urte batez berriro Gabonen atarian eta beste urte batez kontsumitzera animatzen gaituzten hainbat iragarki non-nahi. Hedabide guztietan krisia hitza baino entzuten ez bada ere, berrien bitarteko iragarkiek bestelakoa adierazten digute.

Erosi azken IPONE berria, oparitu umeari telebista aurrean adurra dariola ikusten duen jostailutxo hori, hasi erabiltzen guztien artean berezien egingo zaituen lurrin hori … Iragarki bonbardaketa honek krisia dugula ere ahaztarazten digu eta mundua bukatzear balego bezala kontsumoarekiko harra asetzea besterik ez dugu buruan.


Halako jokaerek zer pentsatu ematen didate. Zerk garamatzan era horretan kontsumitzera, zer dela eta gauden orduak eta orduak amaierarik gabeko ilaretan, halakoetan diruari zer balio gutxi ematen diogun dira askotan neure buruari egiten dizkiodan galderak. Baina erantzunik aurkitzen ez dudanez neu ere gurpil zoro horretan naukate harrapatuta dagoeneko.

Kontsumismoa kritikatzen dugu eta gero kontsumistak gara, ala ez duzue hori uste?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da iragarkiek kontsumitzera animatzen gaituztela eta gabonetan are gehiago! Baina, errua gurea da, kontsumistegiak garelako. Denetarik eduki nahi dugu eta berriena bada, hobeto! Esate baterako, eskuko telefonoa daukagu, baina beti beste eskuko telefono berri bat nahi dugu eta gauza bera gertatzen da arroparekin. Horrela dira gauzak, gero eta kontsumistagoak garela eta.
Krisia bada ere, dendak jendez beteta daude eta gero eta gauza gehiago behar dugu. Behintzat, hori pensatzen dugu! Agian gauza horiek ez dira batere beharrezkoak baina, eduki nahi ditugu. Gainera, gauza horiek lortzeko diru gehiago behar dugu. Horrek pentsarazten dit nola den gaurko gizartea, kontraesanak dirudi eta. Gero eta diru gutxiago daukagu krisiagatik; hala ere, gero eta gauza gehiago eduki nahi dugu.
Gabonetan ez ezik urtean zehar ere kontsumistak gara baina, egun horietan gehiago nabaritzen da. Garai horretan opariak erosi behar ditugu, konpromiso asko daukagu eta. Sarritan berdin digu zer erosi. Opariaren bila joaten gara dendara eta edozer gauza erosteko prest gaude. Dirudienez, gabonetan krisia alde batean uzten dugu eta denok konpromisuekin betetzen saiatzen gara. Dena den, beti gabonak hasi aurretik esaten dugu aurten ez dugula hainbeste erosiko baina, zer egingo dugu gero? Behar beste erosiko dugu. Argi dago bakoitzak ahal duena erosiko duela. Baina, denok gauza gehiegi erosiko dugu. Nire iritziz gizartea horrela da eta oso zaila da hori aldatzea. Bestela, nola izango lirateke gabonak dirurik gabe? Ziur aski oso desberdinak izango liratekeela.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

egia da guk kontsumistak garela. baina krisia gaudenez gero, gero eta kontsumista gutxiago gara. hala ere, telefonoa , tableta, ordenagailua, ipod, eta abar daukagu krisia izan arren.


lehen ez ginen hain kontsumistak eta gauza txikiarekin konformatzen ginen. arrazoi bat izan daiteke gero eta teknologia handitzen ari dela.

gabonetan urtean zehar kontsumista baino gehiago gara. zergatik? opari asko erosi behar dugulako, gabonetako zuhaitza, janaria, eta abar.

hala eta gustiz ere, kontsumistak gara eta nahiz eta krisian egon, erosten jaraitzen dugu.

Janire cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azken urte hauetan kontzumitzaile handietan bihurtu gara eta nahiz eta krisia izan diru asko gastatzen dugu batez ere,teknologia berrietan.Gutxi falta da gabonetarako horregatik jendea hasi da opariak erosten eta denda batzuetan produktuak faltatzen dira.Erraza da ikustea hilara handiak adibidez XBOX-a erosteko,beste kasuetan produktuak dendetan ez badaude interneten bidez erosten dute eta azkotan berdin zaie zenbat balio duen.Nire ustez gabonetan batez ere,ez gara konturatzen oparietan gastatzen duguna,azkotan ez zaigu gustatzen oparitzen digutenak eta datorren egunean bueltatu behar dugu.
Umeen kasuan txarrragoa da jostailu gehiago oparitzen diegu eta haiek ez dute kasurik egin gehiegi daukatelako.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azken urte hauetan kontzumitzaile handietan bihurtu gara eta nahiz eta krisia izan diru asko gastatzen dugu batez ere,teknologia berrietan.Gutxi falta da gabonetarako horregatik jendea hasi da opariak erosten eta denda batzuetan produktuak faltatzen dira.Erraza da ikustea hilara handiak adibidez XBOX-a erosteko,beste kasuetan produktuak dendetan ez badaude interneten bidez erosten dute eta azkotan berdin zaie zenbat balio duen.Nire ustez gabonetan batez ere,ez gara konturatzen oparietan gastatzen duguna,azkotan ez zaigu gustatzen oparitzen digutenak eta datorren egunean bueltatu behar dugu.
Umeen kasuan txarrragoa da jostailu gehiago oparitzen diegu eta haiek ez dute kasurik egin gehiegi daukatelako

LOLI BLANCO

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bizitzeko,bakarrik janaria,etxea eta arropa behar dugu,egia esateko,ezinbestekoa bakarrik janaria da.Baina,lehenengo munduan bizi garenez,gizarteak behartzen gaitu gauza asko edukitzera.
Inoiz daukagu nahikoa,eta nahiz eta armairua arropaz beteta eduki,urtero gehiago erosten dugu modan egoteko.Eta gauza bera egiten dugu gauza guztiekin.
Askotan pentzatzen dugu,zenbat eta gauza gehiago eduki,orduan eta zoriontsuagoa izango garela baina,guztiz okertuta gaude,zoriontasuna ez dago gauzetan eta.
Bakoitzak gastatu ahal du bere dirua nahi duena baina,gauza bat erosi baino lehen,pentzatu behar izango genuke benetan behar dugun ala ez,eta horrela, kontsumitzaile arduratsuagoak izango ginateke.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Une honetan, zerbait berezi erosteko aprobetzatzen dugu eta badezakegu ez dakit zergatik ez dugun egingo. Horregatik, alde batetik, erosketak buruarekin eginten baditugu ondo iruditzen zait. Beste aldetik, dendan dagoen guztiak erosten baditugu arazo bat bihurtzen da eta gero erosketa deitoratzen dugu. Gure oreka aurkitu behar dugu.

Argi dago, gabonetan diru asko gastazten dugu oparietan edo janarietan baina denok zeharo onartuta daukagu eta nahiz eta beti esaten dugun ez dugula hainbeste diru gastauko hurrengo urterako, azkenean betiko moduan gastatzen dugu. Nolanahi ere, ondo pasatuko duzuenean inbertsio ona da.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da orokorrean kontsumismoa kritikatzen dugula eta gero pentsatu gabe beharrezkoak ez diren gauza asko erosten ditugula, batez ere merkealdietan eta Gabonetan.

Iragarkiak eta publizitatea orokorrean burua xurgatzen zaizkigu gauzak etengabe erosteko eta azkenean kontsumismoa kulturaren alde garrantzitsu bat bihurtu dela ematen du. Hau Gabonetan dagoen egoeran oso argi ikus dezakegu.

Gaur egun, Gabonak kontsumismoaren jaiak direla dirudi. Batzuk egiten dutenari zoramena deritzot, umeek diruaren eta gauzen balioaren garrantsia ikasi behar dute eta nahi duten guztia ematea ez duela laguntzen uste dut, pentsatzen dudalako garrantzitsuena ez dela opari asko erostea, familia elkartzea baizik. Nire kasuan, familian umeak ez daudenetik ez dugu elkar oparirik egiten.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, Gabonetan beti gertatu da gauza bera, eta beti gertatuko da. Hau da, antzinean, nahiz eta hainbeste diru ez izan, Gabonetan diru pixka bat gehiago gastatzen zuten. Agian ez zituzten erosten jostailu garestiak baina bazkaltzean "luxuren bat" permititzen zutela uste dut.

Gaur egun, egoera asko aldatu da, baina azken finean ia berdina egiten dugu, beste maila batean, ordea. Honela bada, dirua badaukagu, gutxi izan arren, Gabonetan "luxuren bat" ere permititzen dugu. Desberdintasuna da lehen baserriko oilaskoa zela; orain, berriz, azpizuna, egoera orokorra oso desberdina delako.

Ni ez naizela oso kontsumista uste dut, baina, egia esan, Gabonak izugarri gustatzen zaizkit eta behar dudan baino gehiago gastatzen dut, baina nire ustez hau da gabonetako arima, ohitura bat da eta ez dut uste txarra denik, pasatu barik.

V. Vera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egun guztiak dirua gastatzeko onak izaten dira, baina Gabonen egunak hori egiteko onenak izaten dira.
Pertsona batzuk festa hauek ospatzeak oso pozten ditu, beste pertsona batzuei, ordea, ez zaie batere gustatzen. Baina egun hauetan guztiok erosketak egiteko geratzen gara.
Kontsumista izatea nahiko erraza da, bakarrik dirua eduki behar dugu eta batzuetan diru gabe ere kontsumistak izan ahal gara.
Jaio ondoren, hitz egiten ikasi orduko kontsumismoaz hasten gara eta kontsumista izaten azkar eta oso ondo ikasten dugu.
Dirua gastatzen ez badakizu, ez kezkaku, telebistak, irratiak edo denden propagandak lagunduko zaituztelako.
Kontsumismoa bizio txarra izan ahal da eta ibaia bezalakoa izaten da. Ur asko eramaten badu, arrastaka eraman ahal zaitu eta jendea honen konturatzen denean, nahiko berandu izaten da.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez denok kontsumistak gara , batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago, baina azkenean guztioi denetarik edukitzea gustatzen zaigu. Krisia egon arren, egun hauek heltzen direnean denok zerbait erostera joaten gara, nahiz eta gero eta diru gutxiago edukitzea edo lanik gabe egotea. Niri egia esaten badut gabonak ez zaizkit asko gustatzen, beraz, zerbait erosi nahi badut, urtarrilan erosten dut beherapenak heltzen direnean, badakit hori kontsumismoa dela ere, baina merkeago.

jorge s.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dudarik gabe, kontsumista amorratuak gara. Argi dago bizitza oso erosoa eraman nahi dugula eta hori lortzeko dirua behar da. Dirutza gastatzen dugu etxetresna elektrikoetan eta teknologia berrian. Guztia ez da nahikoa. Beti gehiago nahi dugu eta horregatik ez gara inoiz konforme daukagunarekin.

Lehen bizitza arruntagoa zen. Nire aitaren soldata ez zen altua eta etxean hark baino ez zuen lan egiten. Hala eta guztiz ere, inoiz ez falta zaigu ezer etxean. Nire ama administratu zuen dirua eta gastu guztiarentzat heldu zitzaion. Sekretua zen bakarrik erosi benetan beharrezkoa zena.

Orain gauzak aldatu egin dira eta gustura egoteko gauzarik onenak behar ditugu. Filosofia honekin ez dugu pentsatzen etorkizunean eta gehienetan nahiz eta aurrezkiak ez eduki, kapritxoetan gastatzen dugu gure dirua. Kredito eskatzeko kapaza gara oporretara joateko. Non ikasi dugu portaera hori? Seguru nago ez dugula hori ikusi gure etxean baina normalean pentsatzen dugu gure auzokoak edo lagunen batek erosi badu zerbait… zergatik ezin dut nik berdina egin?

Gainera, garai honetan arrisku handia dago diru pila bat gastatuko dugulako oparietan. Batzuetan egiten dugu erosketak besteen gustuetan pentsatu gabe eta honen ondorioz sortzen da atsekabea eta batzuk opariak itzultzen dituzte edo ez dituzte batere erabiltzen.

Egoera hau sahiesteko hobea da edozein produktu erosi baino lehen ondo pentsatzea.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut dudarik gabe guztiok kontsumitzaileak garela. Batzuk gutxi eta beste batzuk gehiago, baina azkenean jendeari gauzak erostea gustatzen zaizkio. Orain esaten dute krisiarekin jendea gutxi gastatzen duela. Hala ere, nik beti ikusten ditut dendak betetak. Ez dakit jendeak gauzak erosten dituen baina Max Center-ra edo beste komertzialeko zentrura joaten bazara, jende asko dago.

Batzuetan erosteko joatea ondo iruditzen zait, guztiok zerbait erosi behar dugulako. Nahiz eta noizean behin gauzak ez beharrezkoak erosi, gauza berriak edo politak beti nahi ditugu. Hori da gizarteko kulparengatik, gauza materialak eduki behar baitugu.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat egun guztiak berdinak dira, orduan egun guztiak onak dira dirua gastatzeko. Baina egia da gabonetan jende asko zoratzen dela eta diru asko gastatzen duela hainbat gauzetan.

NIri gabonetan edo merkealdietan edozein gauza batera erostera joan naizen guztietan beti joan behar naiz handik ezin dudadlako hainbeste jende jasatea eta gainera pertson batzuek bultzatzen dizute zoratutak daudelako. Ez zait gustatzen erostea una horietan nahiago dut egun arrunt batean erostea lasaiago nagoelako.

Ivan Brey

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kontsumistak garela argi dago.Baina ez da gure aukera,inposatzen digute.Adibidez,Gabonetan,dena iragarkiz beteta dago,telebistan batez ere.Eta publizitatea egiten dutenek oso azkarrak dira eta badakite nola egin guk erostarazteko.
Azkenean,nahi eta nahi ez,sartzen gara gurpil zoro horretan konturatu gabe.Nahiz eta diru gutxi eduki,erosten dugu,erosi behar delako.Hori behintzat pentsarazten digute.
Nik aurten saiatuko naiz diru gutxi gastatzen,ea lortzen dudan!
Amaia.