2014/06/05

KOROKO UMEA

Meza-laguntzailea izateaz aparte, orain dela gutxi esan nizuen bezala, elizaren koroan abestu nuen urte batzuetan. Igandero gitarra batzuek lagunduta gazte batzuk biltzen ginen hamabietako mezari ukitu rokero-modernoa emateko.

Solista nintzen, ahotsik gabeko solista. Ez dakit zergatik aukeratu ninduten horretarako eta ez dakit nola ausartu nintzen hori egiten. Bai potroak nireak!!! Eta bai belarri finak igandero meza ostean zoriontzera etortzen zirenenak.

Gaur egungo errepertorioa genuen, igual-iguala. Urte hauetan apenas aldatu da eliza eta hit parade-ak ziren abestiek oraindik top ten-en jarraitzen dute.

Igandeetako arrakastak bultzatuta, beste eszenatoki batzuetan saiatu nintzen, baina ez. Elizatik kanpoko entzuleen belarriek ez zuten eliza barrukoenek beste sentsibilitate edo gupida.

Orain ez dut inoiz abesten, ezta dutxan ere.

Abesten duzue? Zer? Nola? Inoiz abestu duzue publikoaren aurrean? Nolako esperientzia izan zen? Zein da zuen abeslari gustukoena? Zergatik? Zer da inportanteena musika munduan arrakasta lortzeko, ahotsa ala marketin ona?

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azken urteotan ikusten ari gara hamaika saio abesteari buruz eta arrakasta handia izan dute. Antolatzaileek esaten dutenaren arabera, hainbat pertsonak "casting"-ak egiten ditu saioetara sartzeko. Norbaitek ondo abesten du baina beste batek aurpegia botatzen dio, hala ere, argi dago guztiei kantatzea gustatzen zaiela. Nire lekuan, nahiz eta musika gustatzen zaidan, ez ohi dut kanta. Uste dut mutil oso lotsatia naizela eta isilik egotea nahaigo dut. Esan dudan bezala, musika gustatzen zait baina entzun beharrean, entzuten dut. Ikastetxetan, platero y tu edo extremoduro entzuten nituen, orain urteekin, beste talde batzuk aditu ditut, hala nola, Led Zeppelin edo Jimmi Hendrix. Beti rock´n rollen hurbil egon naiz baina ez dut beste estilorik mespretxatzen eta etxean blues edo folk bezalako estilo soinu egiten dute.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nhiz eta ondo ez egin, beti bilatzen dut momentu bat abesteko. Musika oso inportantea da nire bizitzan. Txikia nintzenean beti entzuten nuen nire aitona abesten.Aitonak eman dit musikaren maitasuna. asko gustatzen zait "Bilbainadak" abestea,tradizio polita delako eta Bilboko ohiturak esagutu ahal dituzulako abesti horietaz.
Batzuetan publikoaren aurrean abestu dut. momentuz esperientzia ona izan da ,gauzak ondo atera direlako. Musika klasikotik etortzen naizenez, nire abeslari gustukoena Juan Diego Florez tenorea da, ahotsa izugarria daukalako.
Horregatik, musika munduan marketin ona inportanteena da. Adibidez Enrique Iglesias, Juan Diego Florez baino ezaguena da.
Iñaki.I

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan nire eskolan koru bat zegoen eta urte batean, hamar urte neukanean, apuntatu nuen. Irakasle batekin saioak egiten genituen eta gero asteburuetan eliza batzuetan abesten genuen. Normalean mezako abestiak abesten genituen baina noizean behin beste abesti mota aukeratu ahal genuen. Koruan ume asko geunden eta bakoitzak adina desberdinak geneuzkan. Txikienek gutxi gora-behera zazpi edo zortzi urte zeukaten eta handienek hamasei urte arte.

Gogoratzen dut esperientzia polita izan zela baina txikitan eskolaz kanpoko ekintza asko egiten nuen eta azkenean ez neukan denborik dena egiteko. Horregatik, bi urte nengoen koruan eta gero utzi nuen. Orain, lotsa handia daukat abesteko publikoaren aurrean. Agian nire lagunekin karaoke batean ausartuko nintzateke baina bakarrik ez.

Bestalde, ez daukat abeslari gustokoena. Musika entzutea asko gustatzen zait baina musika mota asko entzuten dut. Gainera, lehengo taldeak asko entutzen ditut nire aitak beti musika hori etxean ipintzen duelako eta azkenean niri ere gustatzen zait.

Amaitzeko, nire ustez, orain garrantzitsuagoa da marketin ona egitea. Lehen abeslariaren ahotsa oso inportantea zen baina gaur egun ia abeslari guztiek “show” egiten dute.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Abestea, zer polita!!! Noizean behin denok abesten dugu, dutxan, kotxean, konzrtu batean... eta hitzak? horrek ez dauka inportanziarik, hitza ezagutu baduzu, oso ondo, bestela asmatzen duzu.

Ni ez naiz abeslari ona, nire ahotza ez da kantatzeko, baina dutxan Pavarotti bigarrena naiz.

Nire ustez abeslarietako mundua negozio handia bat da, ahotza ez da inportanteena, aurpegi polit bat da baizik, Polita bazara eta ahotz ona daukazu, primeran, bestela zure etorkizuna ez dago mundo honetan.

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri jende askori bezala abestea gustatzen zait, baina lotsa pixka bat daukadanez intimitatean egiten dut bakarrik izugarri txarra bainaiz abesten.
Txikitatik abesteko ez nuela balio banekien. Behin ikastetxean ikasleoi froga bat abesteko egin ziguten eta musika nota lehenengoa esan bezain pronto nire etorkizuna antzeztoki baten gainean ez zegoela esan zidaten.
Abeslariak asko daude eta batzuk oso onak diren arren, abeslarien artean ez dut nahiago bat beste bat baino egunaren une bakoitzak bere musika estilo daukalako. Goizez, ohetik altxatzen naizenean, musika leuna entzutea gustatzen zait, baina festa batean egonez gero beste musika bat gustatzen zait. Beraz, abeslari guztien artean onena aukeratzea zaila da.
Musika mundua ohiana bezalakoa izaten da abeslari asko baitago eta haien artean gaitasuna handia izaten da, horregatik musika munduan lotan geratzen denak ez dauka etorkizunik.
Hala ere, abeslari batzuek, hasten direnean, gustatzen zaien musika ez dute egiten jendeak entzun nahi duen musika baizik, eta famatuak eta aberatsak izan ondoren beren musika estiloa aldatzen dute gustatzen zaien musika egiteko.
Abestiaren munduan arrakasta lortzeko, nahiz eta abeslariek ahots ona eduki, egiten duten musika saltzeko marketin ona edukitzea garrantzitsuena izaten da. Zoritxarrez gaur egunean produkto bat ona izan arren, marketin ona eduki ezean ez dauka salmentarik.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Musika asko gustatzen zait eta intimitatean, batzuetan abesten dut baina inoiz ez dut abesten inoren aurrean.
Orain,abeslari askok arrakasta lortzen dute ondo abestu gabe baina,oso marketin ona daukate eta denok ezagutzen ditugu haien abestiak.Arrakasta oso azkar lortzen dute baina,urte batzuk pasatzen direnean ez gara oroitzen haietaz.
Nire ustez,abeslari ona izateko ahots ona eduki behar da baina hori baino garrantzitsuagoa jendea hunkitzea da.
Oso abeslari desberdinak gustatzen zaizkit.Egun batzuetan kantautoreak entzutea gustatzen zait eta beste egun batzuetan rocka entzun nahiago dut.Baina,orokorrean,orain musika lehen baino txarragoa dela uste dut.
I.G.(Gurutzeta)