2014/10/03

TXIMELETA-EHIZTARIAK GARA

Segundo guztiek ez diraute berdin. Batzuek beste batzuek baino gehiago eta bigarrenek lehenengoek baino gutxiago dirautela uste dut. Uste ala iruditzen zait? Ez dakit, … baina batzuetan segundo batzuk oso luzeak egiten zaizkit eta beste batzuk di-da batean pasatzen zaizkit.

Inoiz neurtzen saiatu naiz. Kronometroz egin dudanean igual-igualak dira, baina bihotzez ez, momentuaren araberakoak dira. Une onenetan laburregiak eta une txarrenetan luzeegiak.  

Lehenengo segundoak dira kurtsoan luzeenak egiten zaizkidanak.  25 urte daramat saltsa honetan, baina oraindik ere klasean sartu eta hasteko segundo horiek pasa arte arraro sentitzen naiz. Maiteminduek sabelean sentitzen dituzten tximeletek eragindako segundoak edo amildegiak inpultsoa hartzeko saltoa egin baino lehen eragindako segundoak bezalakoak dira horiek.

Gero ez. Segundo horiek pasa eta gero tximeletak parapentean sentitzen diren bezala sentitzen naiz: nire saltsan.

Eta zuek nola sentitu zarete aurtengo lehenengo klase egunean euskaltegian?

Post-data: kurtso hasiera honetan ikasturteak segundo batzuk irautea opa dizuegu. Horrela balitz, seinale ona.

18 comentarios:

Anónimo dijo...

Egia da,sentitzen zaren moduaren arabera denbora luzea edo motza dirudigu.Denbora denbora da eta ezin diogu ezer egin,hau da,ezin dugu luzatu edo murriztu.Niri denboba luzatzea gustuko nuke momentu batzuetan,adibidez,nire lagunekin nagoenean.
Aurten,euskaltegian,klase berri batean nago.Klase desberdinan eta irakasle desberdinarekin ere bai.Bi ordu dira egunero eta ez zait ez luzea ez motza egiten.Oraindik moldatu behar naiz jende berriari eta irakasleari eta espero dut ondo moldatzea bestela urtea oso luzea izan daiteke...
Amaia.S.

Anónimo dijo...

Nire kasuan hiru urte daramat euskaltegian ikasten eta urtero segundu horiek arraroak dira. Baliteke ikasturteko segundorik luzeenak izatea, guztia berria delako. Segundo horietan oraindik ez dakigu zer gertatuko den ikasturtean zehar baina, badakigu erabakigarriak izango direla, ikaskideen eta irakaslearen arabera hobeto edo txarrago moldatuko baikara. Argi dago ikasturtea luze-luzea dela eta xehetasun horiek oso garrantsitzuak direnez ikasturte osoa baldintzatuko dute. Esate baterako, klaseek beti bi ordu diraute. Igual-igualak dira baina, bihotzez ez, klase batzuk bete batzuk baino laburragoak dira eta. Argi dago taldea gustatuz gero, klaseak laburragoak direla baina, ondo moldatu ezean, oso luzeak izan ahal dira.
Lehenengo segundo horiek pasa ahala dena hasten da eta urtero ia-ia berdinak dira: aurkezpenak, arauak azaldu eta abar. Nire kasuan nahiz eta segundo horiek pasatu, oraindik ezin dut esan nire saltsan nagoela, ikasturte hau zeharo desberdina baita. Orain dela bi urte nire ikaskideekin ikasten hasi nintzen. Geroztik irakasle berberarekin egon naiz eta giroa oso ona zen. Klase horretan oso ondo moldatzen nintzen, jende guztia ezaguna baitzen. Horregatik, urte horiek oso ondo eraman ditut.
Baina, hori atzean geratu da eta orain irakaslea ez ezik, ikaskideak ere ezezagunak dira (ikaskide bat izan ezik) eta oraindik ez dakit bi ordu horiek luzeegiak egingo zaizkidan. Aitortu behar dut egunero lana bukatu bezain laster euskaltegira etortzea oso gogorra dela eta giroaren arabera hobeto edo txarrago eramaten dela.
Horrela dira gauzak! Euskara ikasi nahian hasi nintzen euskaltegian eta nire asmoa bukatzea da. Horregatik, aurten desberdina izan arren, ondo egoten saiatuko naiz. Bestela, ikasturtea are luzeagoa izan ahal da. Dena den, oraindik goiz da eta egunak pasa ahala ikusiko dugu nola joango den ikasturtea.
Nuria

Anónimo dijo...

Aurten lehenengoa klase egunean nahiko txar nengoen hiru hilabete klaserik gabe ondoren gorputza ez baineukan euskaltegira joateko.
Nahiz eta oporrak bitartean zerbait ikasi dudan, etxean egitea desberdina da eta lehenengo eguna beti pixka bat gogorra izaten da; eta eskerrak arratsaldeetan klaseak dauzkadala, bestela okerragoa litzateke goiz altxatzea ez zait batere gustatzen eta.
Ez dakit beste pertsona batzuentzat lehenengoa klase eguna nola izango den, baina umetxoak haurreskolara joaten ikusten ditudanean, ulertzen ditut eta lehenengo eguna euskaltegira noanean, negar egin gabe ere, haiek bezala egoteko gutxi falta izaten da.
Hala ere, klasera sartu orduko oporrak ahazten zaizkit eta guztia normaltasunera itzultzen da.

Iñaki Gurutzeta.

Anónimo dijo...

Urte batzuk daramat euskaltegian, eta egia da, egun batzuk segundo bat oso luzea irudi dezaket. Euskaltegira joatea ohitura daukadan arren, urtero urduri jartzen naiz lehenengo eguna edo jendearen aurrean hitz egin behar dudanean. Aurten gainera nire lagunak ez daude, iaz gainditu zutelako eta beste gela batean daude. Irakaslea ere berria da eta klaseak oso desberdinak egiten ditu. Orain ez dakit nola eramango dudan baina gogoarekin joateko asmoa daukat.
Isabel G. (10:00-12:00)

Anónimo dijo...

Edozein gauza lehen aldiz egitea zaila da eta nahiko urduri egotea normala da.Baina,une horiek haien xarma ere badaukate,bestela,dena monotonoa izango litzateke,zizarrarik gabe.
Aurten,gauza bera gertatu zait. Azken bi urtetan irakasle eta ikasle berarekin egon naiz eta oso gustura nengoen eta orain dena berria da eta ohitu behar dut.
Baina,aste bat daramat eta esan behar dut klaseko giroa oso ona dela eta oso pozik nagoela.
I.G.

Anónimo dijo...

Nire lehenengo eguna euskaltegian pixka bat urduri sentitu naiz, lau urte pasa dira euskaltegian egon nintzela eta aurten gainera irakasle ezezaguna eta kide berriak ditut. Baina beno, denbora pasa eta gero erosoago sentitu naiz eta pentsatu nuen euskara guztia ahaztu nuela baina ez da horrela izan. Aurtengo klasean jendea oso jatorra da, eta nire ustez ondo moldatzen gara elkarrekin egunero txantxetan ibiltzen gara eta. Animatuta joaten naiz egunero klasera eta horregatik, denbora azkar pasatzen da. Motibazio handia daukat aurten bigarren perfila ateratzeko.
Eli 10-12

Anónimo dijo...

Ni oso ondo moldatzen ari naiz urte honetan euskaltegian. Nire kasuan, urte asko daramatzat euskara ikasten euskaltegui desberdinetan, eta hau lagundu nau, dudarik gabe, ohituta egoteko.
Baina, oraindik gogoratzen dut , nire lehen eguna euskalteguian. Egun hori ez zen hain erraza eta bloga egilearen bezain sentimenduak neuzkan. Aurkezpen momentu heldu zenean, bero olatu bat harrapatu ninduen nire oinetik bururaino. Lehengo segunduak, orduak bezain luzeeagoak zirela.
Hau guztioi gertatu zaigu behin batean. Beharbada , denborari gure sentimenduak ipintzen dizkiogu. Hortaz, gustatu zaiguna gauza bat egiten dugun bitartean, denbora azkar joaten da, omen zaigu. Baina, sufrimendu sortu gaituenarekin denbora ez da mugitzen.
Laburbilduz, uste dut, denbora hitza elkartasun berezia daukala gure sentimendueekin.
A.A 1012

Anónimo dijo...

Sukaldea irekita dago. Sua piztu da baina urte honetan osagai desberdinak daude sukaldean.Sukaldari berri bat daukagu eta sukalkide berriak ere bai. Ez dakit nola geratuko den saltsa baina lana gogorrekin ondo geratuko da platera.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Testu honek arrazoia du,baina oso filosofikoa da nire ustez. Hala ere,saiatuko naiz nire iritzia ematen.Pentsatzen dut denbora ezberdina dela guztientzat,hau da,nahiz eta gure erlojuko denbora interbaloak berdinak izan,normalean pertsona bakoitzak begiratzen dio erlojuari nahi duenean,eta inoiz ez dugu denok batera egiten.Honen ondorioz, pertsona batzuek egunean zehar modu batean bidaiatzen dutela eta beste pertsona batzuek beste era ezberdin batean egiten dutela esan genezake?.Ez dakit baina segunduak,minutuak eta orduak bai luzeagoak,bai laburragoak izan daitezke,pertsonaren arabera. Sergio 10-12

Anónimo dijo...

Egunero bi ordu egoten gara euskaltegian, nahiz eta beti denbora berean egon, egun guztiak ez dira berdinak, batez ere lehen eguna.
Normalean lehen egunetan urduriago gaude, jende eta irakasle berria ezagutzen dituguelako, nahiz eta hiru urte eraman euskaltegi honetan urtero lagun berri batzuk egiten ditut, eta orain arte esan dezaket sorte ona eduki dudala bai tokatu zaigun irakasleekin bai ikaskideekin.
Aurten poz-pozik nago nire lagun guztiak eta ni klase berean gaudelako, gainera gogo handiarekin hasi naiz eta erabaki dut euskara beste modu batean ikustea ez bakarrik titulo bat lortzeko.

Anónimo dijo...

Egunero bi ordu egoten gara euskaltegian, nahiz eta beti denbora berean egon, egun guztiak ez dira berdinak, batez ere lehen eguna.
Normalean lehen egunetan urduriago gaude, jende eta irakasle berria ezagutzen dituguelako, nahiz eta hiru urte eraman euskaltegi honetan urtero lagun berri batzuk egiten ditut, eta orain arte esan dezaket sorte ona eduki dudala bai tokatu zaigun irakasleekin bai ikaskideekin.
Aurten poz-pozik nago nire lagun guztiak eta ni klase berean gaudelako, gainera gogo handiarekin hasi naiz eta erabaki dut euskara beste modu batean ikustea ez bakarrik titulo bat lortzeko.

Anónimo dijo...

nabaritzen da nire lehen aldiz dela, aurreko komentarioa nirea da, gainera bi aldiz publikatu dut.
Tamara 10/12

Anónimo dijo...

10-12

Anónimo dijo...

Nik, zuk bezala, urte asko daramatzat euskaltegi honetan eta beti gauza bera gertatzeen zait lehenengo egunetan. Lehenengo egunak, nire ustez, garrantzitsuenak dira eta horregatik gogor handiak egiten ditut egun hauek pasatu ahal izateko. Kotxeek bezala, abiadura ona harrapatzeko, lehenengoz ahalegin handiak egin behar dira eta abiadura on hura hartu bezain pronto, bakarrik mantendu behar da. Beraz, lehenengo egunetan saiatu behar dugu gauzak ondo egiten eta hori lortuz gero, kurtso osoa bideratuta egongo da.

Gainera, aurten ere, Ega prestatzen ari naiz eta badakit gutxi gora behera egin behar dena kurtso gogor hau gainditzeko. Inork ez badaki, oraintxe bertan esango diot. Kurtso hau gainditzekotan, orduak pasatu behar dira liburuen aurrean ikasten eta hau egin ezik, gure helburua, Ega gainditzea, ez da lortuko.

Hala ere, batzuetan ahalegin handiak egin arren, helburuak ez dira lortzen. Horregatik, berriro azken kurtso hau egiten ari naiz. Nik badakit kurtso hau gainditzea zaila izango dela , baina denok argi eduki behar dugu beste pertsona batzuek lortu dutela, orduan guk zergatik ez?

Koldo 4a

Anónimo dijo...

Normalean gauza berria hasten naizen gehienetan urduri ipintzen naiz. Nahiz eta urte batzuk daramat euskaltegian ,uste dut lehenengo egunak gogorrenak direla,irakaslea eta ikaskide asko berriak dira eta.
Oraindik denbora gutxi pasatu du baina nire iritziz oso ondo konpontzen gara eta gainera asko barre egiten dugu elkarrekin klasean. R.F 10-12

Anónimo dijo...

Iaz oso pozik nengoen euskaltegira. Nahiz eta bost ordu egunero joan oso gogorra zen, klase giroa oso ona zen eta batez ere, asko ikasi nuen. Baina azkenean ahozko azterketa ezin nuen gainditu eta horregatik ,aurten, lehenengo egunean euskaltegian oso urduri eta desanimatuta nengoen.
Klasean hamar minutu pasa eta gero nik gehiago nahi dudana nire etxera itzultzea zen. Klaseko jende guztiak perfila dauka, nik ezik eta aurkezpenaren momentuan minutuak orduak bihurtu ziren.Tximeletak ez, elefanteak sabela zapalduz sentitu nuen.
Bi aste pasa eta gero, oso gustora nago klasean baina, oraindik hitz egitean ordua...tximeletak entzuten dira
Mar 1012

Anónimo dijo...

aurten bai"
Orain dela urte batzuk euskera ikasten hasi nintzen . Oso hizkuntza berezia da eta azken urtetik hona sentimendu arraroa daukat euskera ikasten dudanean; hau da , zenbat eta gehiago ikasi orduan eta gutxiago dakit .
Egia da ,batzuetan gure euskerako klaseak oso dibertigarriak direla. Eta irakaslearen arabera euskera gogorra edo polita izan daiteke.
Bigarren perfila ateratzea erronka handi bihurtzen ari da eta guztatuko litzaidake esatea "aurten bai".
Alabaina ,nire etxean paper hori ikusi arte euskaltegian geratuko naiz bigarren perfila lortzeko.

martxu

Anónimo dijo...

Aurten lehenengo klase egunean urduri pixka bat ipini nintzen. Arratsaldez ikaskide batekin geratu nintzen klasera joateko. Heldu nintzenean ustekabea eraman zitzaidan. Nire ikaskideak gure irakaslea beste bat izango zela esan zidan...eta gainera adiskideak desberdinak ziren. Bapatean urduri ginen baina batez ere ez genekien nola izango zen klase eta. Klasera joan ginen eta aurkezpenak ondoren klase ondo izan zen, eta lasaitu nintzen. Nire ustez, aurten kurtsoa ona izango da eta gainera gaindituko badut kurtsoa oraindik hobeto izango da.

Rakel B2