2014/12/02

AMA(REN) HIZKUNTZA

Ama euskalduna dut, euskaldun peto petoa. Batzuetan hitz egiten entzuten diodanean euskaltegian aritzen diren ikasleak datozkit burura. Zer erraz ateratzen zaizkion amari irakasleoi irakastea hainbeste ahalegin eskatzen dizkiguten aditzak. Euskaltegian arrarotzat jotzen ditugun aditzak ere erraz darabiltza amak. Eta zer esanik ez esaerak botatzen hasten denean, pentsatu gabe huts egin gabe asmatzen du, unean uneko esaera datorkio burura, di-da batean. 

Hau guztia daki amak, baina berak ez du horrela uste. Berak bere euskara txartzat dauka, euskal telebistan entzuten duen euskara ez omen du ulertzen eta euskaraz nola esango lukeen gauza bat galdetzean lotsatu edo egiten da bere euskara txar horretan esaten.

Berari halakoak entzuteak zer pentsatua ematen dit, zer nolako euskara irakasten ari ote garen ama-hizkuntza izan dutenek oraingo euskara ulertzen ez badute. Zertarako horrenbesteko garrantzia eman kohesioari, koherentziari, aberastasunari … gero kalean ikasitako horrek euskaldunak direnekin komunikatzeko balio ez badigu?  Eta zuek zer deritzozue?

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dauka zentzurik! Hizkuntza ikasten saiatzen bagara ere, gero ez gara euskaldun batekin hitz egiteko gai, bere euskara ulertzen ez baitugu. Beraz, zertarako balio du klasean ikasten dugunak?
Gure inguruan euskara beharrezkoa da lan egiteko (batez ere, sektore publikoan) eta horregatik, jende askok ikastea erabaki du, baina beren helburua ez da erabiltzea edo komunikatzea, lanpostu ona lortzea baizik. Izan ere, jende askok euskara ikasi behar du lan egiteko, nahitaez, baina lanpostu lortu bezain laster euskera ez hitz egiten saiatuko dira, gustatzen ez zaielako.
Hori horrela izanda, euskaltegian azterketak prestatzen ditugu. Ikasturtean zehar idazmenak, irakurmenak eta abar egiten ditugu, baina gero ezin dugu euskaldun batekin hitz egin, elkarrekin ulertzen ez dugulako Horrek ez dauka ez burutik ez hankarik! Uste dut denok errua daukagula. Ikasleok azterketak gainditu nahian joaten gara euskaltegira eta hori dela eta, hori erakusten da , baina hori ez da nahikoa. Euskara euskaldunen hizkuntza da eta haiek inork baino hobeto ezagutzen dute beren hizkuntza. Litekeena da xehetasun batzuk desberdinak izatea, baina, euskara jakinez gero, haiekin hitz egiteko gai izan beharko genuke.
Nire kasuan, euskara ez da beharrezkoa, nire lanean eskatzen ez baitidate. Ondo hitz egin nahiko nuke eta horregatik, ahal beste egiten dut ikasteko, baina argi daukat helburua komunikatzean dagoela eta ez azterketak pasatzean. Euskaldun batekin hitz egiten dudan gehienetan ezin dut guztia ulertu eta horri onartezina deritzot. Horregatik, pentsatu ohi dut euskaren inguruan oraindik gauza asko aldatu behar direla. Bestela, azterketak gainditzeko eta lanpostu lortzeko erabiltzen jarraituko du eta ez dut uste hori hizkuntza batean onargarria denik.
Nuri

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hizkuntza baten helburu nagusia da komunikatzea eta euskararen kasuan,hainbeste euskalki daukanez,batzuetan hori zaila da,baina nire ustez,hori ez da txarra,horrek esan nahi du oso hizkuntza aberatsa dela eta.
Beste gauza bat da azterketa gainditzea.Euskalkiez gain,hizkuntza beste zailtasun batzuk ditu.Adibidez,esaten badugu:"txakurrak hurbildu zitzaizkien",denek ulertzen gaituzte,baina azterketa gainditu nahi badugu,esan behar dugu "txakurrak hurbil zezizkieketen".Edo kalean esan dezakegu:"zuhaitz hori oso altua da",baina azterketan jakin behar dugu zuhaitz hori zer den;haritz bat,pago bat edo lizar bat.
Eta hori gutxi izango balitz,nohizean behin hitzak aldatzen dira;lehen alkondara esaten zen eta orain alkandora esaten da.
Dena den,nahiz eta zaila izan,ahalegina merezi du,gure hizkuntza da eta.Baina ez da nahikoa ikastea,erabili behar dugu bizirik mantentzeko.
I.G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Sarritan pentsatzen dut horretan eta ez dakit nola konpondu ahal den. Nire ustez, euskarak arazo handi bat dauka. Alde batetik, euskara akademikoa tradizonaletik urrundu behar izan da gaur egungo beharrak bete ahal izateko, eta, horren ondorioz, jadanik ez da betiko euskara, eta euskaldun zahar askok ez dute ulertzen, edo ez dute ulertu nahi. Bestalde, euskara modernoa ez da batere eragingorra. Hain neologismoz beteta dago, ezen elkarrizketa sakon bat izatea ez bait dago edonoren esku. Laburbilduz, erdibidean geratu dela.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Dakizuenez, Euskara geure hizkuntza da, baina denbora poderioz, bere esentzia galdu omen dugu.
Nahiz eta nire amaren hizkuntza izan ez, euskara, ni bizi naizen arroetako bat da, beraz, uste dut,zaindu behar dugula.
Gobernuak, honeko susmoarekin, biztanleen euskarako gogoak berpiztu nahi dizkiete baina erabili duten modua, ez da egokiena.
Adibidez, lan publikoetan beharrezkoa da. Baina, hizkuntza erabiltzeko aukera izan beharrean, gehienentzat, amesgaizto batean bihurtu omen da.
Hortaz, euskararen erabilera aldatu da. Ez da erabiltzen beste euskaldunekin erlaxionatzeko, lanpostu bat edukitzeko baizik.
Nik uste dut, egoera aldatzeko aukera, guk daukagula. Gure kaleetara atera behar dugu Euskara eta beste ikuspuntu batetik ikustea.
A.A 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zenbat urte ematen dugu gehienok euskara ikasteko?,zer gertatzen da?,euskara ikasi gabe dakitenak gu baino azkarragoak dira? Uste dut baietz,komplexurik gabe, badirudi gauzak ikasteko adinarik onena haurtzaroa dela eta ikasleok urtero egiaztatzen dugu.Lehenengo deialdia , bigarrena, ivapekoa, martxoko azterketa.Euskara ikasteak ahalegin handiak eskatzen dizkigu.Horregatik pentsatzen dut gaurko ume txikiak zein euskaldun zaharrak oso zorionekoak direla,txikitatik euskara ikastea askoz ere errazagoa izan behar duelako.Are gehiago, nik lana lortzeko euskera behar duten pertsonei erraztasun gehiago emango nizkieke. Jende gutxik ea zein izango den bere ama hizkuntza aukera dezake eta. Sergio 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun jende asko ikasten du euskara, baina ia jende guztia egiten du lana lortzeko. Niri pena ematen dit gertatzen ari dena, adibidez, kaletik ez da ia ia entzuten jendea euskaraz hitz egiten, bakarrik berbalagun taldeetan eta euskaltegi taldeetan. Beste herrialdeetan hango hizkuntza besterik ez erabiltzen da. Hau zoritxarrez ez da gertatzen hemen. Espero dut jendea gero eta gehiago euskaraz hitz egitea baina nahi duelako eta ez bakarrik lana lortzeko.
E.A 10-12

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ene!, zoritxarrez nik ez nuen nire aitite ezagutu,baina kontatu zidan nire aitak berak ez zekien gaztelaniaz hitz egin oso ondo,asko kostatzen zitzaion esaldi bat ondo esatea,adibidez; "LA VENTANA AHI ESTA" eta halako gauzak esan ohi zituen eta azaltzen zuen ahal zuen bezala. Barregarria da, gaur egun,nik sentitzen dudan FRUSTAZIOA nire aititeren bezalakoa da, baina gaztelaniaz. JA JA!!bizitza da ironikoa!

Benetan nahiko nuke jakin,nork maite du euskera!, nik bai maite bai gorrotatzen diot, beraz, kontrako bi gauza sentitzeak pentsarazten dit zergatik?, argi nago!, geure hizkuntza dohanik kendu ziguten,horrexegatik maite dut, baina bestalde dohanik berriro inposatzen digute zerbait lortzeko, bai lana aurkitzeko, bai betidanik lana ez galtzeko eta horrexegatik gorrotatzen diot.

Uste dut ez digutela hizkuntza berriro sentitzea irakasten,beraz, jende askok "EL AMADO EGA"ateratzen duenean asaskaldi handi bat sentitzen du, hilda gainetik kendu duelako!, eta ez du euskerari buruz gauza politak esaten, baizik eta kontrakoa, hortaz, nahiz eta sako kostatzen zaidan eta batzuetan pentsatu kapaz ez izateko, pena handia ematen dit hau ikusteak.Azkenean uste dut euskera ez dela hizkuntza bakarrik guretzat.

nagore 8-10

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kohesioa, koherentzia, aberastasuna, ... ondo hitz egiteko onak diren arren, ikasten ari garenean, izorratzeko bakarrik balio dutela uste dugu.
Agian, hitz egiteko ohiturik ez daukagunez, bidetik oztopoak besterik ez ditugu ikusten; eta oztopo bat ikusten dugun bakoitzean, txikia izanagatik, ikusten duguna mendi bat da.
Hain zuzen ere, auto-eskolan nengoela, gidari-baimena ateratzeko, zer edo zer antzekoa gertatu zitzaidan. Liburua zabaltzen nuen guztietan neure buruari galdera bera egiten nion, trafiko-senaileak erabili ezean, zertarako hainbeste nahi dugun?. Eta egia esateko gaur egunean oraindik erantzuna ez badakit ere, badaude zerbaiteko izango dira.
Hau alde batera utzita, hitz egiten hasi garenean haurrak bezalakoak gara; sarritan esaten dugunak ez koherentzia, ez kohesioa ez dauka ezer. Baina, umeak, lotsarik ez daukatenez, ikasi arte aurrera joaten dira.
Nolanahi ere, guztiok hizkuntza bat, behintzat, dakigula esan dezakegu; baina, hizkuntza, bat bakarrik izan arren, ondo hitz egiten duela jende gutxik esan dezake.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Xabier Kintana jaunak dioenez, euskaraz 200 hitzetik gora daude tximeleta esateko eta horrexegatik denek mariposa hitza darabilte elkar ulertzeko. Argi dago ,batuarik txarrena gaztelania dela eta tamalez erabiliena euskadunen artean