2017/03/03

LABIRINTOA EZ GALTZEKO LABIRINTOA

Pinuz osatutako labirintoa da Espainiako labirintorik handiena. 4.000 pinuk osatzen dute 5.000 metro karratuko Kantabriako (Villapresente) labirinto hau. Galtzeko modukoa, beraz.

Egun, holako gutxi egongo dira. Garai bateko atrakzio handi hauek gaur egungo garai teknologiko honetan ez dute apenas lekurik. Beharbada, horregatik arrakastatsua izango da eta pinuen arteko bide horretatik beste garai batera joateko aukera izango dugu.

Basozain batek alabari egindako 4 kilometroko labirintoa da. Alaba langabezian geratu eta lan egin ahal izateko aitak bere eskuz egin zion labirintoa hau. Horregatik ez dakit zerk duen meritu handien, labirintoak berak edo aita batek horrelako ideia originala izateak alabak lan duina edukitzeko.

Oso abila ez den batek ordubete pasatxo beharko du ateratzeko, baina apur bat trebeak bazarete ordu erdi bat nahiko izango da. Hori bai, ni bezalakoak bazarete, sartu aurretik basozainaren telefonoa eman beharko dizuete eta irteera topatu ezean, deitu.

Edonon orientatzeko, mapak ulertzeko eta inon ez galtzeko abilidadea berezko dute batzuek, baina beste batzuk beren etxean ere galtzeko kapaz dira. Genetan idatzita dagoen zerbait izango da edo... edo batzuetan atentzio eza baino ez da.

Zuek trebeak zarete orientatzen? Horrelako labirintoetan ibili zarete? Zer iruditzen zaizue basozainaren ideia?

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

UB2 JB

Kaixo lagunok!

Ni ez naiz trebea orientatzen. Beti galtzen naiz edozein lekutan, baina behintzat azken kotxea GPSrekin hartu nuen, kar kar, bestela...Nire emazteak honi buruz beti esaten dit oso txarra naizela, eta normalean oporrako bidaietan eztabaida batzuekin bukatzen dugu.

Barakaldoko Botanikoan, labirinto hau bezala daukagu. Agian ez hain handia, baina polita da hortik ibiltzeko. Nire alabekin polizia eta lapurretara jolasten gara, eta dibertigarria da. Baina uste dut inoiz ez naiz labirinto honetara joango, labirintoak beldur ematen didate eta. Oso urduri ipintzen naiz irteera ez dudanean ikusten.

Nire ustez, pertsona honen ideia oso ona da eta nire alabak langabezian egongo balira, gauza antzekoa egingo nuke. Ikuskizuna polita egingo nieke eta gero haiek zaindu beharko lukete asteburuetan negozioa irekitzeko.

Bueno, hau da nire iritzi txikia.

Agur.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo jendea!

Lehenik eta behin orientatzeko oso txarra naizela esan behar dut horregatik beti GPSa daukan mugikorra erabiltzen dut eta nahiz eta GPSa erabili batzuetan arazoak dauzkat leku bat aurkitzeko. Orduan, beti leku berri batean dena ikusten saiatzen naiz hurrengo aldiz arazoak ez edukitzeko.

14 urterekin klaseko txango bat eduki nuen eta jolas-parke batera joan ginen. Han, izpiluz beteta laberintu bat zegoen eta dibertigarria izan zen baina irtera aurkitzeko barruan denbora asko pasatu behar izan genuen.

Bukatzeko, basosainaren idea oso ona iruditzen zait ideia berria delako eta gainera bere alabak dirua lortu ahal duelako. Horretaz gain, dibertigarria izan behar da eta jende asko joango da labirintoa.

Ondo izan.

Eneko 6-8 Fidel

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!!

Gehienetan trebea naiz orientatzen. Oso argazki memoria ona daukat eta lekuekin geratzen naiz erraz, nahiz eta epe luze bat pasa ondoren ahaztu.

Ez naiz inoiz honelako labirinto batean egon, baina ez legoke txarto batean sartzea, hori bai, lagunekin. Horrela momentu barregarriak seguro egongo direla.

Basozainaren ideia oso ona irditu zait, ez bakarrik bere alabari opari bat egiteko, baizik eta bere alabak lan bat edukitzeko. Horrela, denbora pasatu dute elkar eta ez dute beste gauza batean pentsatu.

Fidel B2. 18-20

Aldi luzeak, guztia ahaztu