2017/11/17

NAZKAGARRIA, BENETAN!!!

Obsesionatuta bizi gara. Ez da normala. Edozer egiteko kapaz gara gero eta ederrago egoteko. Gauza bat da gure itxura zaintzea eta beste gauza bat da gaur egun egiten duguna egitea edo erabiltzen ditugun produktuak erabiltzea.

Lehengo egunean ikusi nuen ile-apaindegi baten erakusleihoan: gorilaren mukua. Jodo! Ez dakit benetan tximino horien mukua den ala bakarrik produktu baten izena baina, egia da, ilerako gomina izateko izen ezin aproposagoa da.

Agian, gorilen mukuek badute ezaugarri bereziren bat ilerako edo, agian, ez. Ez dakit. Aspaldi barraskiloen adurra azalerako oso ona dela ere entzun nuen, zimurrak kentzeko. Gauza hauek nazka ematen didate. Mukiak, adurrak,... zer izango da hurrengoa. Gorila, barraskiloa,... zer animalia izango da hurrengoa. Eta inportantea, zertarako izango da? Non eman beharko dugu?... Nahiago dut ez pentsatu.


Zer deritzozue horrelako produktuak erabiltzeari? Zer garrantzi ematen diozue itxurari edo edertasunari? Zer egiteko prest zaudete ederragoak izateko?

3 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Gaur egun produktu asko daude merkatuetan ederrago egotea. Industria hau alor berrian ikertzen ari da eta, gainera, produktu berriekin, alde batetik, produktu normalekin, fruituak edo fruitu lehorrak eta beste aldetik, produktu naskagarriekin, adibidez, barraskiloen adurra edo karena.

Baina hau ez da gure garaiko soilik, iraganean ere, produktu naskagarriak edo arraroak erabiltzen ziren ederrago egotea, horrela, Popea, Neron emaztea, egunero asteme esnean bainatzen zuen bere azala zaintzeko eta Japoian oso normala zen, urretxindorren kakarekin krema bat egitea aurpegiarako.

Nire kasuan Eroskiren bizarra mozteko aparrarekin nahikoa dut.

Irati Vázquez erabiltzaileak esan du...

Gaur egun ez dakite zer motatako produktu berriak asmatu, edozein gauza asmatzea balio zaie gero salgai jartzeko eta guk haiei erosteko. Ez zaie importa animaliekin produktuak egitea eta haiekin esperimentatzea. Naska handia ematen zait horrelako produktuak dendetan edo supermerkatuetan saltzea, nahiz eta gurentzat onak izan, hala nola barraskiloen adurra azalerako. Nik ez dut probatu baina egia da oso ona dela.

Ez dakit zerez eginda dagoen gomina hori. Produktua saltzeko modu bakarra dela pentsatu nahi dut.

Irati (IdoiaB2)

InMa GP erabiltzaileak esan du...

Umetatik entzun nuen, guk edozein gorputz atal txisarekin garbituz gero, gorputzean geneuzkan zauriak gero eta berehala zainduko zirela..
Gogoan daukat Korta entrenatzaileari ETB1ek egin zionean elkarrizketa, berak kontatu zigun normalean eskuak txisarekin garbitu zituela eta osasungarria zela.
Auzokide batek ere gorputzaren zauriak txisarrekin garbitzen baldin baditugu, osasungarria zela eta di-da batean zainduko zirela.
Beraiek etxean zeukaten ontzi bat txisaz beteta batean eskuak sartu zen eta belaunean zeukan zauria garbitu zuen. Garbitu ondoren, zauria infektatu zen.Zauria gaizkoatu egin zitzaion.
Inma B2-Jardunbikoa-