2017/11/03

ATRAKZIOA PARKEAN

Ziur aski zuetako askok ez duzue gogoratuko, baina orain dela ez asko Bilbon ere atrakzio-parke bat izan genuen. Hor, mendi puntan, Artxandan; baina eduki genuen. Ez zen gaur egungo atrakzio-parkeak bezalakoa, baina bere xarma zuen eta garai hartarako, nire ustez, ez zegoen gaizki.

Pasa den astean ondotik pasatu nintzen eta han bizi izandakoak etorri zitzaizkidan burura. Egun osoko txangoak ziren haiek. Haraino heltzeko ere komeriak, luzea baino luzeagoa zen bidaia. Barakaldotik Artxandara heltzeko, gutxienez, pare bat autobus hartu behar genituen. Bizkaia osotik pasatzen ziren autobusak. Gero, hor bertan noria, ispiluen etxea, errusiar mendia, etxe magnetikoa,... mundu berria, mundu magikoa gure aurrean, disfrutatzeko mundua.

Ez dakit zergatik itxi zuten, baina arrazoia izango da betikoa, negozio bat ixtearen arrazoia arrazoi berbera da beti, negozioa ez dela.


Barakaldon ere, duela ez asko, krisia baino lehenago, baten batek Errontegiko zubiaren azpian atrakzio-parke bat egin ahal zela pentsatu zuen. Garai onak ziren haiek eta hegazkinik gabeko aireportuak edo inork erabiliko ez zituen autobideak egiten ziren. Ez dakit garai zoro hartako ondorioa  izan zen ala benetan oso ideia ona. Baina zer pentsatua eman zidan eta ematen dit.

Zer deritzozue Barakaldon atrakzio-parke bat egiteari? Ezagutu zenuten Artxandako parkea? Zer gogoratzen duzue? Zer uste duzue oraingo atrakzio-parkeez?

7 iruzkin:

Unknown erabiltzaileak esan du...

Gaur egun, atrakzio parkeak hirietatik kanpo daude, denetatik daukatenez, leku handiagoa behar dutelako. Egia da nik ez nuela Artxanda parkea ezagutzen, baina Barakaldon parke bat egiteari ondo deritzola, xarma handia daukatelako eta pasaiak hobetzeko onuragarria delako.Nahiz eta lehen esan besala, hirian egiteko leku gutxi dagoenez, hiriko parkeak txikiak dira eta orain lagunok ez dugu xarma bilatzen, disfrutatzea eta egun osoa pasatzea baizik. Horrexegatik Port Aventura parkeak eta Warner parkeak arrakasta handia daukate.
Josune(Idoia)

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik neuk ez nuen ezagutzen Bilboko parkea. Horregatik pentsatzen dut idei ona dela atrakzioi parke bat egitea, zeren eta nire ustez orain ez dago ezer berezia egiteko bilbon. Nahiz eta niri ez zaidan batere gustazten parke mota hauek, uste dut interesagrria izango litzatekela. Honela jendea ez luke beste hiri batzuetara joan behar izango.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nire ustez atrakzio-parkeak negozioak dira eta gaur egun Penintsulako iparraldean ez dago atrakzio-parkerik, horregatik, ideia ona iruditzen zait, turismo gehiago ekarriko duelako eta lan postu asko sortuko duelako. Nik oso ondo gogoratzen dut artxanda parkea, oso urrun zegoela bilbotik, hiru aldiz joan nintzen haraino eta azkena onena zen, "Baron Rojo" kontzertu bat ikustera joan nintzelako eta itzela zen. Gaurko atrakzio-parkeak oso politak dira baita handiak ere baina niri ez zaizkit gustatzen, urte asko daukadalako disfrutatzeko.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Egia esan, nik ez nuen Artxandako atrakzio-parkea ezagutu. Baina Barakaldon atrakzio-parke bat egitea gustatuko litzaidake, parke mota hauek izugarri gustatzen zaizkidalako.

Nire iritziz, gaur egungo atrakzio-parkeak leku handietan eta zabaletan egiten dituzte dena egokitzeko. Port Aventura edo Warner bezalako parkeak ingurune desberdinak eta atrakzio ugari dituzte.

Nire kasuan, pasa den hilabetean, Port Aventurara joan nintzen lagun batzuekin Halloween ospatzera. Jardueraz beteta dagoen parkea da, eta guztiz gomendatzen dut.

Maitane (Idoia B2)

Mariñe erabiltzaileak esan du...

Ni, Artxandako atrakzioa parkea gogoratzen naiz, behin nengoelako.
Garai hartan oso famatua izan zen. Orduan, atrakzio parkeak ez ziren orain bezalakoak, eta gainera, hara joatea abentura bat izaten zen, batez ere kotxea ez bazenu.
Lehen atrakzioak orain baino simpleagoak ziren baina oso ondo pasatu ginen han eta pena handia ematen zigun itxita egin zutenenan.

Hemen, beste bat irekia, oso idea ona izan litzatekela!!

Unknown erabiltzaileak esan du...


Artikulua irakurtzen nuen bitartean, garunera etortzen zitzaizkidan ispilu magikoak, eta zenbat ordu sartu nituela hor barruan nire gorputza aldatzen ikusten, nire ipurdia loditzen, nire bustana txikitzen...
Ez dakit zein maiztasunarekin joaten nintzen, baina ezan behar dut, askotan joaten nintzela.
Ondo legoke berriro irekitzea, baina zoritzarrez eraikinak pasaden astean bota zituzten arduragabe zegoelako, baita arazoak zekartzalako ere.
Honekin guztiarekin, konturatzen naiz zein heldua naizen.

Irati Vázquez erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut Artxandako atrakzio parkea ezagutu, ez dakizkit zeintzuk izan ziren arrazoiak parkea hizteko, baina espazio mugaturakoa arrazoi bat izan daiteke..
Ondo legoke Bilbon parke atrakzio bat egitea. Niri asko gustatzen zaizkit atrakzioak, eta horrelako parkeak hemen ez daudenez ,beste leku batera joan behar naiz, hala nola PortAventurara.

Ondo egongo legoke hemen atrakzio parke bat egitea!!

Irati (IdoiaB2)