2017/10/18

BAPEZ

Deus ez edo ostiarik ez. Goitik behera, behetik gora edo ezkerretik eskuinera , eskuinetik ezkerrera. Alde guztietatik begiratuta, ez dut deus ere ulertzen, ez dut ostiarik ulertzen. Ez dakit arazoa zein izan daitekeen batzuek ulertu ahal izateko eta nik, berriz, ez. Nire begiak besteenak bezalakoak dira, besteenak bezain borobilak, besteenak bezain garbiak. Nik dakidala, behintzat, ez dut inolako tararik begiratzeko eta, errealitatea begien araberakoa dela sarritan esaten dugun arren, errealitatea bakarra denez , guztiok gauza bera ikusi beharko genuke. Baina ez.

Afera honetan bakarra ez naizela da nire kontsolamendua. Jendeari asko kostatzen zaio onartzea akats hori duela, baina niri askok intimitatean esan didate haiek ere ez dutela deus ere ulertzen edo ez dutela ostiarik ulertzen.

Egongo da arrazoiren bat, azalpen bat. Begiak txiki-txikitatik hezi behar direla diote askok, baina begiez bakarrik begiratzen ez dela pentsatzen dugunetakoa naiz. Gauza batzuk begiratzeko begiak ez dira nahikoak, gauza batzuk itsuek hobeto ikusten dituzte.

Pasa den asteburuan Guggenheim museoan egon nintzen Bizkaiko Foru Aldundiak gonbidatuta eta lehen deskribatu dudan sentsazioa izan nuen. Ez nuen ulertzerik izan hor zeuden artelanak. Horman zegoen txarteltxoa irakurri nuen eta hortxe topatu nuen erantzuna: “titulurik gabeko koadroa”. Istant horretan jakin nuen erantzuna: egileak berak ez badaki zer demontre den, nola jakingo dut nik, bada.

Eta zuek, zer edo zer ulertzen duzue koadro abstraktu baten aurrean zaudetenean? Gustuko duzue museoak bisitatzea? Eta, oro har, artea? Zer deritzozue urrian Bizkaiko Foru Aldundiak Guggenheim museoa doan ikusteko eman digun aukerari?

16 iruzkin:

rebeca erabiltzaileak esan du...

Niri gauza berbera gertatzen zait, eta arazo larria dela uste dut ez daukagulako arte jakinduria, eta penagarria dela iruditzen zait. Arteak gure historian parte garrantzitsua eta handia hartzen du, eta eragin handia izan du. Komenigarria dela dirudit museora joan baino lehen zerbait irakurri koadro eta eskulturei buruz, bisita gehiago ulertzeko eta gozatzeko. Ç
Rebeca – B2 Idoia

Unknown erabiltzaileak esan du...

Egia da nik arte modernoa ez dudala ulertzen, kuadro guztiak berdinak iruditzen zaizkidalako, ez dakidalako onak edo txarrak direlako. Izan ere, kuadro abstraktu batean aurrean nagoen, soilik marrak , borobilak.. ikusten ditut. Horrexegatik ondo deritzot urrian Guggenhein museoa doan ikusteari. Horrela nahiz eta artea ulertzen ez dugun, ikustera joan gaitezke eta artea gustatzen hasi ahal da, edo horrela ez bada, museoa ikusi bitartean momentu ona pasatzen dugu.
Josune(b2 Idoia)

Mariñe erabiltzaileak esan du...

Nik oraindik ez dut erabili Bizkaiko Foru Aldundiako gonbidapena baina asteburu honetan espero dut egiten. Badaezpada, uste dut oso aukera ona dela museotara hurbiltzea eta ezagutzea.
Egian da, batzutan, artea konplikatua dela eta artistek gauzak dezberdinak adierazi nahi dituztelala..eta jakitea zer den ..ez da erraza.
Baina uste dut, erebai, ez dugu museotara joateko ohiturik eta eta ezagutzego probatu behar dugu!!

Amaia Romaneli erabiltzaileak esan du...

Pasaden astean nire mutil lagunarekin Guggenheim museora joan nintzen. Hilabetea amaitzen ari zelako, zerbait desberdina egiteko eta ni ez naizelako museora inoiz joan. Egia da nik ez dudala inoiz artea ikasi, orduan ez nuen ulertu ez bat koadro. Orain artistak arte "abstraktoa" deritzo obrak egiten dute, baina koadro normalak ulertzea kostatzen bazaizkit, koadro horiek ikusterakoan ez nuen ezer ez enteratu.
Nire ustez interesgarria da, batez ere artea ulertzen baduzu. Pena handia ematen dit artea ez ulertzea baina ezin dezakegu gauza guztiei buruz jakin!

Amaia (B2 Idoia)

Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik oraindik ez nahiz Guggemheim museora joan. Ez dut inoiz artea ikasi,hala ere betidanik gustatzen zait, nire familian artea eta musika beti praktikatu direlako. Nire ustez, artearen oinarria bakoitzak bere interpretazioa eman ahal duela da. Pentsatu behar dugu ikusten ari duguna berezia eta paregabea dela, eta artistak zerbait adierazteko asmoarekin egin duela. Horregatik gonbidapena era ona iruditu zait jendeak arteari hurbiltzeko.

Irati Vázquez erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Irati Vázquez erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut arteari buruz asko ulertzen, margolariaren arabera gehiago edo gutxiago gustatu ahal zait, edo zer modutan margozten duen irudi, edo paisaje bat. Koadro abstraktuak ikusten ditudanean ez dut haien esanahia ulertzen, beraz ez zaizkit gustatzen. Museoak bisitatzea gustatzen zait, baina erakusgai dagoenaren araberez joaten naiz ala ez. Oso ona iruditu zait Bizkaiko Foru Aldundiako gonbidapena, Guggemheim museoa bisitatu ez dutenek aukera izateko.

Irati (B2 Idoia)

Unknown erabiltzaileak esan du...

Hurrengo astean , Guggenheim museora hurbilduko naiz nire neskalagunarekin.
Ez dut inoiz artea gustoko baina museoak bisitatzea asko gustazen zait.
Koadro batzuk oso sinpleak direla egia da baina errespetatu behar ditugula artistaren asmoak.
Espero dut gustoko izatea Guggenheim museoan hurrengo astean.

Kevin ( B2 Idoia )

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri arte abstraktu asko gustatzen zait, desberdina delako, jende gehienak arte "realista" nahiago du ulertzen duelako, baina realismoa nahi baduzu, argazki bat ikusi behar duzu. Artea gauza bateko interpretazio pertsonala delako. Normalean erakusketa guztira ikustera joaten naiz, hala Guggenheim, nola arte ederretako museoara, baina ez dut erabili Foru aldundiaren sarrera irailean egon nintzelako Guggenheim museoan eta ez zegoen erakusketa berririk.

Iñigo B2

Ruth Aza erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Ruth Aza erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut museorik bisitatzeko ohitura baina Guggenheim-eko museoa bisitatzeko aukera izan nuenean ederra iruditu zitzaidan.Ezin izango nintzen gai koadroen gainean hitz egiteko, eta arrazoia errasa da.Artearen munduan ez naiz oso aditua.
Ruth(B2 Idoia)

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Nik ez dut ezer ulertzen arteari buruz, koadro abstraktuen aurrean jartzen naizenean, ez dut ezer ikusten. Nik errespetatzen dut artea denik esaten dutela, baina ikusten dudan bakarra zirriborro batzuk dira.
Nahiz eta artea gustukoa ez izan, hainbat kuadro ikustean, harrituta geratzen naiz. Behin museo batera joan nintzen, baina oso aspergarria iruditu zitzaidan, nire ustez oraindik ez dudalako ikasi artea eskertzen. Eta espero dut, handia izango naizenean, museoak bisitatzea gustuko izatea.
Oso aukera ona iruditzen zait Bizkaiko Foru Aldundiak eman dutena, nire ustez, guztiok dugu eskubidea Guggenheim museoa bisitatzeko.
Itziar Mena (B2 Idoia)

SHEILA ETA JUAN (GETXOTIK) erabiltzaileak esan du...

Koadro abstraktu baten aurrean, normalean, ez dugu ezer ulertzen, baina inportanteena sentitzea da, sentimenduak eta sentzazioak esnatzea.
Gustokoa dugu museoak bisitatzea eta artea, baina ez arte posmodernoa. Baina, egia esanda, pertsona bakoitzak bere gustoak eraiki behar ditu poliki-poliki.
Guggenheim museoaren ideia oso interesgarria iruditu zaigu, artea zabaltzeko eta ezagutarazteko modu bat da eta.

Naiara eta Miguel. Getxotik erabiltzaileak esan du...

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako ekitaldi honetatik, Guggenheimen XX.urteurrenaren omenez, azpimarratuko genuke horri esker jendea Museora hurbiltzea aipagarriena izan dela. Baina, orokorrean ez dugu ulertzen arte-lanen hizkuntza eta gehienetan erakusketa ikusi eta gero, guk ere, gauza bera dezakegula uste izaten dugu.

euskerabili erabiltzaileak esan du...

Kaixo, Getxoko lagunak:

Eskerrik asko zuen iruzkinengatik eta badakizue jarraitu ahal duzuela idazten.

Ondo ibili.