2017/10/05

ZORIONAK ZUEI

Gaurko egun batez (urriak 4), bueno… atzoko egun batez, baina duela 10 urte, abian jarri genuen blog honetako lehenengo sarrera, inolako pretentsiorik gabe, bakarrik zerbait erakargarria eta, era berean, dibertigarria sortzea genuen helburu. Ez dakigu lortu dugun, … eta dugun esaten dugu Euskerabili denon artean egiten dugulako, zeuek ere egiten duzuelako.

Hamar urteotan asko izan dira zuen iruzkinei esker egin ditugun barreak, asko izan dira zuek kontatutako pasadizo barregarriak eta, jakina, ez hain barregarriak. Apurka-apurka eman diogu forma proiektu honi eta apurka-apurka lortu dugu honaino heltzea, orain garena izatea. Ez da erraza izan, baina gauzak gustura egiten direnean errazagoa izaten da. Aitorpen txikitxo bat: noiz edo noiz pentsatu dugu dena bertan behera uztea, baina … ez dakigu ondo zergatik … eta  jarraitu egin dugu aurrera, orain ospatzen ari garen 10 urte hauek  bete arte. 

Beraz, ZORIONAK!!! ea datozen urteotan elkarrekin bidea egiten dugun, elkarrekin barreak egiten ditugun.

Loreak, pastelak eta xanpaina alde batera utzita, has gaitezen kurtso berri honi dagokion sarrerarekin. Eta lehenengo sarrera honetarako bururatzen zaigun gaia urtebetetzeak da: zein izan da zuen urtebetetzerik onena? Zergatik izan da berezia? nola ospatu zenuten?

4 iruzkin:

Mariñe erabiltzaileak esan du...

ZORIONAK!!

Amaia Romaneli erabiltzaileak esan du...

Nire urtebetetzerik onena aurten izan da. Martxoaren 21ean da, eta egun horiek ez zuen ezer ez berezirik baina asteburuan ospatzerakoan denok elkartu ginen. Nire ilobak bi urte ditu eta nire ahizpeen oparia eraman zidan esnatu nintzenean. Gauez nire mutil lagunak afaltzera gonbidatu ninduen eta beren oparia eman zidan.

Amaia (B2 Idoia)

Kevin Alonso ( B2 Idoia ) erabiltzaileak esan du...

Nire urtebetetzerik onena duela bi urte izan zen.
Irailaren 8an da eta beti bezala etxean elkartu ginen guztiok etxean bazkaltzeko.
Geroago, opariak eman zizkidaten .
Amaitzeko, gauean, nire neskalagunarekin afaltzera joan nintzen Bilbora.

Unknown erabiltzaileak esan du...


Nire urtebetetzea irailaren 8an da. Orain dela 2 urteko urtebetetzea hoberena izan zen niretzat. Nire gurasoek eta nire ahizpak esnatu ninduten, gosari goxoa prestatuta zegoen niretzat.. Opariak etxetik bilatzen hasi nintzen, hauek aurkitzen nituen bitartean, nota bat zegoen, hurrengo oparia non bilatu behar nuen lekua adierazten zutena. Eskolako lehenengo eguna zen, eta nire lagunek oso pozik jaso ninduten. Eta afariaren momentuan, nire familiarekin elkartu nintzen. Azkenik, asteburuan nire lagunekin ospatzera joan nintzen.
Itziar Mena (B2 IDOIA)