2017/06/23

EBALUAZIO JARRAITUAREN JARRAIPENA


Ekainaren bukaera, ikastaroaren bukaera. Urrian hasi zena aste honetan bukatu da. Urtero bezalaxe.

Aurten ez dizuegu baloraziorik emateko eskatuko. Dena ondo joan da eta ez dugu “lorerik” behar. Aurten zuen iritzia jakin nahiko dugu, baina beste gauza baten inguruan, B1n martxan jarri duten ebaluazio jarraituaren inguruan.

Dakizuenez, datozen lau urtean beste mailetan ere jarriko dute abian eta badakigu zuen artean askotan komentatzen duzuela, baina ez dakigu horretaz zer uste duzuen. Ez dakigu aurten izan duzuenok zer pentsatzen duzuen eta ez dakigu B2n egon zaretenok ere nola hartuko zenuketen ebaluazio hori betiko azterketen ordez. Auzi honetan asko duzue esateko, baina ez dizue inork galdetu.

Beraz, ebaluazio jarraituaren inguruan uste duzuena jakin nahiko genuke. Eskerrik asko eta nahi duzuen arte.

4 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Beno azken ariketa ondo amaitzeko kar, kar , kar egia da idoia nire lehenengo komentarioa izango da, ezta?
Nire ustez bere gauzak onak eta txarrak dauzkala. Adibidez hobeto eraman behar duzu ikasketak gero ateratzeko. Baina gauza txar dauka jende asko atera du azterketak egiten Becen presioarekin eta euskalteguian lasaiagoa da. Amaitzeko espero dut nire ikaskideok eta ni gainditzea B2. Eskerrik asko irakaslearia eta ikaskideoi ondo pasa oporretan. Besarkada bat eta ikusi arte.
B2 A idoia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo jendea!

Ebaluazio jarraituaren jartzea ideia ona dela uste dut egunero joaten garenoi ondo etorriko zaigulako kurtsoa gainditzeko.

Horretaz gain, ez duzu dena jokatu behar azterketa batean eta horregatik kurtsoa gainditzea erraza izan ahal dela pentsatzen dut.

Beraz, ebaluazio jarraituaren jartzeari ondo deritzot asko ikasten bada erraztasun gehiago egongo direlako kurtsoa gainditzeko.

Bukatzeko, kurtsoa bukatu da eta ze azkar pasatu den. Orain bakarrik itxaron behar dugu emaitzak jakiteko eta azterketa egin ez duzuenei zorte ona desiratu nahiko nizueke hurrengo deialdirako.

Ondo izan!

Eneko B2 6-8 Fidel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

UB2 JB

Kaixo lagunok!

Ikasturtea bukatu da. Eta orain oporretan gaude, baina klasekoak bakarrik, nire bizitza jarraitzen da eta. Gainera nire buruan ikasturtea ez da bukatu azterketako emaitzak jakin arte. Hala ere, uda iritsi dela ematen du eta oraindik aurrera alabak zaintzea tokatzen zait, garagardo batzuk edatea... uda bizitzea.

Galderari buruz, badakizue ez nagoela ados hizkuntza irakasterako metodo tradizionalarekin. Ez zait gustatzen buruz ikastea eta uste dut horretarako adinekoa naizela . Epaizen ikastetxean horrela ikasten nuen eta ikasteko metodo hau nahiko goragalea ematen dit.
Alde batetik, idazlanarako eta entzumenarako estrategia bat ikasi ahal dira baina ahozkorako inportanteena mintzatzea da. Eta mintzatzeko motibazio handia behar duzu. Bestela alferrak garenez eta gutxiago kostazten zaigunez erderaz hitz egitea, ez dugu euskaraz hitz egiten. Eta nire ustez, nahiz eta ezatsegina izan, azterketa motibazio handia da.
Orduan nik ebaluazioa egiteko bi eredu egingo nituzke: Entzumena eta idazlana idatzita daudenez eta errazagoa dira ebaluatzeko, Euskaltegian egin ahal izango lirateke; baina ahozkoa beste lekutan egin behar da, eta beste irakasle batekin. Horrela ez lirateke egongo arazorik irakasleekin eta abar, ez gai esatea arazo handi bat delako .

Beste alde batetik esan behar dut Blogg honetan beti librea sentitzen naizela nahi dudana esateko, baina nire aurrean nire ebaluatzaileak dauzkadan, agian libre gutxiago sentituko nintzateke.

Bukatzeko esango dut oso pozik egon naizela nire ikaskideekin eta nire irakaslearekin.Idoiak oso ondo tratatu gaituzte eta iruditzen zait profesional ona dela, bere buruan beti irakasteko helburua dauka eta. Gainera, nire ustez Idoiak ondo daki horretarako harremanak oso inportanteak direla.

Eskerrik asko Idoiari eta Fideli baita ere. Eskerrik asko denoi. Laster arte lagunok.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain arte, euskara “jakiteak” bi gauza adierazi du. Lehenengoz, euskaltegi edo hizkuntza eskola batera joatea eta idazlanak eta ariketak egitea kurtsoaren zehar. Gero, kurtsoaren azkenean, HABE, IVAP edo Osakidetzaren azterketa aurkeztea. Noski, betiko leku desberdin batean, hau da BEC-en, esate baterako. Ondorioz, garai batean pasatu beharko genuke: txarto pasatzea, urduri egotea eta sorterekin gainditzea. Baina batzuk ezin izango zuten gainditu eta ikusi badugu frustazio asko sortu dela honegatik.

Galdetzen diguzue zer daukan ebaluazio jarraituak alde edo kontra egoteko. Nire ustez, errealitatean hau ez da galdera baiziketa zer nahi dugun, zer nahi duzuen euskara ikastea edo euskera hitz egitea. Hau da “the question”. Eta ni, argia daukat. Inportantzia gehiago emango litzateke hitz egieteari ebaluazio jarraituarekin.

Urte osoan irakasleek badakite nola den edozein ikasle eta ziur nago irakasle askok ebaluazio jarraitua eginez pentsatzen dutela froga beteagoa izango litzateke. Gainera, emaitzak egokiagoak izango lirateke. Kontatuko lirateke hobeto nola den edozein ikasle eta nola dakien euskera. Gramatika askorekin, aberastasuna gehiagorekin, hitz-jario askorekin eta abarrekin.

Honekin, jendeak euskeraz hitz egitera ausartuko luke eta inportanteena, kaleetan entzungo genuke.

Ondo pasa!

MF B2