2020/05/07

54. EGUNA: GUZTION ORDUA

Hasi dugu irrikaz espero genuen deseskalada famatua. Atera gaitezke kirola egitera, paseoa ematera, betiere, horretarako zehaztuta dauden ordutegietan. Kasu batzuetan ere, aldez aurretiko zitarik badugu, joan gaitezke ile-apaindegira, arropa dendara, zapata dendara,…Hiritar xume gehienok ondo begiratzen ditugu Gobernuak jarritako jardunetarako ordutegiak eta, kasu gehienetan, saiatzen gara errespetatzen. Batzuek esango dute isunik ez ordaintzeko egiten dutela, baina guztiok dakigu, isunez aparte,  badagoela beste gauzaren bat: egoerarekiko ardura.

Ordutegiez gain badaude bete beharreko beste neurri batzuk ere: denbora, etxetik kilometro batera ibiltzea, kirola egiten dugunean nor bere udalerrian geratzea,… Hauek ere hiritar xumeok fin-fin betetzen ditugu, behin baino gehiagotan arauak gustura hautsi egingo bagenitu ere. 

Baina, hara non guri erantzukizuna eskatzen digutenek ez dituzten jarritako arauak betetzen eta nahi dutena egiteko libre direla pentsatzen duten. Bestela nola azal daiteke Osakidetzako larrialdietako zuzendariak egin duena? Nork eta Osakidetzan lan egiten duen batek. Pandemia honek zer-nolako buruhausteak sortu dituen lehenengo lerrotik ikusi dituen batek. Ardura handirik gabe hainbat arau hautsi ditu takada batean, bigarren etxebizitzara joatea, beste probintzia batera joatea, ordutegia ez errespetatzea,…. Eskerrak dimisioa eskatu duen!

Bitartean, hiritar xumeok jarraituko dugu arduraz jokatzen eta elkar errespetatzen, egoera honetatik ahalik eta ondoen ateratzeko.   

Zer deritzezue jarritako ordutegiei? Jendeak errespetatzen ditu? Zer pentsatzen duzu kargu horrek egindakoaz? Eta deseskaladaz?

10 iruzkin:

Mikel erabiltzaileak esan du...

Kaixo:
Aste honetan ikusi den komportamendua egokia iruditzen zait, egia da gende asko ez duela errespetatzen jarri diren neurriak, baina hordutegiak daude errespetatzeko, nire kasuan, honak iruditzen zaizkit jendea banatzeko, lehenengo kirolariak, gero erosketak egitera joaten den jendea eta arratzaldeko asken orduak paseoa ematera joaten den jendea.

Nire ustez, osakidetzako zuzendaria egin duena errespetu falta oso larria da, jende guztia hari da ahal duena egiten arauak errespetatzeko, eta gure jarraibidea izan behar dena guztia txarto egiten du.

Amaitzeko, deseskalado ni espero nuen baino laburragoa izango da, baina bearrezkoa zen azkar egitea zen aukerarik hoberena guztientzako.

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Niri ondo iruditzen zait ordutegi bat ipintzea eta ipini duten orduak ondo daude multzo guztiontzat. Baina arazoa da ia inor ez du ordutegi errespetatzen. Adibidez, ni orain egunero 8etan joaten naiz Errekatxora bizikletaz eta ikusten dut jende heldua paseatzen edo umeak bizikletarekin, eta dakigunez, hori ez da bere ordutegia. Bai badago ertzaintza zaintzen, baina ezin dute leku guztietan egon.

Uste dut Osakidetzako zuzendaria egin duena oso larria da, ez akzioa, baizik eta berak jarraibidea eman behar du gizarteari eta ikusten badugu bera edonora joaten bada ezer pasatu gabe guk ere egingo dugu hori.

Bukatzeko, banekien hasieratik deseskalada luzea izango zela, maiatzera arte pentsatu nuen eta ez nago hain oker. Beharrezkoa da plan hau betetzea azkarrago normaltasunera bueltatzeko.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!!!

Argi dago ezinezkoa dela ordutegia kontrolatzea. Jakinda, jendeak ordu bat baino gehiago dagoela paseatzen eta etxe berberan bizi ez direnak elkarrekin joaten direla.

Baina, nola kontrolatu? Ezinezkoa...bakarrik itxaron ahal dugu birusa daukaten pertsonak igotzen den ala ez. Igotzen bada, badakigu zer gertatuko den...baina antza denez, jendeari bost axola.

Eta bueno, Osakidetzako zuzendariaren gertaera izan da eskuak burura eramateko. Baina nola da posible, honelako bat, informazio beteta dagoena eta nola egon diren ospitaleak jakinda, nahi duena egitea? Besteei arriskutsuan jartzen? Lotsagarria.

Zorionez harrapatu dute eta guztiok enteratu gara. Segur aski, lotsagatik kargua utzi du. Bestela auskalo!

Ainhoa

Olatz erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioei!

Jakina da arauak daudenean beti dagoela norbait arauak betetzen ez dituena, baizik eta ez lirateke arauak izango. Egia da pertsona gehienak gobernuak ezartzen digun guztia errespetatzen ari direla, bestela oso gaizki egongo ginatekeela uste dut.

Gehienek betetzen dutela jakinda ere, nik onartu behar dut ateratzen naizen bakoitzean asko erreparatzen diodala betetzen ez duen jendeari. Bi hilabete gogorrak izan dira, baina orain dena izorratzen badugu... berriro ikusiko gara egoera horretan.

Ordutegiei dagokienez, ia denek betetzen dituzte. Ordutegiak ezin zaizkigu denoi gustatu, beti dago norbait kexatu behar dena. Baina umeen eta helduen orduak arratsaldeko 8ak baino askoz jende gutxiago ikusten dela uste dut. Larunbatan ikaragarria zen kaleak jendez gainezka ikustea. Haietako batzuetan astiro joan behar zenuen osatzen ari zen jendearen ilaratik. Nik horregatik erabaki dut goiz irtetea, jendea badago, baina askoz gutxiago.

Ondo izan!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Osakidetzako larrialdietako zuzendariak egin duena lotsagarria iruditzen zait eta oso larria da. Atzo albisteetan ikusi nuenbeste goi-karguak batzuk konfinamendua ere ez dutela errespetatu eta haiek ez dituzte jarraitu beren herrialdeetan jarri dtzuten arauak.
Uste dut haiek exemplo eman behar izango luketela eta arduradunagoak izatea.
Adibidez, duela egun gutxi medikuek eta Madrileko presidentea IFEMAko ekitalde batean ez zituzten segurtasunako neurriak errespetatu. Denak elkarrekin egoten ziren bi metroko distantzia mantendu gabe eta besarkadak ematen argazkia ateratzeko.Haientzat ez dago isunik, ez ezer.
Oso arduragabeak iruditzen zaizkit.
Gabi geratu behar da denok arauak eta segurtasunako neurriak errespetatu behar dugula.
Ondo segi
Rocio

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo gutioi!

Arduradun politikoak eta sanitarioak arduratsuak direla uste dugu, baina ez.
Neure buruari galdetzen diot nola iritsi diren egoera horretara beren burua kontrolatzen ez badakite. Jakin nahi nuke nork jotzen dituen egokiak lanpostu horretarako eta alderdi politikoetan gauza bera. Edo, adibidez, pizza egunero jatea osasungarria dela uste duen politika bat aukeratzen duenak.
Ordutegiena ondo dago, kontua da irteerak ez masifikatzea. Baina gure ardura da kalea jende gutxiagorekin aukeratzea, poliziak ezin du gure sen ona ordezkatu. Baina badirudi sen ona ez dela oso ezaguna egunotan.

Agur bero bat
Valentina

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Normala denez, ezinezkoa da denok ados egotea eta, horregatik, batzuei jarritako ordutegiak ez zaizkie batere gustatzen. Nire aldetik, ondo deritzet ordutegiei, uste dudalako nahiko orekatuak direla.

Gainera, esango nuke jende gehienok ezarritako arauak errespetatzen ditugula, batez ere egoerarekiko arduragatik.

Osakidetzako larrialdietako zuzendariak, nire iritziz, portaera barkaezina erakutsi du. Nola izan ahal da hain kargu garrantzitsua duena horrelako jokabide edukitzea? Dimisioa eskatu du, bai, baina zigorra gutxi iruditzen zait. Bera ere isun bat ordaindu behar lukete, kargu bezain handia, hain zuzen ere. Baina horri buruz ez dut ezer entzun, tamalez!

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ordutegiak ez daude hain txarto. Deserosoa da? Bai, baina suposatzen da hobe dela horrela. Hori bai, nire lehiotik egunero jende ikusten dut ibiltzen ordutegiatik kanpo. Izorratzen nau denok berbera egiten badugulako...

Gainera, kargu horrek egin duena oso txarto iruditzen zait eta eskerrak dimisioa eman duen! Zelako jarrera adibidea emateko. Ikusi dugunez, gaur egun gero eta zailagoa da zerbait “susmagarria” egitea denok enteratu gabe, eta batzuetan, gaitzerdi...!🏚️


Laster arte!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Gobernuak erabaki du berrogeialdiarekin amaitzeko pauso batzuk eman behar zirela, eta horretarako fase batzuk jarri ditu. Pixkanaka-pixkanaka gauza gehiago egin ahal ditugu. 0 fasean goizez eta arratsaldez atera ahal dugu ordu zehatz batzuetan. 1. fasean lokalak, ikastetxeak, tabernak... irekiko dira, baina ezin izango dira denak batera egon. 2. fasean tartekoa da, eta, azkenik, 3. fasean. Teorian, fase honetan gauza asko egin ditzakegun. Hala ere, maskara eta eskularruak beharko ditugu kalera joateko.
Nik uste dut astiroago joan beharko zenuketela. Duela astebete arte ezin genuen ez atera ez ezer egin, eta orain atera gaitezke, aste bat barru berriro hasiko gara eskolara joaten, bitan tabernetara joan ahal izango gara... Dena "normaltasunera" itzultzen denean, nik uste dut jendeak ez duela serio hartuko, baina dena ikusiko da.

Dánae.

ANA erabiltzaileak esan du...

Obsesio gehiegi dugu bestea zaintzeko. Denok egiten dugu zerbait gaizki, horregatik gaude egoera honetan. Hau zoonosi bat da, hau da, ekosistema oso gaizki tratatu dugu eta planeta erantzuten ari da. Batzuek autoa asko erabiltzen dute, beste batzuek plastiko asko erabiltzen dute eta beste batzuek gehiegi kontsumitzen dute.
Orain berdin da norbait bere ordutegitik kanpo kalera ateratzen den ala ez. Ez da hain inportantea.
Adituek bizitzan benetako aldaketak egiteaz eta bizimodu jasangarriagoa egiteaz hitz egiten hastea espero dut.
Txertoa izan arren, ekosistema apurtzen jarraituko dugu eta beste pandemia hilgarriago bat iritsiko da.

Ana Cobos