2020/05/10

57. EGUNA: MAITASUNAREN ETA GORROTOAREN ARTEAN

Ez dakit gehiago maite ditudan ala gehiago gorrotatzen ditudan. Egunean zehar maite izateko uneak daude eta gorrotatzeko uneak ere bai. Orain maite eta, bi minutu pasa ondoren, gorroto diet, edo alderantziz. Egun hauetan maitasuna eta gorrotoaren arteko muga gero eta meheagoa da eta familiakoekin bizitzea zaila bezain gozoa da. Eta, haiekin bizi ez bazara, bideokonferentzietan ere badaude, hitz egiteko irrika eta telefonoa eskegitzeko gogoa. Fisikoki inoiz baino urrunago gaude familiakoengandik baina, era berean, inoiz baino hurbilago. Haiengan bilatu dugu babesa eta haiengan lortu dugu kontsolamendua.

Apur bat harritzen nauena da jende gazteak, oso gazteak, konfinamendua bikotekidearen etxean pasatzea. Nire gazte garaian pentsaezina. Nola esan ahal nien gurasoei hor egongo nintzela? Nola esan ahal nien konfinamendua pasatuko nuela beste baten etxean, nirean hamarretan egon behar nuenean? Gauzak aldatu egin dira. Onerako ala txarrerako? Denborak esango digu, baina kasu honetan ez dut uste koronabirusaren erruz izan denik.

Norekin pasatzen ari zarete itxialdia? Zelan daramazue konfinamendua etxekoekin? Eta zer deritzezue bideo-deiei? Zer iruditzen zaizue jende gazteak bikotekidearekin pasatzea eta ez gurasoekin?

9 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Ni nire familiarekin nago itxialdi honetan: nire anaia txikia, nire gurasoak eta laurok. Lehen egunetan, ez geunden hain ondo, dena berria zela guretzat eta, baina orain ondo gaude, badaukagu gure ordutegi eginda eta beti gaude edozer egite, eta honekin, ez gaude aspertutta inoiz.

NIk ez dut egiten bideo-deirik inorrekin, bakarrik egiten dut nire klasekideekin, lanak egiteko. Azkenean, nahiago dut aurrez-aurre hitz egitea, bideoz ez da hain pertsonala.
Niri ez zait txarto iruditzen bere bikotekidearekin konfinamendua pasatzea, azkenean, bere bizitza da eta egin ahal dute nahi dutena. Baina kntuan har dezakete ez du balio egin bikotekidearekin bizitzea eta hau amaitu ondoren, gurasoekin bueltaztea.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Ni, zorionez, bakarrik bizi naiz. Erraz haserretzen naiz nire espazioa beste norbaitekin partekatzen dudanean. Asko gustatzen zait nire etxea senide edo lagunez betetzen denean, baina egunaren amaieran alde egiteko irrikitan nago. Bakarrik egon behar dut egunero ordu batzuetan besteekin harremanetan jarri ahal izateko, horregatik da zorionekoa berrogeialdian bakarrik bizitzea.
Egunero hitz egiten dut amarekin eta anai-arrebekin, baina hau berrogeialdia baino lehenagokoa da. Lagunekin bideokonferentziak egiten ditut eta barre egiten dugu dugun itxuraz, pijaman, ilea deskuidatuta eta erdi lotan.
Nik aukeratuko nuke norekin pasa berrogeialdia, eta batzuetan errazagoa da lagunekin pasatzea familiarekin baino. Familia ez duzu aukeratzen lagunek eta bikotea bai. Batzuetan errazagoa da lagunekin zeure burua izatea familiarekin baino.

Agur bero bat
Valentina

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Inportantea da gure gurasoei laguntzea eta denbora haiekin pasatzea, baina egun osoan haiekin konfinatuta, batzuetan zaila egiten zaigu, eta gainera, adinaren eta nortasunaren arabera. Bikotekidearekin berrogeialdia pasatzea ondo iruditzen zait. Beste kontu bat da zein den arrazoia: beharra edo aitzakia?

Nire ustez orain ez da lehen bezala eta jarrera hori normala da gure gizartean ikustea.
Berrogeialdi honetan momentuz nire gurasoekin bizi naiz...!👩‍👧‍👦


Laster arte!

ANA erabiltzaileak esan du...

Inork ez dit esaten, baina pentsatzen dut jende askok pentsatuko duela. Pixka bat arraroa naiz.
Ni pozik nago konfinamenduarekin. Normalean ordu asko ematen ditut etxean, asko gustatzen zaidalako jakitea. Irakurtzea, ikastea eta margotzea asko gustatzen zait eta ez naiz inoiz aspertzen. Nire ustez, nire bizitza ideala etxean gehien gustatzen zaidana egiten egotea da.
Kalean dagoen isiltasuna gustatzen zait. Txoriak entzuten dira.
Nire gorputza ohitu egin da bakarrik egotera. Inorekin hitz egin gabe egon ahal dut egun asko.
Zoriontsua naiz gauza gutxiekin.

Ana Cobos

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Arratsaldeon!
Berrogeialdia etxean pasatzen ari naiz familiarekin: senarrarekin eta semearekin. Lehenengo hilabetean, egia esan, hobeto ginen, semea pozik zegoen etxean elkarrekin eta eskola gabe. Oporrak bezalakoak ziren.
Baina, azken bi aste hauek, ordea, gogorragoak dira.
Nahiz eta egunean ordubete atera ahal izan, semea nekatuago eta aspergarriago ikusten dut, eta nik onartzen dut haserre nagoela. Ez dakit zergatik, baina ia egun osoan etxean telelanarekin eta semearekin egotea ez da egoera erraza. Gainera, senarra lanera joaten da.
Koronabirusaren aurretik, asteazkenero geratzen nintzen gurasoekin eta anai-arrebekin afaltzera.
Ikusten ez garenez, gurasoei ia egunero deitzen diet, eta afari horien falta sentitzen dut. Beraz, astean behin bideodeia bat egiten dugu semeak lehengusuak ikusteko eta, horrela, badirudi hurbilago gaudela.
Egoera horretan, normala da gazteek berrogeialdia beren bikotekideekin pasatzea gurasoekin baino. Maiteminduta zaudenean, bikotekidearekin egon nahi duzu, eta ulertzen dut. Garaiak aldatu egin dira, eta orain lehen baino askatasun handiagoa dugu erabakitzeko.
Bihar arte!
Natalia M.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi:

Nik konfinamenduaren hasieran uste ez bezala, oso bizikidetasun ona daukagu etxekook itxialdia honetan, eta primeran moldatzen ari gara etxeko gauzak partekatzeko, zerbait elkarrekin egiteko eta, aldi berean, nork bere intimitatea izateko. Harrigarria, bizi garen neurri txikiko pisua kontuan hartuta!

Zalantzarik gabe, bideo-deiek eta Internetak laguntzen gaituzte harremanak mantentzen eta, haiei eker, ez gara lagun maitekoengandik hain urrun sentitzen. Hala ere, egia da deitogarria izan daitekeela mezuen edo deien jasotako kopuru handia batzuetan, bakardadearen eta gehiegizko bideokonferentzien artean orekari eutsi ez badiogula.

Nire gazte garaian pentsaezina izango zatekeen mutil-lagunaren etxean hau bezalako berrogeialdia pasatzea; are gutxiago alderantziz, bera nire etxean geratzea! Baina gauzak aldatu egin dira, zorionez, eta ondo deritzot gazteen erabakiari elkarrekin egoteko. Horrela inori minik ematen ez badiote, zergatik ez?

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritxarrez, nire gurasoekin pasatzen ari naiz berrogeialdi hau, eta zoritxarrez esaten dut, ez txarto egoteagatik, baizik eta, nahiago nuke nire bikotekidearekin egon. Hemen, nire etxean oso luze egiten dira egunak, eta bakarrik ikusten gara bazkaltzen dugunean edo afaltzerakoan. Guretzat oso ohikoa da tabernaz-taberna joan, eta hori ezin dugunez egin, pixka bat aspertuta gaude. Naiz eta ia mahai joku guztietara jolastu. Egun hauetan, Internetari eskertzen diot, bideo-deiak egunero egiten ditudalako nire bikotekidearekin, ez dakit nola egongo nintzateke, bideo-deiekin gabe. Nire kasuan, esan dudanez bezala, gurasoekin nago, berrogeialdia pasatzen, baina, ordainduko nuke, berrogeialdi hau nire bikotekiadearekin pasatu ahal izateko. Ondo iruditzen zait, gazteek beren bikotekideekin berrogeialdia pasatu, gurasoekin baino, azkenean, urtean zehar, plan guztiak bikotekidearekin egiten ditugu.

Arkaitz.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Konfinamendua amamarekin pasatzen ari naiz. Nire etxea Areetan dago, baina beti nago amamaren etxean, Barakaldon. Konfinatu gintuztenean ni hemen nengoen, eta nire ahizpa gure amarekin geratzen zen Areetan. Bakoitzak bat izango du, laguntzeko eta zaintzeko.

Oso ondo nago amamarekin, dena gure erritmoan egiten dugulako. Nire amarekin dena oso planeatuta dago eta amarekin libreago nago.

Bikotekidearekin berrogeialdia pasatzen ari den jendeari dagokionez, oso ondo iruditzen zait, bakoitzak nahi duenarekin egon behar du, eta haiek elkarrekin egoteko zortea badute, aprobetxa dezatela. Beste batzuek ezin dugu.

Dánae.

MONICA B2 erabiltzaileak esan du...


Kaixo ,
Konfinamendua familiarekin pasatzen ari naiz nire alabarekin eta nire senarrarekin gure etxean.Egun osoa telelanaren, etxeko lanak eta etxerako lanakartean pasatzen dugu egunak , eta arratsaldeetan familiarekin bideollamak egiteko aprobetxatzen dugu.
asteburuetan ariketa fisikoa egiten dugu eta lagunekin bideollamak, eta horrela pasatzen egunak.

Egun asko daramagu egoera horretan, eta, beraz, gure sentimenduak egunez aldatzen dira,nire kasuan zorionez oso lanpetuta nago horrela ez daukat denborarik pentzatzea.

Ongi deritzot gazteek konfinamendua beren bikotekideekin pasatzeari, hobeto egongo badira eta lasaiago.

MONICA PRIETO