2020/05/15

62. EGUNA: BALKOIKO ZELATARIA

Nola da posible batzuk horrelakoak izatea?
Bi hilabete daramat etxetik atera gabe; denok bezala, jakina, birusak egoera berezi honetan egotera behartu baikaitu. Oraindik ere, oso kontu gutxitarako atera ahal gara kalera: erosketa batzuk egiteko, lanera joateko, botikara joateko e.a… Aste honetatik aurrera, zorionez, aukera dugu terraza batean garagardo bat hartzeko aspaldi ikusten ez ditugun lagunekin.


Zenbat arazo terraza bat aurkitzeko!! Taberna itxita ez badago, jendez gainezka dago; eta beti erlojuaren kontra. Jakina, tranparik egiten ez badugu. Horretan, neure auzokoa trebea da oso. Txakurra duenez, nahi duenean ateratzen da kalera. “Gaur kafetxo bat hartzera joan naiz eta gero, marianito bat hartu dut”. “Goizeko 9:00etan marianito bat?” galdetu diot nik (zer inuzentea naizen!!). “Ez, gizon!!, txakurra dudanez, nahi dudanean ateratzen naiz”. Zer majoa zaren! – pentsatu dut nik–.

Beraz, ni taberna bat aurkitu ezinik eta nire auzokoa ezer gertatuko ez balitz bezala, nahi duenean kafea, marianitoa edo nahi duena hartzen.

Hau niri bakarrik gertatzen zait? Zure inguruan jendeak arauak errespetatzen ditu? Txakurren jabeek, oro har, errepestatzen dituzte? Nik ez dut auzokoa salatu, baina zuk salatuko zenuke? Zer egin?

7 iruzkin:

Álvaro erabiltzaileak esan du...

Nire kasuan, orokorrean auzokideak bai errespetatzen dute arauak, baina beti badaude pare bat auzokide ez dutela errespetatzen, beti daude ordutegia ez erreespetatzen edo joaten dira edozer lekura eta ni asko haserretzen naiz motatako portaera hauek ikustea.

Nire ustez, orokorrean ez dute errespetatzen, azkenean ikusten dute txakurragatik edonora joan ahal dira eta pentsatsen dute "barra libre" dauzkate eta hori ezinezkoa da.

Nik bai salatuko nuke pare bat auzokideei eta bai deitu dut behin poliziari nire auzoari etortzea, nerabe batzuk "botellon" egiten zeuden eta. Horregatik, niri ez zait inporta salatzea nire auzokideei.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zoritxarrez, nik ere ezagutzen ditut auzokide batzuk, txakurrarekin ateratzen direnak edozein orduetan, eta, bost aldi baino gehiago ateratzen dira kalera egunean zehar . Izan ere, nire auzokideak, denak batera atera ziren kalera lehenengo astean, eskerrak orain ez dela horrela, eta ia guztiek distantzia errespetatzen dituzte. Argi dago, txakurren jabeok, atera ahal garela gehiago kalera beste batzuk baino, baina, horrek ez du esan nahi, egun osoan zehar kalean egon behar garenik. Ez nago adoz, jende horrekin, hasteko, nik lehenengo astean ez nintzen ezta kalera atera, eta ateratzen nintzenean, beti distantziak errespetatu egin ditut. Eta jende honengatik, gauzak txarrago jartzen ari dira, jende gehiago kutxatuta baitago. Nik, ez naiz ausartzen ezer esaten jende honi, baina, espero dut, norbaitek esatea eta, salaketa bat jartzea guztioi.

Arkaitz.

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi:

Denoi gertatzen zaigu arauak errespetatzen ez dituen jendea gure inguruan edukitzea. Gure eraikinean lau auzokide daude txakurrak dauzkatenak, baina ez dakit zenbat aldiz ateratzen diren egun batean edo zer egiten duten kalean daudenean. Suposatzen dut ordutegi ezberdinak ditugula eta horregatik ez dugula atarian edo auzoan elkar topo egiten.

Adinaren araberako tokatu dudan ordutegia errespetatzen dut, bai paseatzera, bai erosketak egitera. Eta onartu behar dut, ateratzen naizenean, ordutegi desegokian edo taldeka dauden personei erraparatzen diedala, nahi gabe, nire arreta hartzen dutelako.

Hala ere, ez dut uste arau-hausleak herritar gehienak direnik, zorionez. Edozein kasutan, zerbait larria egiten harrapatuko banitu ez ezik, ez dut uste salatuko nituzkenik.

Unknown erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Zer egiten duten besteek berdin zait. Ez nago haien buruen barruan jakiteko zergatik egiten duten egiten dutena. Ez dakigu besteen beharren edo arazoen, beraz, hobe da ez epaitzea.

Arauak errespetatzen ditut, egin behar dudala uste dudalako eta ez zait gustatzen niri epaitzea, ez ditut besteak epaitzen. Ez naiz polizia, eta ez dut izan nahi.
Tratu txarren kasuan bakarrik salatuko nuke. Zorionez, ez dut egin behar izan.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!

Konfinamenduaren hasieran, jendeak oso serio hartu zuen etxetik ez irtetea; izan ere, albisteetan eta leku guztietan hitz egiten zen gauza bakarra zen zenbat jende hiltzen ari zen eta jendea izututa zegoen, baina aurrera egin du eta gauza gehiago egiten utzi digute eta badirudi jendeari ahaztu egin zaiola gertatutako guztia.

Tabernetara joaten uzten digutenetik eta zibilizatuta irten gaitezkeenetik, jendea ez da arduratzen. Azken egun hauetan ikusi dugu tabernak jendez beteta daudela eta esertzeko lekurik ere ez dagoela. Harrigarria iruditzen zait pasatu duguna amaitu eta gero askatasun pixka bat uztea gertatu den guztiaren ondoren, eta horrela portaztea. Gu gara horren erantzuleak, distantziak ez gordetzeagatik eta segurtasun gehiago ez hartzeagatik.

Espero dut apurka-apurka kontzientzia handiagoa izango dugula daukagun probolemaz eta bizi dugun pandemiaz, eta dena hobetuko dela, eta espero dut hilabete batzuk barru ez erortzea, okerrena litzateke.

Dánae.

ANA erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
ANA erabiltzaileak esan du...

Garrantzitsuena zuk egiten duzuna da, zure ustez zer den koherentea.
Hori da zoriontsu egoteko modu bakarra, kontrola ez galtzeko modu bakarra.
Besteek zer egiten duten ikusten badugu, erotu egingo gara, bakoitzak bere erara ikusten du errealitatea.
Agintaritzak zaindu behar du arauak betetzen diren ala ez.

Ana Cobos