2007/10/20

SPIRIT OF THE BIG BILBO - B2


2. MAILA

Gure Atlhetic maiteak aztoratuta gauzka azken bi urteotan. Gure taldearekin disfrutatu beharrean sufritzen ohitu gara eta zaleongan etsipena da nagusi. Egun, astelehenak ez dira berdinak izaten eta Bilbon, edo hobeto esanda Bizkaia osoan, jendea buru makur ibiltzen da kaleetan. Baina Bizkaia osoan ez ezik, Europa osoan ere sentimendu zuri-gorria garai latzak pairatzen ari da eta batzuk dira egoera honek beren onetik atera dituenak. Begira dezagun bestela Alemaniako zale bati gertatutakoa.





Ez dago inolako zalantzarik. Gure taldea desberdina da, onerako eta txarrerako. Komenta itzazue behean dauden galderak eta idatzi komentarioetan honen inguruan dituzuen iritziak

- Zein da taldeak daukan arazoa?

- Atlheticek atzerritarrik fitxatu behar du?

- Zer deritzozu zelai berriari? Beharrezkoa al da?

- Zer egin behar da San Mamesen dagoen arkuarekin?

5 comentarios:

forofogoitia dijo...

oso egokia iruditu zait, Athletici buruzko artikulu eta inkesta hau, 2. MAILAN JARTZEA, jajajajajajaajajjajajaaa... , EZ ETSI EUTSI!!!!!

Begoña Bilbao León dijo...

Athleticek daukan arazoa da jokalariek ez dakitela jokatzen, ba, praktika kontratua egin diezaietela, ondo ikasi arte. Zelai berria ondo iruditzen zait, kontzertu onak egin ahal izateko behingoz Bilbon. Arkua, Anoetara eramango nuke...jejejejejejeejejjee....

Erundina Malaxetxebarrietagoiriena dijo...

ene, hori morroia alemaniarra dok?.. Andra Mari Begoñakoak anpara daiela!, emon biakojakok zeuze atake emon zezeien. Aitxa gureak ikusko baleu biarrean ifiniko leu artoa atraten nerbiok tenpla ayiozan, horrek mutilak joiaz athletic geurea olgetan ikusten??? ze edaten deure? ene bada, hamaike ikusteko jaioak gare!

manex etcheberry dijo...

Bilborat hanitzetan xuana niz eta Athletic zoinen maitatüa dügü geure herrixka tipian eleztaturen derauzit. Partidak ikusten dudalaik jauxe erraiten dut enekiko: zuek zizte euskualdunen izpiritü handiak . Erran naji diziet haboro izanen giala eta bertze hanitz jinen diraz zuben seinalaren gibelerat . Ez xoan inorat atzerritarren xerka, aintzinerat arrivaituren bait zizte . Zuekilan bethi!!!!!!

Anónimo dijo...

uste dut askenean norbaiti pasatuko zaiola alemaniarri bezala, baina hemen ez dugu apurtzen ordenagailurik, bestela norbaiten burua.
aupa athletic eta zorionak web horri honengatik!