2007/11/10

"LAN da LAN" B1
















1B MAILA

Lantzean behin lanari buruzko datuak argitaratzen dira hedabide guztietan. Inkestetatik ateratako datuak norberaren interesaren arabera interpretatu ahal dira eta batzuen ustez ekonomia gaizki dagoelako seinalea dena; besteen ustez, ordea, egoera ezin hobea delako seinalea da. Hala ere, segidan dauden datuek langileok zer nahigo dugun erakusten dute zalantzarik gabe.



v Langileen %87ren ustetan lan ordutegi onena goizeko 8etatik arratsaldeko 3retara litzateke

v Bakarrik %13k nahiago izango lukete lanaldi erdibitua

v 3tik 2k, %65ek, ordutegi malgutasuna aldarrikatzen dute lana eta familia era onean uztartu ahal izateko. Batez ere emakumeak dira proposamen honen aldekoak.

v %11 lanaldi murriztuaren edo eszedentziaren aldekoa da

v %11 lan orduak urtean zehar nahi bezala sartzearen aldekoa da. Kasu honetan gehienak gizonak dira

v Askoren ustetan ere ez legoke gaizki amatasuna/aitatasun bajak luzatzea, baita lanlekuetan haurtzaindegiak izatera ere

v Ugari dira gobernuak erretiro boluntarioaren inguruan hartutako azken erabakiari ondo ez deritzotenak


1 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain lanean aritzen direnak 70 urte bete arte geratzen badira, noiz hasiko dira lanean oraingo gazteak?