2007/12/06

ANIMALIARIK ANIMALIENAK GEU B2


2. MAILA

Denetarik egon behar denez, badaude batzuk animaliak pertsonak izango balira bezalaxe tratatzen dituztenak eta, egia esan, kasu hauetan ere ez dira gutxi tratu hau onartzen ez dutenak. Zuek horrelakoak bazarete edo erabat desberdinak bazarete komenta ezazue hurrengo berriek pentsarazten dizuetena.


Zure txakurrarentzako bikoterik nahi?

Zure txakurra gurutzatu nahi duzula eta ez duzula txakur aproposik aurkitzen? Ez kezkatu, “ 8 hanka” web orrialdean bilatzeko aukera izango duzu eta. Aipaturiko web-ean zure txakurraren datuak baita zeintzuk diren bere bertuteak ere uztea besterik ez duzu, hautagai egokiena agertuz gero, web-eak berak abisatuko baitizu.
Txakurkideak aurkitzeaz gain, maskotak saltzeko, erosteko edo adopzioan hartzeko aukera ere baduzu. Txakurrak gustuko ez badituzu katuekin ere beste hainbeste egin dezakezu.

Gizon batek hiru urteko kartzela zigorrari egin beharko dio aurre ardi bati sexu erasoa egiteagatik.

44urteko alemaniar bat bideoz grabaturik izan zen ardi batekin txortan ari zela. Animaliaren jabeak jarri zuen bideo-kamara zerbait arraroa gertatzen ari zelako susmoa baitzuen. Akusatuak delitua onartu du inolako azalpenik eman ez badu ere.

Txakurren artean organo emaileak ere omen daude.

Bilboko txakur baten jabeak beren txakurraren bizia salba dezakeen beste txakur baten bila ari dira. Txakurrak odol- emaile behar du oso gaixotasun larria baitu. Orain arte tratatu duen albaitariak odol transfusioak egin dizkio baina dagoeneko ez du odol gehiagorik.

iruzkinik ez: