2010/02/12

EZ DAKIT ZER DAUKADAN

Ez dakit zer daukadan. Gaur ohetik altxatu naiz eta dena arrosa kolorekoa ikusi dut. Urduri egon naiz, baina ez kezkatuta. Sabelean, nire lagun batek esan zizkidan tximeletak hegan sentitu ditut. Eta, txarrena, komuneko ispiluan nire aurpegia ikusi dudanean harrituta geratu naiz: lelo aurpegia neukan (badakit beti daukadala esango duzuela, baina une horretan lelo-lelo aurpegia, benetan).

Kakatan, goizean goiz medikuarenera joatear egon naiz, baina bidean koadrilako batekin topatu naizenean eta atzoko zitaz galdetu didanean jakin dut arrazoia:
ZINEZ MAITEMINDUTA NAGO.

Aste honetan Balendin deuna dela kausa, maitasunari lekutxo bat utzi nahi diogu EUSKERABILIn eta horretarako joko edo lehiaketa bat proposatzen dizuegu: MAITASUNA EDO MAITEMINDUTA GAUDENEAN SENTITZEN DENA DEFINITZEA. Lehiaketa guztietan bezala, definiziorik onena edo erromantikoena aukeratuko dugu eta, jakina, sari bat emango diogu (ez da bi pertsonarentzako afari erromantiko bat hiriko jatetxe onenean, baina zerbait berezia eta maitasun osoz emanda bai).

Oharra: aste hau berezia denez (inauteriak eta Balendin eguna) guztiok sarrera honetan idatzi behar duzue.

16 comentarios:

Anónimo dijo...

Oso zaila da esatea zer da maiteminduta egotea, baina momento honetan banago eta oso pozik nago, hodeitan sentitzen naiz eta nire bikotea ikustean tximeletak ditut. Maitasuna da bizitzaren onena.
JP

Anónimo dijo...

Zure pertsona maitearekin ez zaudenean, ezinegona sortzen dizu eta pultsoa bizkortzen zaizu dakizunean berarekin egongo zarela. Bakarrik zaudenean zerbait faltatzen zaizula sentitzen duzu eta zure amorantearekin zaudenean ordea, dena pizten da, dena zoriontazunez betetzen da.
Gauza horiek gertazen bazaizkizu orduan bai, MAITEMINDUTA ZAUDE, APROBETXATU !! Denboraz, nahiz eta maitasuna egon guztiz desberdina izango da.
bbb

Anónimo dijo...

Maitasun-neurria, neurririk gabe maitatzeko gai izatea da. Maiteminduta zaudenean, maiteminduta zaude eta ez egun bat bakarrik, baizik eta, egun guztiak, urte osoa. Hau dela kausa, ez da bidezkoa egun batean ospatzea, zeren eta egunero egiaztatu behar den. Maiteminduta zaudenean eztabaidak eta une txarrak ahazteko gai zara, hain zuzen ere, barkatzeko gai izatea.
Egoera hau, bien arteko konplizitatea da, horregatik nabaritu behar da eta gertatzen denean pozaz beteta zaude, maiteminduta, egunero.
A.J

Anónimo dijo...

Nire ustez, Balendin Deuna, egun guztiz Komertziala da,hau da, dirua gastatzeko.
Uste dut, ospatu ahal dugun Balendin Deuna onena, gure bikotearekin eguneroko daukagun harremana dela.
I.A.Acha

Anónimo dijo...

Gauza guztiak aldatzen dira maitemenduta bazara. Zuk ez daukazu dudarik, bizitza osoan berarekin egon nahi duzu. Eta inork ezin izango dizut beste gauzarik zure buruan sartu. Erdi burutik eginda zaude baina hori guztatzen zaizu. Ziur zaude zure maitasun egiazkoa dela. Eta izugarri ona da urte asko geroago bera ikustenean berdin sentitzen baduzu. Gero, zorionekoa bazara eta berak ere maite zaituzu, hori denetik onena da.
Soraya

anonimo dijo...

Maitasun zerbait oso polita da , eta maitamenduta zaudenean dena ondo dago , ez duzu problemarik eta ezer ez dauka garrantzirik .
Beti pertsona horretan pentsatzen ari zara eta bestea berdina ematen zaizu .
Nire ustez Balendin eguna zerbait Komertzial da eta zure bikotea maite baduzu edozein egun ona da esateko maite duzula .
Bizitza hobea izaten dela , maitasunak egiten du , Zer izango zen bizitza maitasunik gabe ? .
Jose

Anónimo dijo...

Balentin Deuna oso egun ona da dendetarako.Haiek gehiago saltzen dute eta Gu oso ondo gure bikotekidearekin geratzen gara.Nire ustez ez da beharrezkoa egun hori izango,egunero zure bikotekideari maitasuna erakusten dionean.
vh

Anónimo dijo...

Maitasuna ezin da hitzekin azaldu. Inoiz maiteminduta ez direnei egon maitasuna zer den ulerarazteko horrela azalduko nieke: "maitasunaren gauzarik politena da maite duzun pertsona ikusten duzunean zure bihotzeko taupadak nahitaez bizkortzen direla, eta, bat-batean, egun batean, ohetik altzatzean oso zoriontsua sentitzen zara zergatia jakin gabe. Baina, etxetik irtetzear zarenean konturatzen zara zure amoratu ikusteko irrikan zaudela, hori da MAITASUNA" Trini

Anónimo dijo...

Nire ustez Balendin eguna asmakizun merkatalari batean bihurtzen da. Gehienetan pertsonek edozein opari egiten dute ez erakutsiko haien sentimenduak, haien bikoteekin ondo geratzeko baizik.
Ana

Anónimo dijo...

Uste dut maiteminduta gaudenean lelokeri asko egiten dugula.Hasieran ia dena oso polita da eta eztabaidak eta abar gainditzea errezagoa da,baina denbora pasatu ondoren, zure bikotea hobeto ezagutzen duzunean gero eta pazientzia gutxiago daukazu eta arazoak ahaztea edo barkatzea sailagoa izaten da.
Nire ustez Balendin eguna nahiz
eta polita izan, oso komertziala da,maiteminduta dagoen jendea opari bat erostera joaten da edo bere bikotea afaltzera gonbidatzen du eta hau dendentzat edo jantokientzat oso ona da diru asko irabasten dutelako.
Uste dut pertsona bat maite duzunean egunero irakatsi behar izaten duzuela eta edozein eguna ona da afaltzeko edo opari bat erosteko,bestela azkenean maitea bukatuko da.
RODRIGO.

Anónimo dijo...

Maitea asko aldatzen zaigu. Lehen egunetan zoriontasunez aurpegia ipintzen zaigu eta humor on daukagu. Hilabeteak pasatu eta gero maiteminduta egoten jarraitzen badu bizitza hobeto dirudi. Azkenean urte asko barru, denok xeraz, maiteaz eta laguntasunaz beteta sentitzen dugu eta maiteminduta egon nahian betirako bizi gara egunero.
Beno, oraindik ez dutenei aurkitu maitea nik diet ez galdu itxaropenik edonoiz, maitea agertuko da.

Anónimo dijo...

Maitea asko aldatzen zaigu. Lehen egunetan zoriontasunez aurpegia ipintzen zaigu eta humor on daukagu. Hilabeteak pasatu eta gero maiteminduta egoten jarraitzen badugu bizitza hobeto dirudi. Azkenean urte asko barru, denok xeraz, maiteaz eta laguntasunaz beteta sentitzen dugu eta maiteminduta egon nahian betirako bizi gara egunero.
Beno, oraindik ez dutenei aurkitu maitea nik diet ez galdu itxaropenik edonoiz, maitea agertuko da.
Maribel M.

Roxana dijo...

Maiteminduta egotea mundu guztiak gutxienez aldi bat probatu behar dugun zerbait da.
Egiaz ez dugu urdailean tximeletarik sentitzen, baina norbait bereziak musu bat ematen dizunean, urdailea mugitzen zaio.
Gauza askorekin maitesuna sentitu ahal duzu. Nire bikotek begiratzen didanean eta bere begirada barruraino heltzen danean, ni munduko pertsona bereziena naiz, momentu honetan ez dagoelako inor gehiagorik.

Anónimo dijo...

Zer da maitasuna? niretzat zer den maitasuna Jorge Bucay-ren olerki polit batean asaltzen du. Saiatuko naiz itzultzen. Espero dut, zuen gustokoa izatea.

NAHI DUT

Zuk nire iritziak entzutea nahi dut, baina epaitu gabe.
Zure iritzia entzutea nahi dut, baina aholkurik gabe.
Nitaz fidatzea nahi dut, exijitu gabe.
Zure laguntza nahi dut, nitaz erabakitzea saiatu gabe.
Zuk ni zaintzea nahi dut, baina baliogabetu gabe.
Niri begiratzea nahi dut, zure gauzak nigan proiekatatu gabe.
Zure besarkadak nahi ditut baina afixiatu gabe.
Zuk ni adorea ematea nahi dut, baina bultzatu gabe.
Zuk ni sostengatzea nahi dut, baina nitaz arduratu behar izan gabe.
Zuk ni babestea nahi dut, baina nire lekua inbaditu gabe.
Nire gauzarik txarrenak ezagutzea, azeptatzea, eta aldatzen ez saiatzea nahi dut.

Gaur baldintzarik gabe, nirekin kontatu dezakezula jakitea nahi dut.

Diana

Anónimo dijo...

Diana itzuli duen olerkian ondo deskribatzen du maitasuna baina ez osorik. Maiteminduta zaudenean beste pertsonak zer nahi eta behar duen jakitea oso importantea da, ze gauzak diren importanteak bikotearentzat ere. Maitenminduta zaudenean errespetu handia izan behar duzu. Bikoteak begiratzen bazaitu bere munduko pertsona importanteena zarela sentitu behar duzu eta aldrebes bezala. Ezin duzu zure bizitza bera gabe imajinatu. Gauza berriak ikastea gai zara bikotearen osasunagatik, adibidez, entzutea, pazientzia izatea, besteari arrazoia eta gauzak ematea, ulertzea, barkatzea...Zure bizitza berarekin pasatu nahi duzu, baina hori oso zaila da. Horregatik arazoak konpontzea gai izan behar duzu. Oso erraza da esatea baina egitea... Hori da maiteminduta egotea, eguneroko lan handia, bestela maitasuna pikutara joango da.
Vanessa G.

Anónimo dijo...

Sentitzen dut baina ez naiz batere erromantikoa. Aste osoa eman dut hemen zer ipiniko nuen pentsatzen, azkenean bigunduko nintzelakoan nengoen eta. Nire senarrari galdetu nion ea ideiaren bat bururatzen bazitzaion eta lortu nuen gauza bakarra izan zen “Ze erromantizismo gutxikoa zaren” entzutea. Hori dela eta, egia hutsa onartu beharko dut: niretzat maitasuna hauxe da, naturak sortu duen irruzur bat animaliak elkarturik mantentzeko, emeak erditzen diren arte. Hala ere, naturak horrela jokatzera behartzen gaituenez, egin behar duguna da, bitartean, ahalik eta hoberen pasatzea. Gainera, ba al dago maitasuna lilura iragankorra dela jakinda, maitemindu nahi izatea, erromatikoagoa den ezer?