2010/02/05

LANERA MAKILA ESKUAN

Estatuko Gobernuko Ministro Kontseiluak erretiro adina 67 urte bete arte atzeratzea proposatu du. Egun, daukagun pentsio sistemak porrot ez egiteko erreformatzea ezinbestekoa dela dio, Europako beste herrialde batzuetan erabiltzen duten ereduari jarraiki.

Neurria ez da bat-batean martxan jarriko. 2013an hasita urtero bi urtez luzatuko litzateke erretiro adina, 2025ean 67 urtetan finkatu arte. Halaber, aurre-erretiroei muga zorrotzak ezartzeko neurriak proposatu ditu Gobernuak.


ZER DERITZOZUE NEURRIARI?
BADUZUE PENTSIO SISTEMA HOBETZEKO IDEIARIK?

13 comentarios:

Anónimo dijo...

Nik oraindik 33 urte daukat,orduan gertatzen dena ikusita badirudi 75 urterekin utziko diodala lan egiteari. Beste herrialde batzuetako komeni zaien eredua jarraitzen dute, eta begiratu nolako egoera daukagun. Arazoa izan da gauzak nahiko berandu konpontzen hasi dira, orduan,hartzen dituzten neurriak oso ikaragarriak dira.
A.J

Anónimo dijo...

Nahiz eta oraindik gaztea izan,berri hau kezkatuta utzi nau.
Badirudi,orain arte lortu diren eskubideak murriztu nahi dituztela ,eta are gehiago,,beraiekin amaitzea.
Azkenean ,AEBetan jarraitzen den eredua hemen ezarriko da ,hau da,pentsio pribatuak,osasun sistema pribatuak....
Benetan larritzeko da ,kontutan izanik gazteok oraindik ez dugula ia ezer kotizatu.Gainera krialdiarekin ez dauka egoera hobetzeko asmorik.soka luzea ekarriko du gobernuarentzat,baina azkenean, beti bezala, pairatzen dugunok herritarrok gara.I.U

Anónimo dijo...

Gaur egun enpresek langile nagusiagoak saiatzen dira erretiratzen,eta bere lekutan beste pertsona gazteagoa jartzen dute;gainera diru gutxiago ordaintzen diete.Hirurogeitazazpi urte arte lan egiteko, gauza askok aldatu behar izango dute.Besteak beste,sistema hobetzeko, langileek hirurigeitabost urte arte egon behar izango dute kalera bota gabe,eta horrela, gehiago kotizatuko dute, eta pentsioek hobetuko dute.
I.A.Acha

Anónimo dijo...

Beti bezala krisis kontrako neurriak martxan jartzen dituen gobernuak langileok ordaintzen ditugu. Badirudi soldatak manipulatzea oso erraza dela.
Nire ustez hazkunde ekonomiko garaietan neurriak hartu behar dira eta ez krisian bertan. Hau da politika ekonomiko egitea (aurreikustea)eta oraingoa adabakia jartzea besterik ez da.
R.G.

Anónimo dijo...

Beti bezala, krisiaren garaia agertzen denean, gobernuaren agintarien buruan besterik ez da aukera bakarra agertzen, zergak igotzea.
Argi dago krisiaren erruarengatik gobernuek oro har eta langile guztiek zehatzean ahalegin handiak egin behar dituztela berari aurre egiteko, baina gehienetan badirudi ahalegin gehien eginten duela berberak, alegia, kaleko jendeak.
Jendeak bizitza osoa lan eginez erretiroa lortzeko eta momentu batean dena pikutara, politiko batzuen erruarengatik. Nire ustez, jende honek badaukate nahikoa lana aurkitzeaz eta ez galtzeaz. Ez da bidezkoa jaurlaritzak arazoren batekin topatzen duenean, jendeak bere poltsikoaren diru gehiago ordaindu behar duela.
Nahikoa delakoan nago. Politikoek ez daukate ideia onik. Haiek urte gehiago lan egin beharko balute beste pertsona batek esan baitzioten, beste modu batez pentsatuko lukete. Zer uste dute? Leloak bagara? Zelako aurpegia!
J.R.-gurutzeta

Anónimo dijo...

Politikarien iritziz 67 urte arte lan egin behar dugu Seguritatu Sozialaren kutxak ezin izango duelako erretiro-sari ordaindu.
Hori zaharra da, duela urte batzuk bankokoek esan ziguten pentsioko planak ireki behar genituenela gure etorkizunarako.
Gai honetan uste dut bidegabe asko dagoela, nahiz eta 67 urterekin jubilatuko dugu, azkenean zer balioko du? laneko bizitza dena edo azken urteak lan egitea?
lutx

Anónimo dijo...

Berri hau ez da berria, gustatu ala ez gustatu entzunda geneukan erretiroren adinak igoko direla eta azkenean neurri hau benetakoa dela ikusten ari da.Baina ondo egiteko, erretiroren adina kotizazioen arabera izan beharko luke, horrela 40 urteak kotizatuak dituztenak 60 urterekin jubila dezakete. Eta 67 urterekin jubilatzeko 30 urte baino gutxiago kotizatu dutenentzat izan beharko zuen.
Trini

Anónimo dijo...

Nik zer gertatuko den 30 urte barru jakin nahiko nuke, baina hori ezinezkoa da. Beharbada, gobernuak ez du dirurik pentsoiak ordaintzeko. Horregatik dirua aurresten ari naiz 30 urte barru ondo bizitzeko. 67 urteekin lan egin gabe bizi eta udan, bero egiten duen herrietara joan nahiko nuke.
Edurne

Anónimo dijo...

Esan beharrik ez dago neurri honek neure onetik atera nauela eta oraindik ezin dut sinestu!.
Baina zergatik geuk ordaindu behar ditugu agintariek sortutako ondorioak? .
Badirudi, beti bezala, langileok pairatu behar ditugula haien erruak. Bai zera!
Nire ustez, agintariei haien soldatak murriztu beharko lizkiekete eta gainera gutxiago lapurtu beharko lukete ,horrela ez genituzke edukiko hainbeste arazorik.
Bestalde, demagun zirujano batek 67Urterekin ebakuntza bat eginez ,baina zer egingo lukete orduan gazteekin,prestatuta daudenekin eta ezin dutenekin langabezian daudelako?.
--Mª KARMEN --GURUTZETA--
MUSU BAT IDOIAREN TALDEKO GUZTIEI!!

Anónimo dijo...

Egia esanda, ez dakit zer esan berri honi buruz. sinestezina iruditzen zait, bere bizitzan bakarrik urte batzuetan zehar lan egin behar dutenek horrelako nerriak hartzea erabakitzea. ez da nahikoa bizitza osoaren zehar derrigorrez lan egitea? zergatik ez dugu galdetzen lan gogorrak dituztenek zer deritzoten?? badirudi bi urte gutxi direla, baina ez da egia. 65 urteekin bada garia bizitzaz gozatzeko!!!eta ez lan egiten jarraitzeko. nahikoa da!!! zergatik ez dute erabakitzen mota ezberdinetako neurriak hartzeak? batez ere aberatsak izatea, lapurtzen lortzen dutenentzat???
Diana

Anónimo dijo...

Oraingo krisiari aurre egiteko, Gobernuak neurri batzu hartuko ditu eta hauen artean, erretiro adina ateratzea erabaki nahi du . Jakina , ia inor ez dago batere adoz ideia honekin. Ezagutzen ditudan guztiek ,nik ez ezik , erretiratu nahi dute eta ahal bada, gero eta lasterrago. Baina nire ustez, irtenbidea ez da erretiro adina luzatzea ,baizik eta oraingo erretiro adina betetzea.Ondo ez dagoena da 50 urterekin ez lan egitea eta orain arte ,pertsona askok ,adin horrekin,erretiratu dute eta gainera, oso lan onekin . Beraz ,67 urterekin ezin dugu lan egin , baina 50rekin ezin dugu erretiratu eta orain ,aurreko akatsak besteok konpondu beharko ditugu.
Maribel.

Anónimo dijo...

Nire ustez idea txarra da politikoentzat bakarrik urte gutxirekin lan egiteari utzi diotelako eta diru asko kobratzen dutelako beste lan bat egiten ari diren bitartean. Desberdintasun horiek konpontzen ez dute ezin arte, ezin izango diete ikutu jubilatzeko adina gehienari. Gainera lan bakoitzak desberdintasun handiak dauzka eta ezin da konparatzea.

Anónimo dijo...

adierazitakoa ez da zuzena: " 2013an hasita urtero bi urtez luzatuko litzateke erretiro adina" esan beharrean " 2013an hasita urtero bi hilabetez luzatuko litzateke erretiro adina" jarri beharko zenukete.

www.harlax.wordpress.com