2010/04/23

PETER PAN KONPLEXUA

Gaur nire urtebetetzea da, 31 urte bete ditut. Poz-pozik egon behar nuen nire eguna baita. Baina, oso haserre nago, urtebetetzeko postal batzuekin batera heldu zait gutun bat, gaurtik aurrera gaztea ez naizela esanez, gazte-txartela berritu ezin dudala esanez .

Ez nekien, edo ez nuen gogoratzen, 31 urte betetzen ditugun egunean gaztea izateari uzten diogula, bat-batean. Aurreko gauean gazte sartu ohean eta hurrengo egunean heldu esnatu eta, jakina, txartelik gabe.

Haiek nahi dutena esan ahal dute, baina (ispiluan neure burua ikusten dudan guztietan) ederto, sasoi onean nago, oraindik oso gazte nago. Ardoa bezalakoa naiz, urteak pasa ahala ezin hobeto. Nortzuk dira funtzionario madarikatu horiek esateko dagoeneko ez naizela gaztea? Ez al da egia gazte sentitu bitartean gazteak garela?

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bere bihotza gaztea dela esaten du nire amamak. Orain 89 urte dauka eta beti indarra asko dauka. Zer da zaharra izatea? Adina ez du balio esaterako gaztea edo zaharra izatea. Gure bisitza moduan Klabe dago. Ni ,adibidez, 33 urtearekin oso gaztea naiz,abiadura,jaia,botellon egitea... gustatzen zaizkit.Klasean adibedez badago jendea 50 uretearekin ,gutxigorabera, gaztaeak direla uste dut.
ivan.a

anonimo erabiltzaileak esan du...

Nire ustez funtzionari horiek adina hori aukeratzen dute bakarrik gai bat ekonomikoa delako , bestela ez dauka zentzumen asko .
Jende asko jubilatuta dago eta gauza asko egiten ditu , gazte bat bezala eta batzuetan gazte asko oso lasaiak eta oso erosoak izaten dira.
Nire amonak trapuak zaharrak direla esaten zuen .
Nire ustez garrantzitsuena da barne - indarra , asko baduzu gaztea izango zara bestela ez zara
hain gaztea .
Jose

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urteak betetzea halabeharrezkoa da, ez dago botoi bat denbora gelditzeko. Baina ez dago hain txarto urteak betetzea gauza batzuk ikasi badituzu.
Soraya

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batzuetan, gazteek ezin dute heldu, bere gurasoek asko babesten dutelako, eta Peter Pan bihurten dira.
Gurasoek erretiratzen direnean,lan egiten jarraitezen dute.Batzuetan, seme-alabak, gurasoen etxean bizitzen jarraitzen dira. Aitite-amonak, haien illobak, zaintzen dute. Erosketak egiten dituzte eta abar.
Nire ustez seme-alabeek etxetik kampo irten behar dute eta horrela gurasoek askatu ahal izango dute beste gausak egiteko, adibidez bidaiak, kirola egin eta abar
I.A.A

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez noiz uzten den gazteria esatea oso zaila da. Bakoitzaren egoeraren arabera dela imajinatzen dut.
Duela urte bat edo zaharren egoitza bateko erizaindegian itxaroten nengoenean, txartel bat ikusi nuen esaera batekin, gazteriari eta zaharrari buruz noiz edo non dagoen muga:
"gaztea izango zara zeure buruak pentsatzen duena, zeure gorputzak egiten duenean baina zeure gorputzak ezin dioenean zeure buruari jarraitu, muga zeharkatzen duzu" edo holako bat. Nik neuk adibidez nire burua bete beteta daukat eta arin-arin doa baina nire gorpua gero eta gehiago motelagoa doa.
bbb

Unknown erabiltzaileak esan du...

Orain dela 25 urte 20 urterekin niretzat 45 zeukatenak zaharrak ziren,baina orain nik badaukat 45 urte eta gaztea sentitzen naiz.Momentu honetan gendea gasteagoak sentitzen gara, ez dakit bai bizi modurengatik,jantzi modurengatik etaba...,baina azkenean urteak hor daude.Egia da gorputza aguantatu bitartean gazteak izango garela.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Adina, adina da. Nahiz eta orain 42 urte daukadan, primeran bizi naiz. Azkenean adina zenbaki bat da. Jende batzuk 20 urte dauka, eta badirudi 60 urte daukala. Argi dago urte gehiago daukagunean, gure gorputza aldatzen zaigu. Baina bakarrik hori, gero gure burua ez da hainbesterako. Momentu guztiak gozatu behar dugu eta kito.
Maite

Roxana erabiltzaileak esan du...

Gaur egun gazteok bakoitzean zaharragoak gara. Nork esan ahal du noiz zaharra zaren? Nik uste dut inork ez. Gaztea sentitzea inportanteena da.
Baina, gazte txartela kendu zidatenean nirentzat izugarria zen. Nik 30eko krisi ere pasatu nuen. Izan ere, pasaden urtean nire adina galdetzen zidatenean, nik 30 urte izaten nituela erantzuten nuen, eta dagoeneko 33 urte dauzkat.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik momentu honetan 33 urte dauzkat eta uste dut oraindik gaztea naizela.Betiko gauzak egiten jarraitzen dut, adibidez, kirol asko egiten dut,martxaz joaten naiz eta abar.Nahiz eta gauza hauek egin, gero eta gehiago sasoi onean mantentzea kostatzen zait.
Nire ustez, gauza bat argi dago,60 urtearekin ezin izan da egin 18 urtearekin beste aktibitate.Hori pentsatzen baduzu,nahastuta zaudela uste dut,baina azkenean bizitzan ilusio eduki behar da eta gauza honetan segur aski zaharrek gazteei irabasten diete.
RODRIGO.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gai hau gogoratzen zait ni "gaztea" nintzenean. Orain dela urte batzuk (hamar edo), hogeitama sei urteekin gaztea izateari utzi zuen. Ni hogeitama zazpi urteekin zaharra nintzen eta hogeita hamar urte neukan, gaztearen adina aldatu zuen hogeita hamarretaraino, eta gaztea izan dut berriz urte batean. Eta gero berriro ere zaharra. Ja ja, Zelako tontotasuna da gaztea izatea adina bat ipintzeko.

Unknown erabiltzaileak esan du...
Egileak iruzkina kendu du.
Unknown erabiltzaileak esan du...

Ni beti gaztea naiz: hauxe da nire mutilari beti esaten diodana, berak ni lau urte baino gehiago edukiko duelako.
Eta ere bai truko bat daukat gazteago sentitzeko:
Pasaden urtean hogeita hamar urte bete nituen, eta nire urteak euskararen moduan beti esatea onena izango zela pentsatu nuen. Orduan orain gastelaniaz nire adina galdetzen badidate, esaten dut: "veinti-once". Eta egia esateko, hobeto sentitzen dut!

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

SENTITZEA EZ DA IZATEA.GAINERA, NORK ESAN DU 31 URTEKO PERTZONA GASTEA DELA? GUZTIZ HELDUA DA
FGLEZ

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Urteak dira Peter Panen sindromea jasaten dudala susmatzen dudala. Ez dakit ikusi duzuen vodafonen azken iragarkia, telefono finkoaren tarifa berri bat aurkezten duena. Han, Rolling Stone bat bezala bizi den musikari bat agertzen da, nahiko adinekoa dena. Ba, niretzat, bizitzarik onena hauxe izango litzateke. Rock-zale zaharrek bezala janzten duten pertsona adineko batzuk noizbehinka ikusten ditut. Pena eta miresmenaren nahasketa bat sentiarazten didate, baina azkenean irabazten duena miresmena da. Ile horail-platinudun emakume zahar horiek, larru beltzez estu–estu jantzita daudenak, liluratzen naute. Eta onena da oso zoriontsuak diruditela.
Zoritxarrez, urteek dakarzkigun gauza batzuk desrrigorrez txarrak dira (Xamurrak, gaixotasunak, gure kabuz ezin moldatzea…) baina beste batzuk jendeak berak bilatzen ditu. Azkenean, nahi ez dugun gauza pilo bat onartzen dugu, gizarteak zuzena dela esaten digulako eta gazte egiten gaituena galtzen gara. Beno, beharbada hau guztia, laurogei urterekin larru beltzez jantsita joateko aitzaki bat da.
Ana PI.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da adina soilik zifra bat dela eta nola sentitzen dugun inportanteena dela. Hala ere, onartu behar dugu, denbora igaro ahala, egoera aldatu behar dela eta ezin ditugula gauza berdinak egiten jarraitu, batez ere, abantailak edukitzen. Beraz, gaur egungo gazteek sorte handia daukate 31 urte arte gazte-txartela edukitzeagatik eta txarto gogoratzen ez badut, gure garaian soilik 25 urte arte zela.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut gaztea sentitzea gure buruan dagoela,baina egia da lan egiten hasten dugunean eta ardurak hartzen ditugunean heldutasunera hurbiltzen garela. Horrek ez du esan nahi zaharrak garenik baina ez gara gazte-gazteak, ardurarik gabe, nahi duguna egiten, gure gorputzak ezin du edozer jasan (4 egun parrandez)... eta zergatik?, ba lan egin behar dugulako
Vanessa G.