2010/04/01

SALAM MALECUM, EVENU SHALOM ALEJEM

Askotan, hedabideei kasu egiten badiegu, V. Gurutzada hastear dagoela ematen du. Baina kasu honetan musulmanei Lur Santuak kendu beharrean haiek Europa kenduko digute, nonbait: Europako herrialde batzuetan Meskitak debekatu dituzte edo debekatuko dituzte, Burkaren kontrako kanpaina batzuk hasi dira eta kristauen Jainkoaren izenean edo Alaren izenean astakeria galantak ari dira egiten. Erlijioen arteko gorrotoa berpiztu da eta nondik eztanda egingo zain gaude guztiok.

Zer deritzozue honi?

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso triste da erlijioren ondorioz gizakiek borrokatzen dutela. Suposatzen da Jainkoengan sinesten dutenek pakean bizi behar izango dutela, baina guztiz kontrakoa, Jainkoengan asko sinezten dutenak besteei sinestarazteko denetari egiten dute besteak hil ere erlijioa hain ona ez dela erakusten.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Guerrak eta gorrotoa ez dira erlijioetatik ateratzzen biblian eta koranean ez da honi buruz ezer ipintzen. Erlijioek errespetoa eta tolerantzia eduki behar dela esaten dute. Musulmanen nagusiek edo aita santuak, ordea, askotan, behar ez dutenari buruz beren iritzia ematen dute. Orduan, agintza daukatenek eta gobernanteek erlijioak erabiltzen dute jendea kontrolatzeko eta erabiltze hau arazoa bada.
MC

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso zaila da gai honiburuz hitz egitea. Nik ez dut gehiago ulertzen, bakarrik, telebistan ikusten duena, baina oso triste iruditzen zait beti borrokatzen ari direla. Suposatzen da, erlijioek paken bizi nahi dute, baina beste gauza bat dirudi. Beti inposizionekin daude, burka, sinestikeriak eta abar.
Pena da baina irtenbidea ez da erraza eta oso urrun dago

Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, erlijioa aitzaki ona izan da beti gerra egiteko baina arrazoi hau ez da inoiz egia izan. Uste dut dirua, petroleoa eta abar... izan direla motiboak. Orain islamistak radikalak dira, baina zer egin zuten katoliloek? Dena lapurtu zuten: Egiptoko altxorrak, familiako premuren herentzia ( bakarrik premuek izan ahal izan ziren erlijiozkoak), neurriz kanpoko mugak eta abar.
Eta orain zer egiten dute, limosnak eskatzen dizkigute eta Batikanoa altxorrekin beteta dago. Zergatik ez dute ezer saltzen? Zergatik apaizako soldatak gure mugarekin ordaindu behar izaten dugu?
Vanessa G

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Penagarria da ikustea leku batzuetan dagoen egoera. Oraindik ezin dut ulertu nola tratatzen dituzten musulmanekoek beren emazteak. Are gehiago, ez dut gogoratzen zein den zergatia, baina emakumeei harriak botatzen dizkiote hil arte, eta nire ustean hori ez da oso normala.
Gainerakoekin gauza bera gertatzen da, eta izaten duten portaera oso erradikala da, hau dela kausa, ez zaie inporta ezta bere burua hil.
Den dena gorrotoa sortzen gaitu, baina ez haien kontra borrokatzeko, batez ere, kontuz ibiltzeko.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Suposatzen da erlijio guztien arabera, maitasuna dela oinarrizko zutabea eta gure betebeharra dela edonori transmititzea eta jakina, denon artean garatzea.
Hala ere, erlijioen artean badirudi arau hau ahazten dela eta elkarrenganako begirunea ordez, gorrotoa transmititzen dutela.
Nire ustez, erlijioaren batekoa edo bestekoa izatea berdin da. Bata edo bestea aukeratzeak ez gaitu eramango zerura edo aldiz, infernura, hiltzen garenean.
Horregatik, lelokeria iruditzen zait haien artean egondako borroka fededun gehiago lortzeagatik, besteari kritikatuz edo kondenatuz.
Ze maitasunaren adibidea eman nahi diguten erlijoek!
J.R.-gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Erlijioa oso kaltegarria dela uste dut. Batzuei bizitzaren nahigabeak hobeto jasateko balio zaiela ematen du baina niri zeru bat dagoela eta Olentzerok opariak ekartzen dizkigula sinistea oso gauza antzekoak direla iruditzen zait. Teorian, norberak nahi duena eraman edo egin dezake, baina praktikan hori ez dago batere argi eta emakume musulmanen janzteko era horren adibide on bat da. Portugaleten kaletik eranbat estalita doan emakume bat badago eta benetan tamalgarria da. Mendebaldean emakumeen eskubideen alde hainbeste borrokatu da orain horrelako gauzak ontzat emateko? Balore batzuk absolutuak izan behar dira, hau da, ezin dira onak ala txarrak izan norberaren moralaren arabera. Emakumeak guztiz estalita kalera ateratzea kalte egiten digu guztioi, pertsonak menperatzeko oso era argia delako eta debekatuta egon beharko litzateke. Berdin zait nahi dutelako horrela joaten direla esaten badute, jokabide horrek besteei eragiten baitigu. Babesteko aitzakiaz, emakumea kontrolatzen eta azken finean pertsona heldu bat ez bezala hartzen da eta larriena da emakume askok tradizio horiek sustatzen dituztela.
Ana Pi.

Zertarako balio dute erlijioak? Ezertarako? Zihur zaude?
Mundua ulertzeko eta gizonen artean arremanak muntatzeko sortu ziren. erlijioaren norman, ohiturak eta tabuek ia aldaezinak dira eta bizitzaren neurriak biurtzen dira. Zer dira hamar mandamentuak?
Zoritxarrez gudak ez dira sortzen erlijioarengatik: Petroleoa, ura, boterea, besteen lurra... Horregatik sortu zen kolonialismoaren sistema eta hango europeei ez zitzaien axola erlijioia kanpora joateko. Dena den, erlijioia ona da jendea organizatzeko.
Musulmanek, ordea, denok bere erlijio menpean egon behar gara. Jainkoak esan du nola bizi eta jainkoaren lekeak ikutuezinak dira. Haien bizimodua inposatzea erlijio agindua da eta egiten dute ahal dutenak. Kontuz! Uzten badiegu...

fglez