2012/05/24

INDARRAK LAGUN DIEZAZULA

Iragartzen ez dena ez dela saltzen esaten da marketinaren munduan. Ez nago ziur. Beharbada, mundu globalizatu honetan dagoeneko ez da produktuaren kalitatea edo produktu bera ere inporta. Irudia da gakoa edo burmuinaren alde ezkutu batean geratzen zaigun isla. Ez dakit. 

Gauza berri bat erosi behar dudanean entzundako musikatxo batek edo ikusitako irudi batek bultzatzen nau iragarritako produktua erostera. Erosten dudan lehenengo aldia izan daiteke, baina barruko indar misteriotsu batek lasai asko erostera bultzatzen nau, lehenago erosi banu bezala. Ez da magia edo misterio. Ez. Publizitatearen eragina da.

Ez daukat ezer publizitatearen kontra. Gainera, iragarkiak ikustea dut gogoko. Behin, arratsalde osoa eman nuen iragarkiak ematen zituen programa bat ikusten. Anuntziorik onena aukeratzeko lehiaketak ere inoiz grabatu ditut gerorako. Ez pentsatu hori! Ez naiz masokista. Publizitatearen munduak liluratuta nauka.

Baina, egunero etxeko postontzia ireki eta panfletoz lepo izateak ateratzen nau nire onetik. Gutunontziaren atetxoa zabaldu eta tona bat paperen artean bankuko pare bat gutun eta ordaintzeko beste bi aurkitzea zaila da. Ziur nago noiz edo noiz gutunen bat zaramara bota dudala panfletoen artean.

Begiratu gabe panfletoak botatzeko tramankulua jarri dugu portalean. Antza, ez naiz ni nazkatuta dagoen bakarra. Postontzitik tramankulura leitu barik eta, gainera, birziklatu egiten ditugu. Baina, orain supermerkatura joaten naizenean soilik dut musikatxo lagun.

Zuen etxeetan ere postontzia panfletoz lepo duzue? Zer egiten duzue propaganda horrekin? Ezertarako balio du publizitate mota honek?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Auzokoek postontzi bat daukagu atari kanpoan eta normalean bertan uzten dituzte iragarkiak. Argi dago ez dugula postontzi pribatuetan publitzitatea nahi , baina tamalez, beti agertzen da iragarkiaren bat barruan.
Beste atari batzuek ere kartelak dituzte propaganda barrura ez botatzeko eskatzen, dena den, ez dakit oso baliagarriak diren ala ez.
Nire ustez, oso gogaikarria da paperak beti postontzi pribatuan agertzea eta debekatuta behar izango litzateke ohitura hau. Mesedez, ez bota paperezko ¨spam¨-ak nire buzoira !

D.T. 1B

Anónimo dijo...

Nire ustez, halako propagadak eraginkorra izan behar du. Izango ez balitz enpresek ez lukete erabiliko, oso garestia delako. Niri berdin dit ustezko eraginkortasun honek. Are gehiago, metodo hori erabiltzen dutenei boikota egiten saiatzen natzaie. Zuhaitzak erabiltzea zaborra hori egiteko lotsagarria iruditzen zait, eta, gainera, gehiena kalean agertzen da, lotsagabe batzuek lurrera botatzen dutelako. Paperaren erabilera hori albait goizen murriztea espero dut, plastikozko poltsekin gertatu den bezala.
Ana Pi.

Anónimo dijo...

Postontzia irekitzen dudanean paperez beteta aurkitzen dut, gutunik egoten ez den gustietan bakarrik propaganda egoten da. Propagandarako leku bat daukatelako, propaganda nire postontzian botatzen didaten gehien gorrotatzen dudana da . Beti nire paperontzia beteta dago birzikatzera botatzen ditudan paper guztiekin. Kontsumo-gizarte batean bizi gara eta horrexegatik propagandarekin bonbardatzen gintuzten.
Josean A2

Anónimo dijo...

Lehen esan duzuenaz aparte, paperontzi bat edukitzea erabilgarria iruditzen zait nik behintzat han propaganda interesgarria ikusten dudanean, hartzen dut baina bakarrik nahi dudana ez denak. Niretzat criba bat bezala funzionatzen du.
M.J.

Anónimo dijo...

Propaganda beharrezkoa da, gaur egunean batez ere. Jende gehiago kale gorrian ez bukatzeko. Zuekin ados nago, postontziak paperez betetzea ez dela atsegina. Niri, behintzat, berdin dit,ni normalean postontzia irekitzen ez dudalako, udan izan ezik. Propagandaren bat begiratzen dut, bestea irakurri gabe birziklatzen dut.
SD

Anónimo dijo...

Nik atea ireki dudanean eta publizitatea ikusi dut beti hartzen dut, baina normalean paperontzira joaten da eta bakarrik "paginas blancas" eta "paginas amarillas" gordetzen dut. Eta jendeak nire buzoira publizitatea bota dute nire amak hartzen dut baina gero ez dakit zer egin duen publizitatearekin.

V.B A2

Anónimo dijo...

Nire atarian publizitateontzi bat daukagu, horregatik bakarrik noizean behin daukat panfletoak postontzian.

ESP

Anónimo dijo...

Ni bi urte daramat nire etxean ,postontzia ireki dudan bakoitzean publizitateak gutunak baino gehiago daude eta batzuetan gordetzen dut eta besteetan botatzen dut.
Batzuetan,publizitatea gordetzea ondo dago,esate baterako,etxean bakarrik zaude ,gose zara baina ez daukazu gogoa janaria prestatzeko edo edozein jatetxetara joateko ,publizitateari esker deitu ahal duzu zuri janaria ekartzeko.
Batzuetan,propaganda eta publizitatea edukitzea ez da hain txarra.
EKAITZ A2

Anónimo dijo...

Nire komunitatean apal bat daukagu atarian eta normalean, publizitatea han uzten dute.

Baina nahiz eta panfletoz inguraturik egon, behar ditudanean ez ditut aurkitzen.

G.U.