2013/11/29

KENNEDY ETA EUSKARA

Azken asteotan bi dira data inportanteenak, historikoak, gogoratu beharrekoak: bata, azaroak 22, John Fitzgerald Kennedy-ren erailketaren berrogeita hamargarren urteurrena eta, bestea, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko eguna.

Baina, zer erlazio dute Kennedy presidenteak eta euskarak? Ezer ez. Ba al zekien Kennedyk euskara? Ezta pentsatu ere! Ala bazuten Kennedytarrek Euskal Herrian beren sorterria? Ez, nik dakidala, familiak Irlandan zituen erroak. Orduan zer dute komunean bi data hauek? Bada, berriro diot, ezer ez. Beno, pertsonaia ezagututa, beharbada, asma dezakegu teoriaren bat edo beste data biak estuki lotzeko, baina hori ez da gaurko plana.

Zuetako asko bezala, Kennedy presidenteari bizia kendu zio(te)n egun hartan jaio gabe nengoen. Ez nuen politikari hura ezagutu eta bere bizitzaz, hobeto bere heriotzaz, gauza asko irakurri dudan arren ezin dut esan ona ala txarra izan zen. Denborak eta telebistak goraipatu dute pertsonaia, modernitatearen ikono bilakatuz . Baina, Kennedyk esandako esaldi famatuen artean badago bat euskararen egoerara ondo egokitzen dena eta euskararen egoerara moldatuta horrela dioena: “ez galdetu zeure buruari zer egin dezakeen euskarak zugatik, galdetu zeure buruari zuk zeuk zer egin dezakezun euskaragatik”. Eta horixe bera da aste honetako kontua.

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

nire ustez kennedy eta euskara ez dute erlaziorik. kennedy-k ez du ezta euskera ikasi ezta ezagutu. bi data hauek ez dute komunean ezer ez. bata Euskararen Nazioarteko eguna da eta bestea John Fitzgerald Kennedy-ren erailketaren berrogeita hamargarren urteurrena. nik penstatzen dut kennede-en hilketa oso gogorra izan zela bere familiarentzat,hil zutenenan bere emastea bere aldean zegoenez gero. hala ere Euskararen Nazioarteko eguna oso garrantzitsua da euskera gure hizkuntza delako.

Janire Cabrera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Euskarari esker,lan hobea edukitzeko aukera gehiago dauzkat,gure kulturari buruz gauza gehiago ezagutu ahal ditut,liburuak euskaraz irakurri ahal ditut eta harremanak jende gehiagorekin eduki ahal ditut.Beraz,euskarak nigatik gauza asko egin ahal du.
Nik euskaragatik,nahiz eta oraingoz gauza asko egin ez,maila gehiago dudanean,neure harri-koskorra ekarri ahal izango dut hizkuntza bizia mantentzeko.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik neuk euskaragatik momentuz ezin dut gauza handirik egin. Hizkuntza ondo erabili nahiko nuke baina nahiz eta ahalegin izugarriak egin, ez naiz kapaza ondo hitz egiteko. Hala ere, saiatzen naiz praktikatzen etxean nire familiarekin, nire senarra ere euskara ikasten ari delako eta nire alabek euskaraz egiten dutelako haien ikasketak.

Hau egiten eta ikasten espero dut nire maila hobetzea eta orduan hizkuntza mantentzen lagundu ahal izango dut.

Ez dakitenerentzat, abenduaren 3an Sestaon egongo dira jarduera batzuk euskararen nazioarteko eguna ospatzeko eta nik parte hartuko dut.

Bitartean asko esfortzatuko naiz eta nire helburua lortzeko irratia eta telebista euskaraz jarriko dut. Orain ere egiten dut, baina egia esateko... ez beti.

Silvia C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hirugarren komentario bezala, mementu honetan ez dut gauza handirik egin euskaragatik, aldrebes baizik.
Euskarari esker lan ona aurkitzea espero dut eta honen bidez nire alaba laguntzea bere etxeko lanekin ere espero dut. Baina nahiko nuke euskararen irudia aldatzea. Esan nahi dut, hemendik kanpo euskara eta separatismoa erlazionatuta dago, uste dut ezjakintasunagatik eta kultura faltagatik. Gainera, euskara entzuten duen jendeari oso gogorra iruditzen zaio hizkuntza, eta jendea borroka egiten ari da haien artea pentsatzen dute, nahiz eta oso elkarrizketa normala eduki.

Atalía (Kennedy eta euskara)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Hemen Euskal Herrian euskara inportanteagoa izan zen baina orain lana aurkitzeko gero eta inportanteagoa da. Niri ikastolan zegoenean ez zitzaidan batere gustatzen eta orain ere ez.
Askotan jendea euskara ikasten du, lana hobea aurkitzeko. Egia da orain euskara ikasteko ondo dagoela etorkisunean gure seme-alabak ikastolan lagundu ahalko ditugu, ume guztiak euskaraz hitz egiten baitute. Euskara jakitea nahi nuke eta euskarari buruz etorkisunean beste aurkitzea espero dut.

V.B.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri ez dagoela erlaziorik kennedy eta euskararen artean iruditzen zait. Zer egin behar dugu euskararen alde? Euskara ikasten eta euskara hitz egiten leku guztietan. Hori da gure eskubidea, euskaraz hitz egin ahalmena.
Iñaki.i

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gehiagotan neure buruari galdetu diot zer egin dezakeen euskarak niregatik eta zer egiten ari naiz euskara ikasten baina, inoiz ez dut aldrebes pentsatu! Uste dut euskara ikasten dugunok gauza asko egiten dugula euskaragatik. Edozein hizkuntza ikastea oso zaila da eta horretarako gauza asko beharrezkoak dira. Denbora ez ezik dirua eta ikasteko gogoa ere behar ditugu.
Hori jakinda, hizkuntza guztien artean euskara aukeratzeak merezimendua dauka, gure inguruan gutxi erabiltzen baitu. Esate baterako, ingelesa ikasiz gero, bai lanean bai oporretan jendearekin hitz egin ahal duzu, jende askok ingelesez hitz egiten daki eta. Baina, hemen nahiz eta gero eta jende gehiagok euskara jakin, kalean ez da euskara entzuten. Batez ere, ezkerraldean! Enpreseetan egoera berbera dago. Leku publikoetan bai beharrezkoa dela baina, enpresa pribatuetan ez da batere beharrezkoa euskara jakitea, beste hizkuntza batzuk nahiago dituztelako.
Argi dago, gure hizkuntza denez euskara ikastea merezi duela. Baina, uste dut euskaraz hitz egiten saiatu behar dugula. Hori egin dezaket euskaragatik. Agian, horrek gutxi dirudi baina, ez da guk pentsatzen dugun bezain gutxi. Euskara erabili ezean, desagertuko da. Azken urteotan horri buruz ikerketa asko dago. Dirudienez, euskara arriskuan dago, gutxi erabiltzen delako. Horregatik, hori aldatu behar da eta behar beste euskaraz hitz egin behar dugu. Bestela, zertarako balio izango du euskarak etorkizunean? Leku publikoetan lana aurkitzeko? Horri ez deritzot nahikoa, hizkuntzek bizirik egon behar dute eta. Gainera, zenbat eta euskara gehiago erabili orduan eta hizkuntza garrantzitsua izango da.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Pixka bat filosofaria edo egia esateko filosofari handia izan behar izango nuke galdera ondo erantzuteko.
Ni filosofari txikia ez naizenez ez filosofari handia eta jakingabeziak ausardia ematen didanez, euskara hizkuntza berezia dela eta nahiko harro nagoela euskaldun izateagatik esan ahal dut.
Azken neurona arte ematen ari naizela euskara ikasteagatik esan ahal dut ere.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Oso erreflexio interesgarria dela, uste dut. Inoiz ez nuen galdetu neure buruari ea zer egin dezakedan euskaragatik, baina gai honi buruz irakurtzeak pentsarazi dit.
Guztiok kalean euskaraz hitz egingo bagenu euskara aberastuko genuke eta mesede handia egingo gnioke euskarari ez galtzeko.

V. Vera

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Azken egunetan telebistan Kennedy-ren erailketa gogoratzeko dokumental asko eman dituzte.Aditue batzuek esan dute bizitzen jarraituko balu presidente arruntaz gogoratuko litzatekeela.Gainera mafiarekin zeuzkan harremanei esker bere politika bizitza hain azkar izan zen.Hamaika emakumerekin harreman sexualak eduki zituen (beno, hamaika,hamaika...)Nahiz eta akats asko eduki zituen,hiltzean,bakarrik egin zituen gauza onak gogoratzen dituzte eta mito bihurtzen da.Amerikarrek hartaz errespetuz eta maitasunez hitz egiten dute.
Bestalde aste honetan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu.Denok badakigu euskarak zailtasunak dauzkala.Nahiz eta gero eta jende gehiagok jakin,esparru guztira heltzeko arazoak daude.
Ez nuke nahi Kennedy presidente bezala,euskara hil behar dezan merezi den errespetuz eta maitasunez tratatzeko.Kennedy,orain ,bakarrik ikonoa da,baina euskara gure heziketa,kultura,hizkuntza da.
Mito gehiegi daude baina Euskara gure errealitatea da,hori dela eta zaindu behar dugu eta zaintzeko erabili behar dugu!.
I.V.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo!
Blogeko sarrera irakurri baino lehen ez nintzen pasa den asteburuan Kennedy-ren eraiketaren urterrena eta euskara eguna ospaketa izan zirela konturatu. Baina polita iruditzen zait harremanik gabe bi gauza hori errelazionatzea, textuak egin duen moduan; “galdetu zeure buruari zer egin dezakezun euskaragatik”.
Nire kasuan, zer egin desakela argi dago. Momentuz bakarrik hizkuntza ikastea, ulertzea, dakidan gutxia erabiltzea, eta maitatzen saiatzea. Oraindik hori da dena. Geroago, hizkuntza hobeto erabiltzeko gai izan ondoren, badakit hizkuntza mantentzen lagunduko dudala.
(Eguzkine HG. Barakaldo B2)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut euskara hizkuntza berezia dela. Ezagutzen dugun beste hizkuntzaren ez du antza. Gainera, oso zaila iruditzen zait eta horregatik, interresgariagoa da ikasteko.

Momentu honetan, ezin dut gauza handia euskaragatik. Euskaraz ikasten dut lana aurkitzeko. Nahiko nuke etorkizunean euzkaraz ondo hitz egitea eta nire umeei irakastea.

Bestalde, ez nekien zer egunetan Kennedy hil zen baina nola textuak Kennedy eta euzkara errelazionatu duela gauza xelebrea iruditzen zait.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Uste dut Kennedyren eta euskararen artean ez dagoela ezer erlazionatuta. Euskarari dagokionez, nik euskara ikasten dut epe bat egiteko eta gainera hizkuntza guztien artean errazagoa da niretzat. Uste dut nire bizitza osoan askotan pertsona batzuen artean entzuten dudala eta horrela pixka bat erraza da ikastea niretzat. Nire lanean lankide guztion artean ez dugu euskara hitz egiten eta nagusiak ez digu euskara eskatzen. Lanari dagokionez euskarak nigatik ez du ezer egin orain arte, agian bost urte barru epe bat egiten dudanean, euskarari esker zerrenda batean sartuko dut. Beste alde batetik senide bat daukat eta Ondarroako egoitz batean bizi da eta berarengana joaten naizenean, beste pertsonekin euskaraz elkarrekin hitz egiten dut. Gainera, haiekin euskaraz hitz egin ahal izatea kontura hartu dudanean eta gehienak ulertzen ditut, momentu hartan gehiago gustatzen zait euskara.
Maria b2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan diktadura batean bizi ginen eta ez genuen eskubiderik, garai hartan Kennedy presidentea hil zen. Kennedy nire ustez lehenengo presinte demokratikoa zen Estatu Batuetan eta eskubide asko eman zizkien beltzei.

Beharbada lelokeria bat da baina txikitan niretzat euskera eta Kennedy askatasunaren sinboloak ziren.

Iñigo M.