2014/03/14

BAKARRIK ALA LAGUNDUTA?

Lana, lana, lana … zorioneko lana! Zenbat burukomin ematen duen ditxosozko lanak! Lanik ez daukagunean lana eduki nahi dugu. Izan ere, lanik gabe ez dago dirurik eta dirurik gabe zaila da bizitzari aurre egitea.

Baina lana daukagunean, diruaren arazoa nola edo hala hain handia ez bada ere, beste bat agertzen zaigu. Nor dago erabat konforme bere lanean? Jende gutxi uste dut. Asko dira jendeak erabilitako argudioak lanarekiko desadostasuna adierazteko, baina seguru nago ez dagoela lankideak inoiz kritikatu ez dituen gizasemerik.

Taldeka lan egiten dutenek beti dute ahoan besteenganako hitz txar bat. Honegatik edo  hargatik gurekin lan egiten duen horrek, eta ez horrekin lan egiten dugunok, badu kalifikatzaileren bat: alferra, langilea, kontakatilua, lausengaria … Zenbat adjektibo bururatzen  zaizkigun halakoetan! Sinonimoak emateko ere gai gintezke.

Bakarka lan egiten dutenek, berriz, edozer emango lukete lankideren bat izatearren. Lanean emandako orduak amaigabeak izan ez daitezen laguntxo bat ondoan  izatearren, gauza onak zein txarrak partekatzeko lankidea.

Beraz, gauza guztietan bezala, zaila da gizakiarekin asmatzea, beti ez daukaguna baitugu gustukoago. Amak, adinekoa berak, beti dio: “Bizitzeko balio ez eta hiltzeko prest ez”. Nik esapide bera erabiliko nuke, baina beste hitz batzuekin: “Bakarrik lan egiteko balio ez eta lankideekin lan egiteko prest ez”. 

Eta zuek, zer nahiago duzue bakarka ala taldeka?

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Inoiz ez gaude konforme. Beti nahi ez duguna eduki nahi dugu. Horrela dira gauzak! Baina, sarrerak esaten duenez gehien gustatzen zaiguna kritikatzea da, nagusia ez ezik lankideak ere kritikatu ohi ditugu eta. Are gehiago taldeka lan egiten dugunean!
Aitortu behar dut taldeka lan egitea nahiko zaila dela. Beti pentsatu ohi dugu beste pertsonek gutxi egiten dutela, alferrak direlako. Bakoitzak pentsatzen du bere lana onena dela eta besteen lana ez dela hain ona. Horregatik, taldeka lan egiteko orduan beti arazoak sortzen dira. Pertsonak oso desberdinak garenez gure moduan egin nahi dugu eta zaila da adostasuna ipintzea. Hau gutxi balitz bezala, lankideak lankideak dira , ez dira lagunak, ezin ditugu aukeratu eta. Horregatik, ez dugu zertan ondo moldatu.
Nire kasuan lankideekin nahiko ondo moldatu arren, lankide batzuekin ez naiz hain ondo moldatzen eta kasu horretan are txartoagoa da taldeka lan egitea. Egia esanda, bakarrik lan egin nahiago dut, nire moduan egiten baitut. Taldeka denbora gehiago galtzen da hizketan eta agian, ahal beste egiten naiz baina, beste lankidea ez. Beraz, nik lan gehiago egin beharko nuke: nirea eta berea. Agian, oso ondo bananduta egonez gero, desberdina izango litzateke baina, gehienetan hori gertatzen da eta azkenean lankidearekin eztabaidatzen hasten gara. Horregatik, bakarrik hobeto moldatzen naiz arazoak saihesteko.
Nire kasuan bakarka lan egiten badut ere, lankideekin egoten naiz bulego berberan. Horrela, nahiz eta nire lana bakarrik egin, denbora osoa lankideekin hitz egiten egoten naiz. Horrela, denbora azkarrago pasatzen da bestela, oso aspergarria izango litzateke.
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Teorian,taldean lan egiteak hobe izan behar izango luke.Harreman onak edukitzen badituzu lankideekin,denbora azkarrago pasatzen da eta norbaitek lagundu ahal dizu baina,egia esan,hori normalean ez da gertatzen.
Askotan,lankideak alfer hutsak edo kontakatilu hutsak dira eta lankideak jasatea lanera baino gogorragoa da.
Horregatik,aukeratu ahal izango banu,bakarrik lan egingo nuke.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

jakina! Taldeka lan egitea gustatzen zait. Jendeak taldeka lan egiten duenean, lasaiagoa lan egiten du eta gainera noizean behain gauza berri batzuk ikasten ditu.
Guztioi taldeka lan egitea gustatzen zaigula uste dut, baina nik beste galdera bat egingo nuke, jendeak taldeka lan egiten badaki?
Askotan, gure hiriko kaleetan obra asko edukitzen ditugu eta jendeak taldeka lan egiten duenean ikusi ahal dugu. Ia beti berdina izaten da, batek lan egin bitartean , hiru edo lau begiratzen ari dira eta lan egiten duena berria izaten da.
Agian, batzuek hizketa eman lan egitea dela sinestu ahal dute. Jende honek, normalean, teoriari buruzko asko jakiten badu ere, gero lan egin behar duenean, ez du batere jakiten.
Askotan taldeka lan egitea nahiko zaila izaten da, horregatik lanetan hau ez pasatzeko, jendeak oso antolatuta egon behar du eta langileak ez ezik, jabeak ere lan egin behar du.
Txirrindulariak, adibide on bat jakiteko taldeka lan egiten zer den, izaten dira. Txirrindularitzan, taldeek jabea eta langileak dauzkate eta lasterketa irabazi nahi izanez gero, guztiek pedalak eman behar dituzte.

Iñaki Gurutzeta.