2014/03/21

LORETAN, NOIZ?

Kapuluz inguratuta nago. Ezkerretan eta eskuinetan. Aurrean eta atzean. Leku guztietan daude. Inbasio bat dira.Ohituta nago, normala da.

Garai honetan kapulu guztiak daude urduri, baina pozik. Gutxi falta zaie kapuluak ez izateko, loratzeko. Batzuk nolakoak izango diren erakusten hasi dira, dagoeneko. Hor, kapuluaren puntan, zerbait sumatu ahal dugu. Denborak esango du zerbait hori zer izango den, bitartean itxaron behar.

Loratzea da beraiena, baina nik ez daukat esku ona kapuluekin. Mimoak ematen dizkiet eta noizean behin hitz egiten diet. Musikarekin ere saiatu naiz, baina gutxi dira nire inguruan loratzen diren kapuluak. Nire ingurukoak kapuluak dira eta kapuluak izango dira betiko. 

Orain dela urte batzuk hasi nintzen afizio honekin. Neskalagun ohiak, gure maitasunaren adierazgarri gisa, behin, urtebetetze egunean, loratzear zegoen kapulu bat oparitu zidan. Kapulua ez zen inoiz loratu eta maitasuna zimeldu egin zen nire lagun onenarekin Tarifara joan zen egunean. Baina, afizioarekin jarraitzen dut. Etxea lorontziz beteta dut, kapuluz beteta.

Baduzue lorerik etxean? Gustuko dituzue loreak? Zer lore gustatzen zaizue gehien? Zergatik? Baduzue eskurik loreetarako?

11 comentarios:

Anónimo dijo...

Etxean lore eta landare asko dauzkat.Urestatzen ditut eta hosto lehorrak kentzen dizkiet baina,askotan,berriak erosi behar ditut hiltzen dira eta.Eskurik ez eduki arren,ez dut amore ematen eta erosten jarraitzen dut.
Guztiak gustatzen zaizkit baina,loreren bat aukeratu behar badut,arrosa gorriak eta bitxiloreak aukeratzen ditut.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Nahiz eta loreak eta landareak oso gustatu, beraiekin ez dut esku onik. Fikusak, kaktusak... denak hiltzen zaizkit. Behin bonsai bat oparitu zioten nire senarrari eta erre egin zitzaigun eguzkiarekin. Nire leihotik ikuspegiekin konformatzen naiz, lorategi botaniko osoa ikusten da eta. Modu honetan lorez ez ditut kezkatu behar eta hala eta guztiz ere gozatzen ditut.
Nire lore gustukoena da MacKintosh Arrosa. Escoziako lorea da eta tatuatu zidaten han bizi nintzenean. Arrosa hori oso esanahi polita da niretzat, eta nire cibileko ezkontzan nire sortak MacKintosh arrosetako kapuluz beteta zegoen. Escoziara Internetez erosi nituen, oso zaila delako hemen aurkitzea.

Atalía

Anónimo dijo...

nire gurasoen etxean beti lore asko egon dira eta oso politak gainera bana ni orain bakarrik bizi naiz eta ez dut nahi lorerik nire etxean. zaindu behar dira eta lana ematen dute.
egia esaten badut loreak asko gustatzen zaizkit baina beste lekutan ikusteko ez nire etxean. orain dela gutxi nire urtebetexea izan da eta lore bat oparitu zidaten, penagarria da hau esatea baina badago hilda, horrexegatik loreal ez eukitzea nahiago dut.

Anónimo dijo...

Oso politak iruditzen zaizkit loreak eta noski, etxean edukitzea gustatzen zait baina ez dakit saintzen. Loreak oso desberdinak dira eta bakoitzak zaintze berezia dauka. Adibidez, ez da gauza bera bonsai bat zaintzea edo arrosa zaintzea.

Nire etxean badakuzkat baina nik ez dut arduratzen, nire aitaren lana da. Gure kasuan, etxe batean bizi gara eta orduan,lorategi bat daukagu. Hala ere, hemen eguraldia oso txarra da eta azkenean lore asko hondatzen dira.

Bestalde, noizbait nire mutil-lagunak arrosak oparitzen zizkidan baina egun batzuk pasa eta gero,zimeltzen ziren. Horregatik, uste dut etxean edukitzeko onenak direla lore sintetikoak.

ALBA L.

Anónimo dijo...

Aitortu behar dut etxean ez daukadala lorerik, ez daukat eskurik loreetarako eta. Beno, egia esanda ez da eskua txarra edukitzea, kasurik ez egitea da. Loreak ikustea gustatzen bazaizkit ere, inoiz ez dakit nola zaindu. Beti lehortzen zaizkigu, urreztatzen ez ditudalako. Loreak zainketak behar ditut eta beti ahazten zaizkit. Gainera, bere zainketak ez dira hain errazak. Batzuek ura behar dute. Beste batzuek, aldiz, ura gutxi behar dute baina, gehien behar dutena eguzkia da. Horrez gain, lore gehienek kalean egon behar dute. Baina, batzuetan etxean hobeto daude, barrukoak direlako. Gutxien gustatzen zaidan zainketa horiek dira, astunak iruditzen zaizkit eta. Horregatik, zaindu ezean, hobe da ez edukitzea eta lorerik ez eduki nahiago dut. Ulertzen dut zainketa horiek ezinbestekoak direla baina, musika ipintzea edo haiekin hitz egitea gehiegi iruditzen zait, ez dut uste zainketa horiek beharrezkoak direnik.
Nire ama, ordea, loreak ez ezik landareak ere dauzka eta beti balkoiak lorez beteta daude. Gainera, udan are politago daude. Oraindik pixka bat falta zaie loreak edukitzeko, oraindik hotza egiten duelako. Baina, laster landare guztiek loreak edukiko dituzte eta balkoiak horrela ikusteari polita deritzot.
Dena den, landare guztiek zerbait daukate. Baina, niri iritziz loreak dauzkatenak lorerik politenak dira, bereziagoak direlako. Nire kasuan arrosak gustatzen zaizkit batez ere, horiak! Hain arraroak dira non arrosa horiek ikusi nahiago baitut. Gutxien gustatzen zaizkidanak landareak dira, lorerik ez daukatelako.
Baina, gauza guztietarako bezala, loreetarako eskua eduki behar da eta nire kasuan , ez daukadanez, etxean lorerik gabe egoten jarraituko dut.
Nuria

Anónimo dijo...

nahiz eta loreak asko gustatu, etxean ez daukat lorerik. Loreak ondo zaintzea ez dela erreza uste dut eta nik ez daukat esku onik.Lorea gehiago gustatzen zaidana arrosa da. Beti oparitzen dizkiet arrosak nire emazteari baina arrosak zaintzea nire emaztearen lana da.
iñaki.i

Anónimo dijo...

Nire etxean badaude loreak balkoian, baina ez dira nireak, nire etxekidearenak baizik. Nik behin garbantzuak landatzeko asmoa nuen, baina haziak ito egin nuen, ez nekielako zenbat ur behar zuten. Geroago, lagun batek marihuanazko haziak eman zizkidan baina ere ez zuten loratu. Nirea ez da landatzea.

Ez zaizkit loreak gustatzen, hor daude, isilik eta mugitu gabe; uste dut horregatik haiek ez daudela ondo nirekin. Pazientzia asko behar da loreak landatzeko, eta nik segundu batean loreak ikusi nahi ditut.

Nahiz eta balkoi txiki bat daukan, nire amamak badauzka lore batzuk hor eta azko gustatzen zaizkion. Uste dut nirea loreekin ez da familiatik.

Shei (Txirrin)

Anónimo dijo...

Etxean ez daukat lorerik landareak baizik eta nire amak zaintzen baititut bestela ez nuke landarerik edukiko.
Udaberrian loreak ikusteak nahiko poztu nau, zeren neguan ezin dugu ikusi lorerik eta loreak ikusten hasten garenean, horrek denbora ona hasten dela bakarrik esan nahi du.
Loreak gustatzen zaizkit, baina lorategian ikusteko bakarrik, etxean ezin ditut eduki askotan ureztatzea ahazten baitzait eta guztiak hiltzen dira.

Iñaki Gurutzeta

Anónimo dijo...

Nire gurasoen etxean inoiz ez da faltatzen lorontzi bat lore naturalekin.Nire amak afizio handia dauka eta,eta igandero Bilbora joaten da loreen bila.
Egia da, etxea politago dagoela apaintzen dagoenean. ,apaintzeagatik ez ezik usainagatik ere merezi du loreak edukitzea ,bizitza ematen dugulako.Nire kasuan ,ordea, nahiz eta asko gustatu nire etxean ez dago lorerik ,baina esan nahi dut,niretzat opari onena loreak direla .Nire etxean badakitenez nire urtebetetzean loreak ekartzen dizkidate.
Orain dela urte asko nire nebak Holandatik tulipaneko haziak ekarri zizkidan ,plantatu ondoren, guztiak atera ziren,baina, bi hilabetean hil ziren,geroztik etxean loreak ez ditut nahi eduki.
LOLI BLANCO.

Anónimo dijo...

Nire etxean ez daukat lorerik arreta behar dutelako, eta gauza asko ahazten zaidanez,ez edukitzea nahiago dut .Argi dago egongela bat lorez jantzita primeran dagoela, haien kolorea altzari guztiekin oso ondo gelditu dira eta.
Badago zenbait lore egunero ureztatu behar izaten dela, eta ulertzen diot, horixe egitea gustatzen zaion jendeari, baina nire ikuspuntutik, lan handia da loreak zaintzea, denbora ugari kentzen delako.
Gaur egun lorerik ez edukita ere, ez dakit loreak edukiko ditudan etorkizunean, askotan geure gustuak aldatzen direla denbora pasa ahala.

Alberto Seo

Anónimo dijo...

Nik etxean ez daukat lorerik eta ez dut inoiz eduki.Nire gurasoekin bizi nintzenean nire aitak lore eta landare asko zeukan eta berak bai zeukala ezku ona!Ni ez naiz inoiz saiatu landare bat zaintzen,beraz,ez dakit ezku ona edo txarra daukan.
Batzuetan loredenda baten aurrean nagoenean pentsatu dut sartzen eta loretxo bat erosten baina nire bikoteari loreak eta landareak ez zaizkio batere gustazen.Baina azkenean egunen batean landare edo lore bat erosiko dut eta saiatulo naiz hiltzen ez ezten.
Amaia.