2014/05/22

GORDE EZ DAGOENERAKO

Dena gorde, ez bota ezer, agian erabiliko dut, … Ez dakit Diogenes-en konplexua den ala gerra garaitik belaunaldiz belaunaldi  transmititutakoa den, baina etxea trastez beteta dut. Batzuetan garbiketa egitea pentsatzen dut, erabiltzen ez dudana botatzeko; baina pena hartu eta hautsa kendu bere lekuan berriro uzteko. Ez dut deus ere botatzen, ezta gauzarik frikienak edo horterenak ere. 

Azken finean, gauza horiek nire bizitzaren parte bat dira edo nire bizitzaren isla. Gauza bakoitzak bere historia du, nire bizitzaren historia zati bat, handia ala txikia, baina nirea. Orduan, zergatik bota?

Eta zuek, nolakoak zarete? Dena gordetzen duzue ala behar ez duzuenean zaborrera? Zeintzuk dira etxean dituzuen gauzarik fikienak edo horterenak?

9 comentarios:

Anónimo dijo...

Gauza batzuk ezertarako balio izan arren,ukiezinak dira eta inoiz ez ditut botako,oroitzapenak dira eta.Baina,nohizean behin,garbiketa egiten dut eta behar ez dudana,zaborrara botatzen dut.
Normalean,arropa bat urte batean edo bi urtean jantzi ez baduzu,ez duzu berriro jantziko eta lekua hartzeko baino ez du balio.
Esaten da armairuak bizitza bezalakoak direla;zaharra botatzen ez bada,ez da lekurik egongo berria sartzeko.
I.G.(Gurutzeta)

Anónimo dijo...

Bizitzan leku batetik bestera joaten gara eta normala da zerbait gauza gordetzea. Jendeak izan ohi ditu argazki batzuk edo beste objektu bat oroitzapen bezala, hala ere, gero urteak pasatzen dira eta hauetako gauza pilatzen dira etxean eta momentu batera heltzen gara bota beharrean dagoela. Norbaitek pentsatzen du gauza guztiak erabilgarriak izango direla eta oroitzapenak libratzeak oso koztatzen du. Beste batek, alderantziz, ez du ezer eduki nahi eta zenbat eta gutxiago izan, orduan eta erosoagoa sentitzen da. Beno, bakoitzak bere zirkunstantzia daukalako ustean nago eta horrek zoriontsua egiten badie, ondo dago. Nire lekuan, garrantzitsuak diren trastu batzuk dituela iruditzen zait baina ez ohi naiz oso sentimentala gauzaekin.

G.U.

Anónimo dijo...

Niri panpin txikiak, "pongo"ak eta gauza frikiak asko gustatzen zaizkit eta pila bat daukat. Nire emaztea esaten dit apalategi bat behar dudala nire "lagunak" ipintzeko.

Nire gauzak, nire bisitzaren parte inportante bat dira eta ezin ditut zaborrara bota, maitasun handi bat dauzkadalako.

Haien arteanpanpinak lehiatzen ari dira frikiena sariengatik. alde batetik Guardia zibilaren panpin txiki bat eta beste aldetik txinatar sortearen katu bat, eta irabazlea da.....

Iñigo M.

Anónimo dijo...

normalean,nire etxean gauzak guztiak gordetzen ditugu. Armairuak betetak daudenean,garbitzeko momentua heltzen da. nahiz eta lekurik ez egon, asko kostatzen zaigu gauzak zaborrara botatzea. garbiketa egiten ari naizenean beti egiten dut galdera hau. Zertarako gorde ditut gauza hauek? Ez dakit hori izango baden DIOGENES baina armairuak ikusten ditudanean kezkatzen nau.
Iñaki.I

Anónimo dijo...

Betinadik bere etxean jendeak, gaixorik egon gabe, gauzak gorde ditu. Gauza gutxi zirenean, gogorapenak zirela esaten zuen. Baina gauza asko gordetzen zuenean, gordetzen zituenari zaborra bakarrik zela esaten zioten.
Arazoa gauzak gordetzea ez da izaten, etxe handia edukiz gero gauza asko gorde ahal izango baitu, baina etxe txikia daukanak gauza gutxi gorde arren, etxea gauzaz beteta edukiko du eta Gabonako zuhaitza irudiko du.
Nahiz eta gauzak gordetzea gustatzen zaienen naizen, gauzak apilatuta ikustea ez zait gustatzen eta noizean behin, lekua edukitzeko, gauza batzuk bota behar izaten ditut eta horrela hasi ahal naiz berriro eta gauza gehiago gorde ahal dut.
Guztiok berbera esango badugu ere, ez naiz batere friki ez hortera eta nirea egia dela esan ahal dut etxean gordetzen ditudan gauzak ez baitira frikirik ez horterarik. Baina beno, hori esateko pertsona batek etxe kanpotik esan behar izango luke, nire ustez gordetzen dudana guztia normala delako.

Iñaki Gurutzeta.

Marisa (Gurutzeta) dijo...

Ni ez naiz gerra garairik bizi baina edukitako ohitura berdina daukat, hau da, gauzak gordetzen printzesa naiz, ama erregina delako. Amak nire portaeraren errua daukala uste dut edozein gauza gordetzen duelako, agian nonbait egunetan balio lezakeelako.
Ni ama bezalakoa naiz, batez ere arroparekin. Ekaina heltzen denean, neguko arropa kentzen dut armairutik udakoa ipintzeko. Une horretan, zein arropa gordetzea ala ez erabakitzen dut eta urtero, gauza bera gertatzen da: dena gordetzen dut, badaezpada.

Anónimo dijo...

Hasieran beti dena gordetzen dut polita edo garrantzitsua iruditzen zaidalako baina denboraz, gauza asko botatzen dut. Oso txukuna naiz eta nire logelan dena apalategietan edo armairuan daukat. Horrela, gero edozein gauza aurkitu ahal dut. Hala ere, gauza asko tontakeriak dira, irudi txikiak, garrantzirik gabe opariak, apaingarriak… eta abar. Azkenean, gauza horiek bakarrik balio dute hautsa hartzeko. Horregatik, nahiz eta pena eman, bota nahiago ditut. Nire amak, berriz, dena gordetzea gustatzen zaio, badaezpada. Trastelekuan nire jostailuak eta nire txikitako gauzak daude. Gainera, orain dela hogei urte erosi zuen arropa oraindik dauka eta ez du nahi bota. Nire kasuan, normalean urtero arropa aldatzen dut eta berria erosten dut.

ALBA L.

Anónimo dijo...

Niri asko gustatzen zait marketeria, hori dela eta, maketa asko dauzkat etxean. Baina denbora pasa eta gero, agian tresna horiek gela guztiak daude. Beste aldetik asko gustatzen zait ere informaika eta horrela, etxean egunkari asko daukat ere eta normalean asko kostatzen zait zaramara botatzea.
J. C boga

Anónimo dijo...

Egia esan, neuk ere badaukat etxea trastez beteta. Beti, garbiketa sakona egiten dudanean, orain dela denbora asko erabiltzen ez dudana botatzea pentsatzen dut. Baina azkenean, berriro gorde dut.

Hau gertatzen zait arroparekin, batez ere. Badaukat arropa asko orain ez zaizkit ondo geratzen, baina pentsatzen dut argalduko naizela eta berriro jantziko dudala. Hala ere, inoiz ez naiz argaltzen eta arropa armairuan jarraitzen da lekua hartzen.

Tapakiekin ere berdina gertatzen zait. Orain, neguan, nordikoak erabiltzen ditut, baina tapaki asko ere badauzkat eta pena handia ematen dit botatzeak. Hori dela eta, arropa bezala, armairuan bukaten dira.

Baina jada erabi dut: aurten bai, garbiketa sakona egingo dut eta dena botako dut. Kar, kar, kar.

V. Vera