2017/05/12

INIESTA DE MI …

Egon trankil! Ez dugu futbolaz hitz egingo, ez dugu Barçaz hitz egingo, Iniestaz hitz egingo dugu. Ziur aski, Iniesta izango da, gaixorik egon gabe, ezagutzen dudan pertsonarik zuriena, zurbilena. Klaseko klarion haiek, klaseetan erabiltzen ziren klarion haiek, baino zuriagoa da mutila.

 Behin, argazki batean, ikusi nuen tanga moduko bainujantziaz hondartza batean eta apurtxo bat beltzaranago. Baina, tira, zuri-zuria. Eguzkiak ez du maite edo babesteko erabiltzen duen krema oso altua da; bestela, egun osoan kalean egonda, ezin da hain zuria izan.

Oraindik Iniesta asko daude gure artean, baina gero eta gutxiago, apurka-apurka ari da jendea kolorea hartzen. Baina, kolorea hartzeko sufritu egin behar da eta hainbat ordu pasatu behar dituzu “plantxan”.

Argi daukat beltzaran gaudenean politago gaudela, azalak beste distira bat duela, beste alaitasun bat; baina azken urteotan eguzkitik hoberena gerizpea dela pentsatzen dutenetariko bat naiz.


Gogoko duzue eguzkitan egotea? Berehala jartzen zarete beltzaran ala kosta egiten zaizue? Erabiltzen duzue kremarik babesteko ala azkarrago beltzaran jartzeko?

iruzkinik ez: