2020/06/01

79. EGUNA: AMA-HIZKUNTZA BANU…

Ez da lan makala hizkuntza bat ikastea, ez. Are zailagoa hizkuntza horretan pentsatu behar dugula esaten digutenean. Zaila izaten da hizkuntza bat ikastean dugun ama-hizkuntzarekin ez alderatzea, zaila baino ezinezkoa esango nuke. Oso erraza da ikasten ari garen hizkuntza hori ama-hizkuntza duenarentzat kalko horiek saihesteko esatea, dugun ama-hizkuntzaz ez pentsatzeko esatea, naturala izateko esatea,…

Gainera, hizkuntza horretan hitz egitean,  egiten ditugun hanka-sartzeez guri barre egitea ere onartu behar izaten dugu, aurpegi ona jarriz eta gure onerako dela esanez. Bai zera! Inori ez zaio gustatzen hanka-sartzea hitz egitean, nahiz eta menderatzen ez duen hizkuntza batean izan.

Euskara ez da salbuespena. Euskaldun zaharrek uste dute denok haiek bezala hitz egin behar dugula, hizkuntzak dituen giroak, salbuespenak, deklinazioak, aditz-sistemak,… horiek guztiak egun batetik bestera menderatu behar ditugula. Ez da lan makala nor-nork edo nor-nori-nork aditz-sistemak bereiztea, ez horixe! Zenbatetan ateratzen da ikusi dizut hori, eh? Eta sujetoari jarri behar zaion k hori, zer? Eta aditz pluralgilea? Zein hizkuntzatan bereizten da objektua singularra edo plurala den?

Ez da lan makala hizkuntza bat ikastea, ez! Are gehiago pandemia honek eragindako egoera honetan!

Zaila egiten zaizue euskaraz pentsatzea eta itzulpen literalak ez egitea? Zer behar da bigarren hizkuntza erabat menperatzeko? Zein izan da euskaraz ikasitako guztiaren artean zailena? Zergatik? Zailagoa da euskara ikastea bizi dugun egoeran?

9 iruzkin:

Amaia erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Euskaraz pentsatzea oso zaila egiten zait. Baina, egia esanda, ikasturte honetan noizean behin euskaraz amets egin dudala, batez ere ariketa edo idazmen bat gauez, justu lo egin baino lehen, aritu izanak. Uste dut egia dela, hizkuntza bat menperatzeko, pentsatu behar duzula hizkuntza horretan. Nire aldetik, argi daukat nola egin. Asko, baina asko, lan egin behar duzu, gramatika-ariketa eginez, denetik irakurriz, egunero hitz eginez, ... Hitz batez, burua hizkuntzan eta hizkuntzaren ingurumenean murgildu behar duzu benetan menperatzeko, eta ez ordu erdian, ez, urte luzeetan baizik.

Gainera, hizkuntza denak ez dira berdin-berdinak eta euskara, hain zuzen ere, hizkuntz zailetatik bat da, eta esango nuke zailtasun zerrendaren goian dagoela, hain zuzen ere. Hori gutxi balitz bezala, Coronabirusaren ondorioz, ezin izan dugu klaseetara joan azken hilabeteotan, eta hori asko nabaritzen da, zalantzarik gabe.

Tamalez, "titulitis"ak jota gaudenez gurean, presioarenpean ikasten dugu hizkuntza eta, hori dela eta, ez dugu euskaraz gozatzen, hau pena! Hala ere, oso hizkuntza polita eta berezia da euskara. Are gehiago, ez da edozein hizkuntza, jakina, gurea baizik!

Irati Cid erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nire kasuan, betidanik izan ditut arazoak euskeraz idazlanak idazten ditudan bakoitzean. Erderaz idaztea asko gustuko dut eta hizkuntza honetan egiten ditudan idazlanak apaintzea gustura izan dut. Arazoa dator, euskeraz egin behar ditudanean, zeren eta gaztelaniazko hainbat erdalkara sartzen ditudan.

Niretzat, hitz egitea errazagoa da, txikitatik ikastetxean euskaraz ikasi dudalako. Baina, ahozko bat egin behar dudan bakoitzean urduritasuna nitaz jabetu egiten da eta honengatik trabatu egiten naiz eta euskaraz pentsatzea zailago egiten zait.

Nire ustez, bigarren hizkuntza erabat menperatzeko, bi gauzak izan behar ditugu kontuan: egunero hau lantzea, bai idazten, bai hitz egiten gure inguruan dugun pertsonekin, txikitatik bada hobeto. Edo hizkuntza hori lehen hizkuntza bezala erabiltzen den lekura denbora baterako joan, ingeleseko ikasle askok hizkuntza ikasteko egiten duten moduan.

Ondo segi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,
Nire iritziz hitzkuntza bat menperatzeko bertan bizi behar da.Horregatik,nire kasuan,asko ikasi arren, zaila izango da erronka hori lortzea.
Bestalde,euskeraz pentzatzea ezinezkoa iruditzen zait,batez ere, esaldiak milaka aldiz pentsatu behar ditudala esan baino lehen.Argi dago hiztegi asko jakitea laguntza ematen duela,hala ere,nire ustez garrantzitsuena da lotsarik gabe hitz egitea.
Dudarik gabe egoera honetan edozein gauza egitea zaila da,ezta?Beraz, nahi azterketa gainditu nahi badugu,gogoz ikasi beharko dugu.
Agur

Patricia

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo:

Nik uste dut hizkuntza bat ondo kontrolatzeko berarekin bizi behar duela. Nik txikitan telebista euskaraz bakarrik ikusi nuen, marrazkiak ateratzen ziren haurrentzako kanal bakarra ETB3 zen, horregatik Shin Chanen, Doraemonen, hiru bikietako...seriaren sarreretako abestiak... euskaraz bakarrik ezagutzen ditut. Hori oso ondo iruditzen zait, denbora horretan nik euskaraz ikasten dudalako, dibertitzen naizen bitartean. Nire amamak euskaraz hitz egiten du, eta niri beti gustatuko litzaidake txikitan euskaraz hitz egitea, hobeto hitz egin izan balit orain, baina nire familia inork ez zekien euskaraz eta nire amamak erabaki zuen nirekin ez hitz egitea.
Uste dut euskara hizkuntza handia dela, oso polita dela eta gorde beharrekoa dela, gure kulturaren parte da eta espero dut, urte batzuk barru denok euskaraz hitz egingo dugula.

Dánae.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo,

Nire kasuan, gaztelania ama-hizkuntza da eta oso ondo menperatzen dut. Horregatik euskaraz idazten dudanean zaila egiten zait itzulpen literalak ez egitea gaztelainaz pentsatzen dudalako eta hori nabaritzen da idazmenetan.

Bi hizkuntza menperatzea ez da zaila, denbora behar duzu ondo ikasteko eta oinarri sendoa lantzeko. Baina non dago arazoa? Gaur egun, txikitatik ikasten dugu euskera hizkuntza ikastolan eta gehienetan gure bigarren hizkuntza da eta ez dugu oinarri sendoa lantzen. Nire arazoa han dago, oinarria ez dago ondo oso barneratuta ditut akats berberak eta zaila iruditzen zait aldatzea. Barnetegi batera joatea beharrezkoa izango litzateke hobeto hitz egiteko baita idazteko ere, baina ez daukat denbora hilabete bat edo bi emateko etxetik kanpo.

Argi dago egoera honekin ikastea zailagoa da, baina hiztegia ez galtzea eta egunero idaztea garrantzitsuena da.

Ondo segi!

Janire

Beg erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Bai, zaila egiten zait itzulpen literalak ez egitea, baina orain kontuz gehiago ibiltzen naiz...Hizkuntza bat menperatzea beharrezkoa da egun osoan hizkuntza horretan pentsatzea.

Nire ustez, zailena euskaraz da subjuntiboa, baina hori da orain, hasieran bereiztea nor- nori-nork eta nor-nork zailena zen, zelako elkarrizketak atsedenaldietan ikaskideekin!

Egoera honetan zailagoa da ikastea, euskaraz eta edozein gauza ikastea. Laster helduko da garai erlaxatzeko, baina oraindik pixka bat eutsi behar dugu...!👋

Laster arte!

Unknown erabiltzaileak esan du...

kaixo, guztioi:

Nire kasuan zaila da euskara ikastea, nik ez nuelako eskolan ikasi eta adin heldua bat dudalako.
Nire lehen harremana gau eskoletan izan zen, Franco oraindik bizirik zegoen eta euskara ikastea legez kanpokoa zen. Garai hartan zaila zen euskara ikastea, orain zaila da, baina baldintza pertsonalak eta zirkunstantzialak izan behar ditugu.
Ez naiz kexatzen daukadanarekin ahal dudana egiten. Agian urte gehiago kostako zait hizkuntza ikastea, baina nire memoria indartzeko metodo gisa hartzen dut.

Agur bero bat
Valentina

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik normalean edo gehienetan hobeto esanda, euskeraz idazten dudanean euskeraz pentsatzen dut, baina, egia da hitz asko ez dakizkidala nola esaten diren, orduan, Interneteko traduktorea erabiltzen dut. Nire ustez, edozein hizkuntza ondo menperatzeko egin behar dena, asko entzutea eta hitz egitea da, adibidez; irratia edota telebista. Eta argi dago aditzak hitz egin baino lehen, eta ondo esateko, ikasi behar ditugula, eta hori niretzat zailena iruditzen zait.
Nik beti euskeraz ikasi dut, eta gehien kostatzen zaizkidana gaztelaniazko aditzak ikastea ziren. Orain, euskera maila izugarri galdu dut ez dudalako hitz egin urte hauetan. Eta zalantzarik gabe, aditzak, zailenak izaten dira lehen neukan maila berrezkuratzeko. Nire ustez, zailagoa iruditzen zait orain ikastea lehen baino adinagatik, eta ez daukagun egoeragatik, betidanik esan da umeak esponjak bezala direla, eta hori da gertatzen zaidana.

Arkaitz.

ANA erabiltzaileak esan du...

Niri ez zait zaila egiten euskaraz pentsatzea, niri zaila egiten zait pentsatzea.
Nire burmuinak oporrak hartu zituen duela urte batzuk, eta oraindik ez da lanean hasi.
Esaten diot gauzak serioago hartu behar dituela, horrela ezin dela bizitzatik joan, baina ez dit inoiz kasurik egiten.
Uste dut, ez badudala lortu, ez dut lortuko.. Nire ama hizkuntzan pentsatzen eta aldibereko itzulpena egiten jarraituko dut.

Ana Cobos