2010/04/23

ETXETIK ALDE EGITEKO BULEGO BAT

(1Ako Roxana ikasleak egin du sarrera hau guztiokin konpartitzeko)

Orain dela hilabete batzuk egunkarietan berri hau topatu genuen:
"Barakaldon lehenengo Euskadiko gazteen Emantzipazio Bulegoa irekiko da".

Berri honek batzuk harritu ditu, arrazoi askorengatik. Etxetik irteteko gaurko
gazteek arazo asko dutela egia da, etxebizitzaren prezio altuagatik, lan
eskasiagatik, lan-merkaturako trebakuntza eta prestakuntza ezagatik...

Proiektu honek 18-35 urte bitarteko gazteei informazioa emango die
emantzipazio prozesuaz: zer egin, non egin eta zein baliabide dagoen
ingurune hurbilenean. Gainera, etxeko-lan, sukaldaritza eta
brikolaje ikastaroak ere egin ahal izango dituzte.

Baina, zalantza batzuk ditut: benetan behar dute gazteek laguntza mota hau? Gazteen arazoak horrela konponduko dira? Uste duzue benetako arazoa trebakuntza gutxi dela? ala informazio gutxi? ala agian biak?

(Argazkiak: http://www.gazteaukera.euskadi.net/)

8 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da, gaur egun oztopo ugari ditugula etxetik kanpo alde egiteko,ez dakit horrelako neurriak edozer aldatuko edo lagunduko duten, baina adoz nago ekimen honekin. badaude gazte asko ez dakitela nora joan, edo non bilatu informazioa, hemendik aurrera bulego bat egongo da behar dutenentzat. Badakigu honek ez duelako konponduko gaur egungo gazteen arazoak, baina gutxienez badaukagu nora joan zalantzak zuritzeko.
Gainera ikastaroak ematen badute primeran iruditzen zait, orain arte ez dugu izan horrelakorik.
Diana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez ez da beharrezkoa bulego hori. Nik pentsatzen dut denok dakigu bakarrik bizitzea. Beharbada, egun batean dilistak erretzen zaizkigu, baina segur aski, bigarren edo hirugarren primeran geratuko zaizkigu. Zailagoa da ikasketak, eta denok egin dugu. Orduan etxeko lanak egin ahalko dugu. Gaur egun bakarrik arazo bat da, etxebizitzaren prezioa altuagoa da, eta horretarako ez dut uste bulegoak irtenbidea daukanik.
Maite

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Edozein laguntza ondo dago.Ez dakit balio duen ala ez baina argi dago, gazteek arazo asko daukate etxe bat erosteko, batez ere, diruagatik. Eta diruaren arazoa lanagatik da. Bulego honekin lana aurkitzea errazten bada, ba oso ondo, horrela aukera bat edukiko dutelako etxe bat erosteko. Baina ziuraski ez du helmuga asko lortuko, batek jakin arren.
A.J

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

POLITIKOEK LELOAK GARELA PENTZATZEN DITUZTE. JENDEARI EDOZEIN GAUZA "BULEGATU" BEHAR DIOTE.PENAGARRIA
FGLEZ

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Batez ere gazteok (Ala bihotz gazteak dauzkagunok) pairatzen dugun etxebizitzaren arazoa izugarri larria dela uste dut. Aintzinean halako arazo larriak zituztenean, matxinadak sortzen ziren eta kriston sarraskiak egiten ziren. Normalean, lehenengo eta bigarren matxinadetan jende mordo bat hiltzen zen. Urteak pasatu eta gero, beharbada beste iraultza bat egiten zen eta eskatutakotik zerbait lortzen zen. Horrela, denbora pasa ahala, eskubideak pixkanaka finkatzen zihoazen. Nahiz eta askok onartu nahi ez duten, politikoki zuzena ez delako, indarra erabili ez balitz, gaur egun gozatzen ditugun gauza asko ez ziratekeen lortuko. Zorionez, indar hori erabili nahi ez dugunok, gehienak omen gara, baina poterea daukatenek lelotzat hartzen gaituztela ematen du, beharbada arriskutsuak ez garela dakitelako.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Argi dago gaur egungo gazteek gurasoen etxetik joateko oztopoak dauzkatela, baina, uste dut zaila beti izan dela eta orain ez dago lehen baino askoz arazo gehiago. Nik, 22 urterekin, ikasketak amaitu eta gero lan egin hasi nintzen eta piso batean logela bat bizitzeko alokatu nuen bizitzeko. Piso bat erosi, niretzat bakarrik, eta abar nahi izan banintz, oraindik nire gurasoen etxean egongo nintzateke. Gaur egungo arazoa ez dela soilik langabezia eta etxebizitzaren prezioa, erosoagoak garela ere kontuan hartu behar dugula uste dut.
M.C.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez gaur egun gazteak etxean geratu behar dute bai etxea alokatzea alde bai etxea erostea garestegi delako. Gainera, orain krisiagatik gazteen egoera okerragoa da.
Ana

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan behar badugu, ba esan behar dugu gaurko gazteentzat oso zaila dutela euren kabuz bizitzea. Bestalde, uste dut orain denetarik nahi dugula eta horrexegatik esaten dugu independientzia lortzea zaila dela. Baina zer gertatzen zen gure gurasoen garaietan? Nire aita denbora luzez pentsio batekin bizi izaten zen lan egin bitartez eta nire amarekin ezkondu zenean pisu batean bizi ziren beste familia batzuekin. Orduan zer? Orain zailagoa da etxetik irtetzea, ala erosoagoak gara eta gure gurasoen etxean gauden bezala beste etxe batera joan nahi dugu? Uste dut laguntza ona dela, baina nire ustez gauza inportanteenak daude bulego bat ipintzeko.
Vanessa G.