2012/06/01

GEZURRAK ZAINAK LABUR

Asko dira  gaztetan egiten ditugun zuhurtzia-gabekeriak, adinak eraginda, gehienetan. Gurasoekin ateratzetik lagunekin ateratzera pasatzen gara, etxera bueltatzeko ordua luzatzen saiatzen gara eta bat-batean mundu erakargarria zabaltzen zaigu aurrean. Debekaturik ditugun gauzak  egitea dugu helburu, eta hauek egin ahal izateko gezurtxoak esatera ere ausartzen gara. Autobusa atzeratu egin zela, beste lagunek beranduago zutela etxeratzeko ordua, eskolako afaria genuela, ….  

Gogoan dut 15-16 urte nuela neu ere honetan aritzen nintzela eta behin edo behin esandako gezurtxoak ondorio larritxoren bat izan ahal izan zuela, baina, zorionez, ez zen horrela izan. Baina, lagunen artean gezurra asmatzea eta denok gezur hori aurrera ateratzea erronka handia zen guretzat eta izaten genuen sentsazioa paregabea zen. Orain, garai hartako lagunok, elkartzen garenean, oraindik gogoratzen ditugu maltzurkeriarik gabeko gezur haiek eta ez dira gutxi egiten ditugun barreak. 

Eta zuk, lagunekin ateratzen hasi zinenean esaten zenuen gezurrik?

6 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gezurrak hankak motzak dituela esaten dute,hala ere, denok esan genuen gezurraren bat txikitan. Ez dakit zergatik den hain erakargarria. Agian, abantaia ugari ikusten ditugu gezurran, baina maiz damutzen gara.
Umeak oso antzekoak dira eta frustrazioa, atentzioa deitu nahia edo zigorraren beldurra egon daitezke gezurraren atzean.
Arazoa da askotan gure jokaera ez dela desagertzen heldu garenean, aldatzen da bakarrik. Azken finean, bilatzen duguna gauza berbera da: izaten ez garen pertsona izatea.

D.T. 1B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ba, ni mutil zintzoa nintzen, jejjeje. Inoiz ez zait gezurrarik kontatzea gustatu, baina beharrezkoa zenean ba, zerbait kontatzen nuen. Etxera berandu heltzen nintzenean trena galtzen nuela esaten nuen. Etxera beranduago heldu nahi nuenean lagun guztiak beranduago heltzen ginela elkarrekin esaten nuen. Baina, eta moskortuta pixka bat heltzen zinenean? Zer? Jaten nuen zerbaik gauzak mina ematen zidan. Denok berbera egin dugu eta egiten jarraituko dugu.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikitan ni neska zintzoa nintzen. Hamalau urte neuzkanean nire lagunekin atera nintzen eta ez nuen ondo gogoratu baina gezurrak esatea posiblea zen. Arazo batzuk neuzkan . Adibidez ortutegia, nire gurasoek ezin izan zidan denbora asko kalean egon eta beti laster etxera heltzen nintzen, ni ordea, beti esaten nien gauz<a batzuk ordutegia luzatzeko eta gutxitan denbora gehiago lortzen nituen. Beste adibidea, paga zen. Beti diru gehiago eskatzen nien eta paga ordutegia baino gehiago lortzen nuen. Nahiz eta diru eskatu, aurreratu nuen. Nire lagunekin ez nuen gogoratu gezurrak esateko. Baietz esatea posiblea zen.
Maria A2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire koadrila oso handia zen, nebaren koadrila eta nirea elkartu zelako.

Larunbatetan oso goiz joan behar genuen etxera, gaueko hamaiketan, baina hori ez zen horrela izaten beti. Izan ere, urtebetetze bat ospatzen genuenean gure ordutegia luzatzen zen. Urtebetetze bat ospatzen genuen larunbatetan ordu batean heldu ahal ginen etxera, horregatik beti lagunen baten urtebetetzea zen.

ESP

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Irteten hasi nintzenean ez dakit, baina mutilekin irteten hasi nintzenean, orduan bai esan behar izan nituela. Oraindik gogoan daukat, hamasei urte nituela, gurasoei esan niela Gorlizera joango nintzela nire lagun batekin eguna pasatzera. Gorlizera joan nintzen, bai, baina ez lagun horrekin, baizik eta garai hartan nire mutil-laguna zenarekin. Patua ez omen zegoen nire alde, kasualitatez, nire Gorlizko lagunak egun horretan egin baitzuen udan inoiz egiten ez zuena, hau da, nire gurasoarenera deitu zuen, ni Gorlizen nengoen bitartean. Beraz, bete-betean gezurretan harrapatu ninduten. Ordutik aurrera gezur pilo bat esan behar izan nituen, baina, zorionez, ez ninduten berriro harrapatu.
Ana Pi.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

NI txikitan naizenean, igual notarekin nire amari gesurrak txikiak esan nizkion. Gero nire lagunarekin hamalau urtekin irten hasi ginenean gesurrak esaten genuen beste laguneei eta orain nire laguneei gesurrak esaten dizkiet baina bakarrik zalantzan egoteko. Jendeak esaten dut ni oso ona eta jatorra naiz eta inoiz es dut gesurrik kontatzen eta hori gesurra da gustiok gesurrak esaten ditut.

V.B A2