2014/01/17

FABRIKATUTAKO ZORRIAK ETA BIRUSAK

Amari betidanik entzun diot gaur egun oraindik hainbeste zorri egotea ez dela batere normala. Bere ustetan, egunero dutxatzen garen gizarte honetan ez litzateke zorririk egon behar, behintzat, dauden beste.  Hau justifikatzeko teoria ere badauka. Bere ustez, noizean behin, eskolako autobus geltokietan zorriak zabaltzen dituzte umeak eta umeak ez direnak kutsatzeko. Bestela, nola salduko lituzkete zorrien kontrako produktuak zorririk egon ezean? Zertarako iragarri zorrien kontrako produktuak zorririk ez badago?

Orain arte ez diot oso sinesgarri iritzi bere teoria horri, baina egun hauetan gripearen kontra dauden beste botika telebistan iragarrita ikusteak zer pentsatu eman dit. Produktu horiek saltzeko jendeak gripeak jota egon beharko du, baina nondik agertu dira hainbeste birus? Ez dakit zuek horri erreparatu diozuen, baina iragarki tartean zenbat diren gripea edo ezinegona arintzeko botikak  iragartzeko zenbatuko bagenitu harrituko ginateke. Jakin badakit honelako gaixotasunak neguan harrapatu ohi direla, baina udan ere jendeak sekulako marrantak izaten dituen arren telebistan ez dute horren kontrako ezer iragartzen.

Arrazoia ote du amak eta zorrien kasuan bezala gripea zabaltzeko birusak baten batek askatzen ote ditu! Batek daki, baina produktu horien ekoizleek saldu nahiko lituzketela kosta ala kosta ez dago zalantzan jarriko duen gizasemerik.

Ala ez duzu hori uste?

16 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ados nago zure amarekin. Ziur nago laborategiek birusak eta zorriak askatzen dituztela ikastetxeen ateetan. Modu honetan ziurtatzen dituzte neguko salmentak. Gainera birusen eta zorrien garaia beti eskolako hasieran egokitzen zaie.
Sendagileek gauza bera pentsatzen dute, laborategiek diru asko inbertitzen dutelako ikerketan eta bere dirua berreskuratu nahi dute.
Nire iritziz lotsagabeak dira, eta ez dakigu zer gehiago egiten ari dira guren isilpean. Beldur nago. Gaur goizean artikulo bat berrehun mila pertsona gramo batekin hil ahal ditun birus bati buruz irakurri dut. Ez dakigu ezer ez.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ados nago zure amarekin. Ziur nago laborategiek birusak eta zorriak askatzen dituztela ikastetxeen ateetan. Modu honetan ziurtatzen dituzte neguko salmentak. Gainera birusen eta zorrien garaia beti eskolako hasieran egokitzen zaie.
Sendagileek gauza bera pentsatzen dute, laborategiek diru asko inbertitzen dutelako ikerketan eta bere dirua berreskuratu nahi dute.
Nire iritziz lotsagabeak dira, eta ez dakigu zer gehiago egiten ari dira guren isilpean. Beldur nago. Gaur goizean artikulo bat berrehun mila pertsona gramo batekin hil ahal ditun birus bati buruz irakurri dut. Ez dakigu ezer ez.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da zurrumurru hori kalean dagoela baina guk,gixajoek,ez dugu inoiz segurtasunez jakingo.Teoriaz,sentsu guztia dauka.Botiken munduan interes asko daudela argi dago eta gu haien menpe gaude.Nire ustez izaten gara haien "Conejillos de Indias".
Botiken ekoizleek botere asko daukate eta gauza oso onak egin ahal dituzte baina oso txarrak ere bai.
Gogoratzen dut orain dela urte batzuk gripe "A"rekin sortu zen alarma.Hor argi dago txertoak saltzeko izan zela.
Nik ere galdera bat egiten diot neure buruari:zergatik ez dute oraindik asmatu botikaren bat minbizia sendatzeko.Gaixotasun hau urte pilo bat darama gure artean eta nik ez dut aurrerapen nabarmentsurik ikusten.Interesak egongo ote dira?
Amaia.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri iritziz produktu horien ekoizleek birusak sartzen dituzte. Ekoizleek ahal beste saldu nahi dute eta horretarako birusak beharrezkoak dira. Bestela, ez litzateke zertan hainbete birus egongo, gero eta botika gehiago dago sendatzeko eta. Egun gaixotasun larriak sendatzen badira ere, oraindik zorriak daude. Ez dut uste hain zaila denik zorriak kentzea baina, zorriak kenduz gero, nork erosiko ditu zorrien kontrako produktuak? Eta hori zorriekin ez ezik gripearekin ere gertatzen da. Minbiziaren kontrako tratamenduak daude eta gainera, zenbat eta gehiago ikertu orduan eta tratamendu gehiago daude. Baina, gripearen Kontra ezin dute ezer ikertu? Aitortu behar dugu pixka bat susmatzea dela.
Gaixotasun horien inguruan diru asko mugitzen da eta gaixotasun horiei esker laborategiek diru asko irabazten dute. Egunero telebistan horretaz iragarki asko ikusi ahal dugu eta zergatik? Poduktu horiek oso errentagarriak baitira.
Agian, okertuta nago baina, minbizia sendatuz gero, gripea sendatzeak erraza dirudi eta bat nator sarrerarekin. Gizarte honetan zorriak egoteari sinesgarria deritzot baina, urtero eskola hasi bezain pronto gauza bera entzun behar dugu gero eta zorri gehiago dagoela. Guk gaixotasun horiek edukitzea nahi dute eta zerbait egingo dute horretarako. Ez dakit nola egiten duten baina, argi dago birusak kutsatzen dizkigutela. Birus ezean, beren etekinak txikiagoak izango dira. Agian, pixka bat ezkortia naiz baina, gero eta materialistagoak gara eta niri iritziz gai horretan ere onurak bilatzen dira eta horretarako, gaixorik egon behar dugu. Horrela dira gauzak!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zure amak pentsatzen duena,pertsona askok pentsatzen dute eta filmen batean ere ikusi dut.Niri sinestea kostatzen zait eta egia ez dela pentsatu nahiago dut baina,auskalo,jendea diruagatik edozer egiteko gai da eta gauzak arraroak ikusi dira.
Normalean jende arruntak manipulatzen gaituzte eta ez gara konturatzen.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik ama hori bezala pentzatzen dut, guztiz konbentzituta mago zorriak laborategiek botatzen dituztela umeek harrapa dezaten. Zeguraski saltzen dituzten zorriak hiltzeko pruduktoekin milaka euro lortzen dure hilabetero.

Honen lapurketaren kontra manifestatzeko pentza dezakezu bakarrik ez erostearekin balio duela baina zure seme-alabak burua zorroz beteta badauka, zer egin dezakezu? Bakarrik produktu hauek erosi.

Gripea kontu bera da laborategiak gripearen birusak metroan edo asko jendeztatuta dagoen leku batean bota eta listo, bere salmentak igotzen dira.

Laburbilduz osasunarekin zerikusia duten negozioak arrakasta dute diruarua irabazteko kontuan jendea beldurtuta dagoelako gaixotasunik izateaz.

Loli Blanco

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ados nago zure amarekin. Gaur egunean botika-industria negozio garrantzitsua da eta diru asko erabiltzen du. Nire iritziz, umeen artean zorriak botatzen dituzten eta birus asmatzen dituzten ere bai laborategi berberak dira. Horrela, gero bere produktuak saldu ahal dituzte arazoarekin bukatzeko eta enpresa horiek mozkina handia lortzen dute. Horregatik batzuetan erabiltzen gaituztela pentsatu dut eta bere helburua diru irabaztea da. Hala ere, beste gaixotasunarentzat beharrezkoak diren botikak daude eta berarekin jende asko sendatzen dira, edo gutxienez hobe bizi-kalitate dauka.
Rakel

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gaur egun laborategiak diru asko mugitzen dute eta birusak desagertuko balituzte farmazeutikak arruinatutak egongo zinateke horrexegatik txertoak ez dituzte asmatzen. Negua heltzen denean eta telebista pizten dugunean botikako iragarki asko ikuzten ditugu eta negozio hau mantentzeko birusak Ezin dira desagertu. Ni, zure amarekin adoz nago eta ere penzatzen dut farmazeutikaren errua dela. Baina hau ez da txarrena. Orain dela gutxii harrituta geratu Nintzen telebistako berri bat emandakoarekin. EEUU laborategi batean vih kontra joateko txertoa bat asmatuta zegoela. Baina esan zuten ez zela ekonomikoa merkatuan jartzea diru gutxi emango zuelako. Hau penagarria iruditzen zait. Badirudi diría askoz garrantzitsua dela osasuna baino.
Nere gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez, jende askok hori pentsatzen du. Dudarik gabe, gaur egun birus gehiegi dago eta omen du guztiok erraztasunarekin harrapatzen ditugula. Nire aitonak beti esaten dit lehen jendea indartsuagoa zela baina agian gaur arazoa ez da bakoitzaren indarra.

Industria farmazeutikoei bakarrik dirua importatzen zaie eta horregatik, erraza da empresek birus horiek barreiatzen dituela. Forma horrela, beti medikamentuak beharrezkoak dira eta haiek dirua irabazten jarraitzen dute. Izan ere, orain dela gutxi berri sinestezin bat irakurri dut: EEUU-ko ikasle batek nola detektatzen duen bost minutuan minbizia aurkitu du. Metodoa oso merkea da eta industria farmazeutikoei ez zaie batere gustatzen. Zoritxarrez, diru kulparengatik, jendea hilgo zen.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gripearen birusa erresistentzia gehiago ditu klima hotzetan, horregatik neguan jende gehiago gaixorik jartzen da gripea hartzeagatik eta gripearen aurkako produktuen iragarkiak neguan iragartzen dituzte. Gripearen birusa aldatuz joaten da urteetan zehar “cepa” asko daudelako, beraz urtero agertuko dira gaixotasuna hau eta batera datozten gripea kentzeko produktu miresgarrien iragarkiak. Imanol

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Industria farmazeutikoa gogor sinestezina dauka mundu politikoan eta erabaki politikoetan eragina du, bai estatuan, bai europan, zalantzarik gabe. Bestalde, oso erraza da beldurra jolastea, adibidez, gripe A-z milaka pertsonak gaixotuko direla esaten baldin baduzu eta hau larriegia dela, gobernuek zuk nahi duzuna egingo dute, beste gauza askoren artean, gobernuek ez dauzkatelako portson trebatuak.

Zarrastelkeriaren idei bat egiteko, 2009an Espainako gobernuak 37 milloi txerto erosi zituen eta 266 milloi euroko kostu izan zuen. Geroago gaobernuak 10 milloi txerto itzuli behar zituen. Honekin esan nahi dut gobernuak ez zuela egin aurreikuspen zuzena eta irabazi zutela bakarra farmazeitikak izan ziren. Horregaitik, honek pentzarazi egiten dit, hasieran esan dudan bezala, farmazeutikak gure gaixotasunekin jolasten dira.

G.U.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia da ez dela normala gaur egun hainbat zorri eta birus egotea. Gero eta zorri eta birus gehiago daude eta ekoizle gehiago ere, batzuk gauza berberak izen desberdinarekin saltzen. Nahiz eta bizitza baldintzen osasunkintza hobetu, arazo hau ez da gutxiagotzen. Horregatik, nik ere pentsatzen dut birusak eta zorriak zabaltzen dituztela, areago, uste dut badaudela zientifikoak hor nonbait haien laborategietan gaixotasun berriak sortzeko lan egiten. Gero sendatzeko medikamentuekin ahalik eta diru gehiena irabazteko. Adibidez, ziur nago "Gripe-Arekin" amarruren bat egin zutela.
Kezkagarria da gaia gutxienez…Zoritxarrez, herritarrok inoiz ez dugu ezer segurtasunarekin jakingo, nahiz eta zurrumurruak oihuak bihurtu ez dugu izango ezer aldatzeko aukerarik, lotsagarria da.

Ixone G.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Edozein gauza erosteko, denok betebehar hori eduki behar dugu eta betebehar hori ez badaukagu, norbaitek sor dezake. Urtero, ikastaroak hasi bezain laster, gurasook ohar berezia jasotzen dugu gure ikastolatik. Ohar hori esker, gure seme-alabek zorriak dauzkatela jakinarazten digu ikastolak eta honen ondorioz, farmazia batera joan behar dugu produktu bereziak erostera arazo larri hau gure seme-alaben buruetatik kentzeko.
Hau gertatzea ez da hain normala eta horregatik, nik susmo txarrak dauzkat. Nahiz eta gure hiriak kutsaduraz betera egon, ez daukate abererik. Denok dakigunez, zorriak hazteko abereak beharrezkoak dira eta nire hirian gutxienez, ez dago abererik. Beraz, ekoizleek arazo asko eduki beharko lituzkete euren produktu bereziak erosteko.
Hala ere, nahiz eta gure hirietan abererik ez egon, urtero arazo berdina aurkitzen dugu. Ni ekoizlea izango banintz, edozein gauza egingo nuke nire lantegia hondoa ez jotzeko. Horrela, aukera hori edukiko banu, zergatik ez lukete ekoizleek hori egingo? Nik argi daukat arazo hau sortzen dela batzuek nahi dutelako.

koldo 4a.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Zorriei buruzko nire teoria berezia ere daukat. Gizonik lagun onena txakurra dela esaten dute eta zerbait pasatzen bada, berehala konturatzen du. Bada haurrekin eta zorriak berdina pasatzen da.
Haur bakoitza udako oporretan bere herrian egon ahal da eta ez da ezer pasatzen, baina eskola hasten denean, lehenengo asterako haur guztiek edo ia guztiek zorriak edukitzen dituzte.
Zorriei haurren buruan egotea bakarrik gustatzen zaie, telebistan zorrien kontrako produktuak ateratzen baitirenean, haurrak kutsatu irteten dira soilik. Dirudienez, zorriek odola jaten dutenez, haurrek primeran edukiko dute.
Urtea hasten denean, festa guztiak pasatu ondoren, telebistan griperako sendagai iragarkiak beste klasiko bat izaten dira.
Gripea edozein urteko denboraldietan hartzen badugu gero, telebistan griperako iragarkiak neguan bakarrik ikusi ahal ditugu.
Lehen jendeak gaixorik zegoela nabaritzen bazuen, medikoarengana joaten zen, baina orain gero eta jende gehiago internetez edo telebistaz galdetzen du eta kolesterol edukiz gero, supermerkatura botika erostera joaten da.

Iñaki Gurutzeta.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Egia esan, nik ere askotan pentsatzen dut hori, batez ere nire lana dela eta. Laborategiak munduko nagusiak direla eta dena moldatzen dutela uste dut.

Baina, siur nago, hori ez dela bakarrik gertatzen birusekin, baizik eta beste gauza askorekin ere gertatzen da. Esaterako, elektrotresnekin, autorekin, mugikorrekin, etb. Bestela, nola azal dezakegu orain dela urte batzuk elektrotresnek 10 urte edo gehiago irauten dutela eta gaur egun, ordea, ez dela heltzen 5 urtetara?

Ez dakit, baina gauza bat argi dago: dirua irabazi behar da, bai ala bai.

V. Vera

Marisa (Gurutzeta) erabiltzaileak esan du...

Ez dakit urtaroko gripea existitzen den edo norbaitek sortzen duen eta birusa askatzen du. Egia dena urtero bisitatzen zaigu eta medikuek txertarazi gaituzte. Web orrian irakurri dut gripearen txertoak ez duela ezertarako balio. AEBetan teoria hau baieztatzen duten ikerketa batzuk egiten dira eta frogatuta dago arriskuaren taldeek, hau da, umeak eta adinekoak... ez daukate hainbeste arrisku. Badirudi zaharren egoitzetan bizi diren adinekoek arrisku gehiago apur bat daukate umeek baino, eta kasu hauetan txertoa laguntzaz balio dezake. Haurdunen kasuan, adibidez, ez txertaturik hobea da baina ez dago baieztatuta txarra izatea.