2014/02/07

ETXE HONETAN ZORION HUTSA

Fe gabeko oso herri erlijiosoa da gurea. Jai gehienak elizak santifikatuak dira. Elizak eta bere santuak babestutako festak ditugu herri honetako txoko guztietan. Ezin da ukatu Elizari zor dizkiogula parrandaz ibili ahal izateko jai egun gehienak, egun gorriak egutegian.

Baina badaude gorriz ez dauden beste festa egun batzuk, tradizioak urteak joan urteak etorri ezarri dituenak. Hauexek ere jai erlijiosoak ziren hasiera batean, baina egun gure erara moldatu ditugu. 

Agate eta Blas deuna dira horietako bi.Otsaileko lehenengo astean tradizioak gainditzen dio erlijioari. Agate deunari eskainitako kantak, txokolatada erraldoia bildutako diruaz, baselizara igo, kordoia lepoan eta Blas deunaren opila. Umetako oroimen ederrak! Gaur egun bakarrik kordoia janzten dut. Zaila da tonua mantentzen abestian, txokolatea medikuak debekatu dit, Baselizara igoko banintz hurrengo egunean mugitu ezinik egongo nintzateke eta opila, gozozale amorratua izan arren, gozoegia iruditzen zait.

Erlijioa duela urte asko bidean utzi nuen eta ez dakit berreskuratuko dudan, baina tradizioa ez dut galdu nahi. Datorren urteko kantuen entsegurako prest egongo naiz, medikuari “bulda” eskatuko diot txokolatea jan ahal izateko, astebete lehenago sasoi onean jarriko naiz mendi tontorreraino arrapaladan igotzeko eta opila ardo on batek lagunduta barrura. Ohiturei eutsiko diet gogor.

Zuek, horietako zein mantentzen duzue? Zergatik? Eta umetan edo gaztetan? Zer oroitzapen duzue?

14 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niri tradizioak zerbait bitxia iruditzen zaizkit.

Tradizioi erreligioso gutxi jarraitzen duen familia jaio jaio nintzen. Txikitan ez nekien Santa Ageda edo San Blas zeintzuk ziren. Ez dut inoiz kordoirik jantzi, eta jendeak etxez etxe dirua eskatzen zer ote kantatzen duen galdetzen nion neure buruari.

Amonengandik jaso nituen jarraitzen ditut bi tradizioi erreligioso bakarrak. Batengandik elizan sartutakoan urarekin neure burua bedeinkatzen ikasi nuen. Besteak hilerrira joaten irakatsi zidan senideeen hilobiak zaintzera. Txikitan haiekin egiten nuen. Gaztetan, nahiz eta aspergarria iruditu, berak posteko joaten nintzen. Gaur egunean, edozein elizatan sartzean amama gogoratzen dut, eta uretan satu ditut eskuak. Eta noizean behin, beste amama gogoratuz, hilerrira joaten naiz.

Maite dugun norbaitek zerbait egiten ikasten badugu, gero gu egiten jarraitzen gara. Hurarekin egiteko ohitura hartzen badugu, hura hil ondoren, bera gogoratzeko egiten dugu. Uste dut hori da tradizioen zergatik eta zertarako.

Eguzkine HG (Barakaldo B2 Taldea)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nik eta nire familiak tradizionaren batek jarraitzen dugu, adibidez Santa Ageda edo San Blas.

Nik batzuetan Santa Agedara ez naiz joaten aferkeriagatik eta gainera ez zaizkit batere gustatzen aldapak. San Blasen, ordea, beti kordoia ipintzen dut, nahiz eta nire ordoia beti itsusiena izan. Ez dakit, katorroak saintzen baditu ala ez baina nire amama esaten dut baitz eta nire amamagatik ipini ohi dut.

Badirudi kordoi horrek ez duela ezer egin edo hori esaten du jende asko baina eramaten dudanean, ez daukat katarrorik. Siur nago tradizioi horrekin jarraituko dudala.

V.B

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Txikia nintzenean,amamak urtero kordoia lepoan jartzen zidan eta gaztetan, Santa Aguedara igotzeko nire lagunekin asko gustatzen zitzaidan.
Orain,ez dut jartzen kordoia baina,Santa Agueda igotzeko ohitura mantentzen dut ,nahiz eta egun arrunta igo nahiago,jaiako egunean jende gehiegi baitago.Eta Agate deunako kantak ez galtzen saiatzen naiz,asko gustatzen zaizkit eta.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Gure aitona-amonaren aldian errilijio bat bakarrik zegoen, eta jai guztiak errelijiosoak ziren. Jendea mezetara joaten zen eta gero erromeria bat ospatzen zuen, horrela beste herrietako jendea (neskak eta mutilak) ezagutu ahal zituzten. Azkenean aitzaki bat zen edateko, jateko eta ligatzeko.

Nahiz eta jai errelijiosoek gurekin jarraitu bere esanahia galtzen du. Adibidez, jendea Blas deuna kordoia erosten du eta eta Agate deuna basalizara igotzen da, tradizio bat delako.

Orain dela hogei urte punk musikako taldea esan zuen " tradizioa arraipola bat da"

Iñigo M.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Fededuna ez banaiz ere, aitortu behar dut gure herria oraindik erlijiosoa dela eta ia-ia jai gehienak erlijozkoak direla. Gabonak ez ezik Aste Santua ere erlijosoa da. Lehen jendea oso erlijozkoa zen eta haientzat jai horiek beste esanahi bat zuten. Orain, berriz, jai horiek ospatzen ditugu tradizioagatik baina, gehienetan erlijioak berdin digu. Gure ohiturak direnez mantentzen saiatzen gara baina, gehienok ez gara elizara joaten.
Jai horiek ospatzeari ondo deritzot, oso giro ona daukatelako. Gabonak edo Aste Santua nahiago ditut Agate eta Blas deuna baino, tradizio handia baitaukate. Umeetan bai tradizioak mantentzen nituela! Urtero baselizara igo ohi nintzen eta kordoia lepoan eraman ohi nuen. Egun, aldiz, bakarrik kordoia eramaten jarraitzen dut eta lankide batek ekartzen dit eta! Bestela, ez nuke eramango. Orain dela urte asko baselizara joateari utzi nion. Nahiko alferra naizenez igotzeak alferkeria ematen dit eta opil horiek ez zaizkit batere gustatzen. Orain igo ez arren, egun horiek oroitzapen onak ekartzen dizkidate. Beti jendez beteta zegoen eta giroa oso ona zen. Gazteetan koadrilarekin igotzen nintzen baselizara eta oso ondo pasatzen genuen. Goiz elkarrekin geratzen ginen eta igo ostean baselizaren ondoan jaten genuen. Uste dut gehien gustatzen zaizkien jai horiek umeak eta gazteak direla. Baina, ez dut uste gehienak elizara sartzen direnik. Behintzat, nire kasuan inoiz ez nintzen sartzen.
Ez dugu zertan fededuna izan baina, hemengo ohiturak mantentzen saiatu behar dugu. Niri iritziz hobe da jai horiek ospatzea Halloween eguna baino, jai hori hemengoa ez delako. Leku bakoitzak bere jaiak dauzka eta gure jaiak galduz gero, etorkizunean zer ote ospatuko dugu?
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire gurasoak ez dira oso erlijioak , hori dela eta nik ez naiz oso erlijia baina nire Amama bai,txikitan nire amama eta biok batxutan joanten ginen elizara, beste aldetik nire txikitako ikastola publikoa izan arren,urtero joanten ginen erlijio lekuetara, adibidez Santa Agelatara edo Santo Tomasera.
Uste dut ohiturak direla eta normalean oso pozik egiten ditugula ohitura horiek, hori dela eta txikitan egin nuen Komunioa, seguruenez asko gustazen zitzaikidalako.
J.C Boga

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire familian erlijioa ez du inoiz garrantzi handirik izan, ezta tradizioiak ere. Baina nahiz eta zergatik egiten ziren gauzak ez jakin, nik txikitan beti eraman nahi nuen Blas deunaren kordoia, eta klasekideekin abestera joan nahi nuen Agueda deunaren egunean.
Gaur egun, oraindik daramat kordoia otsailero, zein egunean erre behar dudan ezta ermateko arrazoia ere ez, baina batzuetan tradizioiak hori dira, zentzurik gabe egiten dugun gauzak.

M.P

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire familian erlijioa ez du inoiz garrantzi handirik izan, ezta tradizioiak ere. Baina nahiz eta zergatik egiten ziren gauzak ez jakin, nik txikitan beti eraman nahi nuen Blas deunaren kordoia eta klasekideekin abestera joan nahi nuen Agueda deunaren egunean.
Gaur egun, oraindik daramat kordoia otsailero, zein egunean erre behar dudan ezta ermateko arrazoia ere ez, baina batzuetan tradizioiak hori dira, zentzurik gabe egiten dugun gauzak.

M.P

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Herrialde honetan dauzkagun jaiak erlijiosoak dira, inauteriak izan ezik. horregatik, gure herrietan jai bat ospatzen dugunean, lehenengoa txupinazoa eta gero meza izaten da.
Jendeak igandeetan mezara joateko ohitura galdu duen arren, urtero bere herriko jaiak direnean, ospatzeko eguna mezara joaten da.
Nire kasuan, gaztetan, aste honetan daukagun jaietan, adibidez Blas deuna eguna zenean, beti kordoia eta karameluak erosiz ospatzen nuen soilik. Agate deuna eguna zenean, ordea, kaleetatik joatea jendeak ikusteko nola kantatzen zuen gustatzen zitzaidan.
Jai hauetan lehengo jendea oraingoa baino hobea pasatzen zen parte hartzea gustatzen baitzitzaion, baina orain astiro astiro ohitura horiek galtzen ari gara eta egun bat festa izanez gero, atseden hartu nahi dugu soilik.

Iñaki Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta nire familian erlijioak izan, ohiturak kontserbatu dugu janari ona egiteko aitxakia onena delako. Momentu honetan, Euskal-Herrian ez dago erlijio sentimendua. Horregatik tradizio berriak agertu dira, adibidez Halloween. tradizio berri bat badaukagu, jai berri bat egingo dugu.
Iñaki.i

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nahiz eta nire familian erlijioak izan, ohiturak kontserbatu dugu janari ona egiteko aitxakia onena delako. Momentu honetan, Euskal-Herrian ez dago erlijio sentimendua. Horregatik tradizio berriak agertu dira, adibidez Halloween. tradizio berri bat badaukagu, jai berri bat egingo dugu.
Iñaki.i

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire herrian Agate Deuna eta San Blas ere ospatzen da
gure patroiak dira eta. Ospakisunak pixka bat desberdinak dira baina kordoiak eta opilak ere baditugu. Nahiz eta oso jai erlijiosoa izan, jendeak bakarrik jaieguna ikusten du, eta gauza bera gertatzen da beste jai erlijiosoekin, Aste Santua izan ezik. Jaiegunak direnez, janariarekin eta familiarekin ospatzen dugu. Egia esan, edozer ospatzen dugu, berdin da erlijiosoko jai bat edo beste gauza bat jaia egon bitartean. Gaur egun hau da tradizioa, ospakizuna eta ez erlijioa.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Orain dela urte asko ez naizela igo Agate deunan tontorreraino, urteak pasa ahala nire koadrilla eta biok erabaki genuen ez igotzea.
Gogoratzen dut oso debertigarria zela, bakoitzak kalimotxo litro batzuk eta bat edo bi ogitarteko eramaten genituen. Baina, geure lehentasunak aldatu genituen eta nahiago genuen etxean geratzea eta hotz handia ez edukitzea.
Egia esan, urtero lortzen dudala nire lepoko kordoia eta orain gauden hilabetean, inoiz ez dudala edukitzen eztarriko minik kordoiagatik.
Dakigunez, bizitzak bira pilo bat ematen du eta nire koadrillan bakoitzok gure bizitzarekin jarraituta ere, etorkizunean itzuli nahiko nuke haiekin berriro han ondo pasatzeko.

Alberto Seo. B2

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Paganoen ohiturak eta erlijioen ohiturak nahasten dira.
Elizak paganoen jaiak, bere santuen egunak ipintzeko aprobetxatu zituen. “San Juan” adibidez, lehen paganoen ohitura bat zen.
Ezin izan zuten herriko jaiak kendu. Apaizek ez zuten nahi herria haien kontra eduki.
Orain berbera gertatzen da,baina alderantziz. Nire familia ez da erlijiosoa, hala ere gure ohiturek erlijioarekin harremanak dituzte.
San Juan ospatzen dugu, baina edateko, parrandan joateko, gure familiarekin eta lagunekin egoteko…
Txikitan agate deunako egunetan beti Arroletzaraino igoten ginen, baina ermitatik pasatu gabe. Orain nire senarrarekin ere mendira igoten gara, eta ez pasatzen gara ermitatik. Bitxia ezta?

Nuria G.