2017/02/03

EZ NAIZ MILIKA, TORPEA BAIZIK

Jan denetarik jaten dut. Ez naiz oso milika jateko. Osasuntsua bada, edozer jaten dut. Baina, sukaldeari alergia diot. Hurbiltzen naizen guztietan, badago atzera botatzen nauen botere bereziren bat, ez dakit, baina sartu ezinik ibiltzen naiz. Botere berezi  hori dela kausa  edo beste kausa baten boterea dela eta, ez dakit ezta arrautza frijitu bat frijitzen ere. Entsaladak eta bokatak dira nire dieta osatzen duten platerak. 

Noizbait patata tortilla bat egiten saiatu naiz, hau  puntako txefeek prestatzen dituzten artelanetako bat izango balitz bezala, baina horretan ere alergia, kale. Tortillari buelta ematerakoan, tzast!!!

Behin sukaldaritza ikastaro batean eman nuen izena, hori bakarrik eman nuen, klasea ez nuen inoiz zapaldu. Gero, Argiñano ospetsu horrekin pasatu nituen goiz batzuk telebista aurrean, tarte onak pasatu nituen, baina plater onik egin barik.

Orain “Masterchef “ ikusten dut ia zer edo zer ikasten dudan, baina umeentzako saioa ikusita ere, ez naiz inoiz ezer egiteko kapaz izango.

Eta zuek, zer? Nola moldatzen zarete sukaldean? Horrelako programarik ikusten duzue? Zer iritzi duzue horien inguruan? 

9 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

UB2 JB

Aupa lagunok!

Pozik nago aste honetako gaiarekin, sukaldea asko gustatzen zait eta.

Ez da nire lana, baina aspaldiko eta gazteagoa nintzenean pentsatu nuen sukaldaria izatea. Bukaeran ez nuen aukeratu, baina sukaldera zaletu nintzen.
Bai, sukaldea asko gustatzen zait, baina ez telebistako sukalde hau hain modernua, tradizionala baizik. Adibidez David de Jorge asko gustatzen zait. Beste programak Master Chief bezala, gustatzen zait ere, baina gutxiago.

Daukadan arazo bakarra sukaltzeko, denbora gutxi daukadala da. Lanarekin, alabekin, euskararekin…baina nire etxean chief ofiziala naiz, eta igandean gauza gozoak egiten dizkiet nire familiari.

Nire ustez sukaldea modu polita da beste pertsonak atsegin izateko, eta gaur egun balio handia dauka. Norbaitekin ondo geratzeko janari ona egin ahal duzu eta primeran geratzen zara. Lagun batek patata arrautzopila kojonuda egiten du, eta gainera ni bezala Euskaltegian ikasten duenez, noizean behin tortilla ekartzen du klasera eta horren ondorioz egun hori festa da. Aprobetxatu dut une hau Elenari eskerrak emateko bere tortillagatik. Badakit irakurtzen duela blogga.

Beste aldetik sukaldaria izango banintz, uste dut ona izango nintzatekela. Zihur nago, baina konformatzen zaletasuna izatearekin.

Bueno lagunok, ez dakit zer esan gehiago. Laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...


kaixo lagunok!

Ba... zer esan ahal dut, desatre hutsa naiz sukaldean!! Nahiz eta 18 urterekin nire gurasoen etxetik joan nintzela, oraindik 41 urterekin ez naiz gai janari dezente prestatzeko...ez daukat pazientziarik, haibeste denbora pasatu sukaldean, gero bost minutuan jateko!!

Orokorrean nirekin bizitzen zirenek janaria egiten zuten eta nik platerrak garbitzen nituen, baina orain zailagoa da, nire familia daukat eta ezin dut inori "engainatzea" , bakarrik nire senarrarari, baina ez dago beti etxean eta orduan ez naiz libratzen...kasu horretan, janari simpleak egiten ditut , konplikaziorik gabe!

Baina nahiz eta sukaldaritza ez gustatzea, jatea izugarri gustatzen zait! Nire bizitzaren esaldia da, nire amaren janaria jango dut, nire semeak janaria prestatzea ikasi arte!!
Eta bitartean, aurrez prestatutako janariekin konponduko naiz!!

Agur guztioi eta on egin!!!

Sonia B1

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Nik ez naiz txarto moldatzen sukaldean. Behin errezeta edukiz nire eskuetan denetarik egiten saiatzen naiz eta, behintzat, gaur arte ez dut kexarik jaso. Nire gustuko platerrak postreak dira, adibidez bizkotxoa, tartak, hojaldrea... baina baita ere enpanadak, pizzak, oiloa, untxia, pureak eta abar egin ditut.

Printzipioz ondo moldatzen naiz sukaldean, ez nago primeran baina ezta txarto ere. Esan beharra daukat sukaldaritza ez dela nire izugarrizko gogoa, ezta egunero aritzen naizela sukaldean. Noiz behinka janaria egitea gustatzen zait, baina ez da nire "etxeko lan" maiteena.

Noizean behin ikusten dudan saioa Chicoterena da, "Pesadilla en la cocina" izena duen saioa. Asko gustatzen zait eta denbora daukadanean eta telebistan botatzen dutenean ikusten dut. Ah ze nolako jabeak dauden, pasada bat da, axolagabekoak, oihuak ematen dituztenak... Horrela ezin da eraman taberna bat. Bestalde, ez dut uste justu telebistan botatzen duten bezala izango dela arazoa, arazoa handitzen dutela uste dut saioa hobeagoa izateko. Entretenimendu moduan asko gustatzen zait.

Fidel B2. 18-20

Baratxuria, zazpi gaitzen kontrako janaria.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo lagunok:

Aste honetako gaia izugarri gustatzen zait. Jatea ez ezik, janaria prestatzea ere gustatzen zait, nahiz eta orain arte ez dudan asko praktikatu, agian denboraren ezagatik edo beti beste pertsona ni baino prestago zegoelako hau egiteko.

Txikitan kutxa bat neukan beteta sukaldaritzako errezetekin. Behin, niri galdetu gabe, nire amak paper hauek guztiak irtera ematea erabaki zuen. Berarekin haserretu nintzen, eta momentu horretatik ilusio pixka bat galdu nuen.

Nire ohi mutil-laguna sukaldaria zen (eta da), eta hori dela eta sukaldea berea zen eta ni poz-pozik jaten nuen berak prestatutakoa. Nire oraingo mutil-lagunari asko gustatzen zaio janaria prestatzea eta oso ondo egiten du. Hau esanda, bistan dago nire kideak ondo jan behar duela eta sukaldaritza-zale izatea beharrezkoa dela.

Pasaden urtean bi sukaldaritza kurtso egin nituen, bata profesionalegia izan zen eta bestea, ordea, arruntagoa izan zen eta horixe zen bilaktzen ari nintzena.

Orain, denbora gehiagorekin, gero eta janari gehiago prestatzen dut eta hau egiteak bakea ematen dit. Nire ustez, gogo zein denbora edukitzea beharrezkoa da hau ondo egiteko.

Aurrerago esandakoarekin lotuta, gaur distilak prestatu ditut, baina, nire ustez, presaka joateagatik ez daude beste egunetan bezala.

Laster arte!


Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo, guztiok:

Normalean eguneroko janaria prestatzen dut. Presio-eltzea asmaketa handia da eta edozein gauza egiteko erabiltzen dut. Orain badago ere programatu ahal duzun elektriko bat. Janaria errazak prestatzen ditut lehenengo eta bigarreneko plater bezalakoak baina ez dakit postreak egiten. Ez zait inporta baina zerbait egin nahiko nuke.

Orain, jende prestatuta telebistan agertzen da. Master Chef programetan ikusi ahal da. Ez zaizkit gustatzen programa mota horiek. Oso konpetitiboak izan ahal dira eta ez deritzot lehiaketa horri. Argiñanok sukaldaritzaren mundua jakinarazi zuen munduari eta truko batzuk erakatsi zituen hasi zenean. Orain uste dut gauza berberak errepikatzen dituela.

Ondo izan.

B2-MF

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo jendea!

Gaia hau interesgarria iruditzen zait janaria prestatzea asko gustatzen zaidalako eta denbora daukadanean eta etxean bakarrik nagoenean janaria prestatzen dut.

Egia da etxean ez naizela sukaldari onena nire ama sukaldean hobe delako ni baino baina etxean bakarrik geratzen banaiz ez daukat arazorik jateko. Gainera, plater bat telebistan ikusten badut eta atentzioa ematen badit egiten saiatzen naiz baina normalean platerrak ez zaizkit geratzen telebistakoak bezain onak.

Sukaldaritzako saioen artean gehien gustatzen zaidana Master chef saioa da plater onak eta zailak prestatzen dituztelako eta gainera, saioa aurreratzen den neurrian, gero eta lehia gehiago dago parte-hartzaileen artean eta lehia honek saioari erakargarria egiten diola uste dut bestela saioa aspergarria izango litzateke.

Ondo izan!

Eneko B2 6-8 Fidel




Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Aste honetako gaiari buruz hitz egitea gustatzen zait, prestatzea izugarri gustatzen zait eta. Nahiz eta nik berandu prestatzen hasi, Londresen bizi nintzenean,beharragatik egin nuen eta, nik neuk laster nekien gustatzen zitzaidala.

Londresen heldu nintzenean, “ Espagetis a la Carbonara” bakarrik prestatzen nekienez, hilabete osoan “Espagetis a la Carbonara” jaten egon nintzen . Orduan, ezin nuenez jarraitu horrela, guztien gainetik nire osasunerako, ikastea erabaki nuen. Hasieran txarto egin arren, ez zitzaidan axola, normala zelako. Gainera ziur nengoen janari horiek denborarekin oso ondo prestatuko nituela. Horrela izan zen. Noski, gustatzen zitzaidan janaria prestatzen ikasten nuen. Esate baterako, dilistak, zopa, patata tortilla, makarroiak, besteak beste. Zenbat eta gehiago prestatu, orduan eta, hobeto prestatzen nuen. Izan ere, Londresen nire lagun minari ez zitzaionez prestatzea gustatzen, nire janaria jatea izugarri gustatzen zitzaion.

Gaur egun, bazkari berriak ikasi ditut, zorionez nire ahizpa sukaldari on bat da eta.

Nire ustez, sukaldari on bat izateko pazientzia eta lasaitasuna garrantzitsua da, bestela, edozein janari oso txarto aterako da.

Nire kasuan, nire janariak oso goxoak ateratzen zaizkit, bi kualitateak betetzen ditudalako. Hobeto prestatzen dudan janaria patata tortilla da. Ez badidazue esaten dudana sinesten, nire euskaltegiko ikaskideei galdetu ahal diezue. Jai batera patata tortilla eramaten dudanean, beti izugarri gustatzen zaiela esaten didate.

Telebistako lehiaketei buruz, noizean behin ”Master Chef”ikusten dut lehiakideek egiten dutena ikusgarria dirudit eta. Egia esan, nahiz eta nik ikustea gustatu,ez nintzateke inoiz joango lehiaketa horietara tentsio gehiegi dagoelako.

Amaitu baino lehen Unai eskerrik asko zure hitzengatik, zure bloga irakurri dut eta asko gustatu zait. Mila esker laguna.

Beno, ez dakit zer gehiago esan , espero zuei nire iritzia gustatzea.

Laster arte,

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Aste honetako gaiari buruz hitz egitea gustatzen zait, prestatzea izugarri gustatzen zait eta. Nahiz eta nik berandu prestatzen hasi, Londresen bizi nintzenean, beharragatik egin nuen eta, nik neuk laster nekien gustatzen zitzaidala.

Londresen heldu nintzenean, “ Espagetis a la Carbonara” bakarrik prestatzen nekienez, hilabete osoan “Espagetis a la Carbonara” jaten egon nintzen . Orduan, ezin nuenez jarraitu horrela, guztien gainetik nire osasunerako, ikastea erabaki nuen. Hasieran txarto egin arren, ez zitzaidan axola, normala zelako. Gainera ziur nengoen janari horiek denborarekin oso ondo prestatuko nituela. Horrela izan zen. Noski, gustatzen zitzaidan janaria prestatzen ikasten nuen. Esate baterako, dilistak, zopa, patata tortilla, makarroiak besteak beste. Zenbat eta gehiago prestatu, orduan eta, hobeto prestatzen nuen. Izan ere, Londresen nire lagun minari ez zitzaionez prestatzea gustatzen, nire janaria jatea izugarri gustatzen zitzaion.

Gaur egun, bazkari berriak ikasi ditut, zorionez nire ahizpa sukaldari on bat da eta.

Nire ustez, sukaldari on bat izateko pazientzia eta lasaitasuna garrantzitsua da, bestela, edozein janari oso txarto aterako da. Nire kasuan, nire janariak oso goxoak ateratzen zaizkit, bi kualitateak betetzen ditudalako. Hobeto prestatzen dudan janaria patata tortilla da. Ez badidazue esaten dudana sinesten, nire euskaltegiko ikaskideei galdetu ahal diezue. Jai batera patata tortilla eramaten dudanean, beti izugarri gustatzen zaiela esaten didate.

Telebistako lehiaketei buruz,noizean behin ”Master Chef”ikusten dut lehiakideek egiten dutena ikusgarria dirudit eta. Egia esan, nahiz eta nik ikustea gustatu,ez nintzateke inoiz joango lehiaketa horietara tentsio gehiegi dagoelako.

Amaitu baino lehen Unai eskerrik asko zure hitzengatik, zure bloga irakurri dut eta asko gustatu zait. Mila esker laguna.

Beno, ez dakit zer gehiago esan , espero zuei nire iritzia gustatzea.

Laster arte,

Helena 8-10 B2 Idoia

Barkatu, lehen ahaztu zait nire datuak idaztea. Agur

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo koadrila,

Beti ez ditut saioak "Masterchef" bezala ikusten, suposatzen dut lehiakideen arabera gustatzen zaidala ikustea ala ez. Nire ustez, pertsona hauek ez dira hasiberriak, orduan haien eboluzio handiagoa da. Nahiz eta "Masterchef Celebrity" bere irabazleak
inoiz ez janaria prestatu. Azkenean, lehiaketaren barruan janaria egiten irakasten diete, halaber teknika berriak erabil ditzakete. Egun osoa janaria prestatzen baduzu, traketsa ere izanez, zer edo zer ikasi behar duzu. Beste gauza ezberdina bat da sukaldari sortzailea izatea. Hartarako ezaugarri bereziak izan behar dituzte.
Horrez gain, ondo dirudit saio hauek, batek daki!, baina agian pertsona batzuk janaria prestatzera animatzen dira eta hobea dena, ia-beti ez bazkaltzea ogitarteko "tristea".

Amaitzeko, lagun askok janaria prestatzea atsegin dute, batez ere, gozogintza egitea, baina ez da nire kasua. Janaria prestatzen dudanean praktikoa naizela aitortzen dut eta amaitzerakoan pentsatzen dut eta bihar zer prestatuko dut? Argi daukat ez zaidala biziki gustatzen.

Bihar arte, ondo izan!
Fidel B2 E6-8