2017/03/31

DENBORA ZORRETAN

3.600 segundo, 60 minutu edo, errazago esanda, ordubete. Horixe kendu ziguten pasa den astean. Denbora falta dugun mundu honetan ordubete kendu ziguten, gero, urrira arte ez itzultzeko eta, gainera, inolako interesik eman gabe kendutako ordu horren truke.

Ematen du ez dela ezer, baina denbora-tarte horretan hamaika gauza egin dezakegu. Pentsatuko bagenu zer egin genezakeen, amen batean zerrenda luzea idatziko genuke. Besterik ez dugu falta, baina denbora bai.
Are gehiago,  imajinatu ordu hori kendu beharrean, egunero ordubete gehiago edukiko genukeela nahi duguna egin ahal izateko. Puff!!! Zertan emango zenukete ordu hori? Nik argi daukat, lo egiten.

Zer uste duzue ordu aldaketaz? Zein izan beharko litzateke gure ordua?

4 comentarios:

Anónimo dijo...

U B2 JB

Kaixo lagunok!

Egunero ordu bat gehiago edukiko banu, zer egingo nukeen. Ez dakit, eta erantzuna ez litzateke izango zer egingo nukeen, nola banatuko nukeen baino. Egun osoa lan egiten, gero euskera, bi alaba, alabaren etxerako lanak, emaztea eta familiarekin egotea, nire idazmenak… Ez daukat denbora gehiagorik. Orduan ordu honekin, lasaiago ibiliko nintzateke, baina bakarrik apur bat gehiago, ez uste.

Gai honetan eta gaur egun neure buruari gauza asko galdetzen dizkiot. Gaurko gaia ez da nola denbora gehiago irabaztea, zergatik nahi dugun denbora gehiago baizik eta. Zergatik gaude beti kexatzen eta denbora gure zaletasunak egiteko eskatzen. Ondo dago, bai,zaletasunak edukitzea ona da, baina batzuetan pentsatzen dut ez dela helburua bakarra, ihes egitea bait ere. Zergatik ihes nahi dugu?. Askotan ez garelako zoriontzuak. Hau da gaia. Askotan egiten duguna ez digu alaitasuna ematen, ezta?

Uste dut zoriontzuagoak izan nahi badugula, beste helburua behar dugu. Egiten duguna onartzea eta bizitza maitasunaz ikustea. Bizitza, gure bizitza, geure buruari. Zoriontasuna ez da egiten duguna, nola ikusten dugun baizik eta, amodioz begiratzea.

Bueno lagunok. Hau da nire iritzia. Laster arte.

Anónimo dijo...

Kaixo lagunok!

Egun batean hogeitalau ordu dauzkagu gauza asko egiteko, adibidez pertsona bat egun batean normala bada, lo egiten du zortzi ordu (batzutan 5 ume txikia badaukazu kar,kar,kar).Gero lanera joan behar duzu zortzi edo egun osoa beste kasuetan, eta heltzen zara zortzietan etxera eta oso nekatuta zaude edozer gauza egiteko. Pentsatzen dugu ordu gehiago edukiko balitz egingo nioke denetarik, erantzuna EZ da. ordu gehiago edukiko bagina seguru lanean egongo ginateke edo etxean sofa etzanda.

Ordua aldatzea bakarrik egiten da argia gehiago erabiltzeko. ordu bat atzera ipintzin dugunean argi gutxiago daukagu, egunsentia eta iluna laster egingo da. Beste kasuan ordu bat aurreratzean egunsentia eta iluna beranduago egingo da baina ordu gutxiago lo egingo dugu.

Baina bukatzeko denok dakigu hau norentzat egiten da, enpresa asko aldaketa honekin irabazten dituzte diru asko, guk bakarrik zoratu egiten digute.

Beno lagunok ikusi arte.

A B2 JB

Anónimo dijo...

Beti bezala, oso azkar edozein gauzatara ohitura egiten dugu. Hau da, ez dut uste aldaketa kentzea eta aurreko ordutegira etortzea asko eragiten ditugunik. Energia aurrezterako omen da baina ez ditut inoiz egiteagataik abantailak ikusi. Arrazoi ezkututaren bat egon behar da baina multinazionalek ez digute inoiz kontatuko. Orain ez dago zergatik kezkatuta egon. Gure erloju digitalak, mugikorrrak, ordenagailuak, telebistak eta beste tresna digitalak badakite zer egin behar duten urtero bi aldiz. Aukera bakarra izango da sukaldeko erloju analogikoa...

MF B2

kurni74 dijo...

Kaixo!!

Alde batetik, ordu aldaketa ondo iruditzen zait. Horrela, eguzkiko ordu gehiago dauzkagu eta gure bizitza alaiagoa izango da. Gero eta ordu argitsu gehiago izanez, gero eta poztasun handiagoa sortzen da.

Beste aldetik, orduak kentzea ez zait ondo iruditzen. Ulertzen dut munduko une guztietan eguzki berbera ordu berberan ez dagoela, baina zuzena izango litzateke, nire ikuspuntutik, mundu osoan ordu berbera izatea. Horrela, alde batera utziko genuke ordu aldaketa eta era estandarizatu batean ibiliko ginen.

Laster arte!

Fidel B2 18-20

Eguzki eta euri, martxoko eguraldi.