2017/04/08

DENA TXIKITZEN DENEAN

Bertigoa dut. Mexikon jakin nuen bertigoa nuela,  Acapulcon. Bertako hotelean nengoelarik, hogeigarren pisuan nuen gela. Balkoira atera eta behean zegoen igerilekua niregana hurbiltzen zela ikusi nuen. Hurbildu eta urrundu. Hurbildu eta urrundu. Eskerrak atzean sofa bat neukala. Poliki-poliki atzerantz joan nintzen eta,  ukitu nuenean, begiak itxi eta  … eseri egin nintzen.

Harrez geroztik, alturetan bertigoa izaten dut. Ezin dut beherantz begiratu eta, begiratzen badut, hanka tartekoak txikitzen zaizkidala nabaritzen dut. Sentsazio arraroa da, gorputz osoa gelditzen zait eta ez naiz kapaz pausu bat ere aurrera emateko. Ez naiz ni.

Bitxia da gero, baina hegazkinetan ez dut bertigorik. Gainera, ahal badut, leihotxoaren ondoan eskatzen dut eserlekua. Gustuko dut leihotik begiratzea eta gustuko dut  mundua nire aurrean txikitzen dela ikustea.  

Badakit jende askok bertigoa baino zerbait gehiago duela eta nolabaiteko beldurra sentitzen duela hegazkina hartu behar dutenetan. Pilulak, whiskiak, denak balio du, batez ere, bidaia luzeak direnean.


Aste Santuan gaude eta zuetako batzuek beharbada hartuko duzue hegazkina eta, hartzen ez baduzue, ziur aski, noizbait hartu duzue. Nolako esperientziak izan dituzue hegazkinetan? Gogoratzen duzue hegazkinez egindako lehenengo bidaia? Baduzue bertigorik? Zein izan da hegazkinez egin duzuen bidaiarik luzeena? Zer egiten duzue hegazkinean denbora pasatzeko?

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Hegazkina bat hartu dudan guztietan oporrengatik izan da. Eta beti gustukoa izan da. Hau esaten dut hegazkinez bidaiatzen gustatzen zaidalako. Ez naiz inoiz zorabiatu eta nahiz eta sinestea ezinezkoa izan, autobusez edo metroz batzutan zorabiatzen naiz. Uste dut sentsazioak desberdonak dira. Autobusez, kotxez eta metroz dena azkar mugitzen dela ikusi dezaket eta erreferentziaren aldaketa nire bururentzat azkarregia da.

Nire bidaiak oso motzak izan dira eta ozeanoa gurutzetu nahiko nuke. Kasu horretan, komenigarrria da altxatzea noizean behin eta iblitzea pixka bat. Iruditzen zait denbora pasatzeko aldizkari batzuk eramango nituzke eta filmeren bat ere ikusiko nuke.

Ondo izan!

MF B2

kurni74 dijo...

Kaixo guztioi!

Hegazkin batera igotzen naizen une orotan nerbioak lurran uzten ditut. Hegazkinak behin martxan jarrita zer edo zer gertatu ahal dela pentsatzen dut, baina berehala pentsamendu hori kentzen dut burutik eta pilotoan konfidantza osoa jartzen dut. Azken finean, hegazkina garraiobiderik seguruena da, gutxienez hori esan du egindako ikerketa batek.

Hegazkinez egindako lehen bidaia txikia nintzenean izan zen. Nire gurasoekin Santo Domingo-ra joan nintzen eta ordu pilo bat izan ziren hegazkinan, horien gehienak lotan igaro nituenak, zorionez. Bakarrik esnatzen nintzen zerbait jateko edo pelikularen bat ikusteko, gero berriz lokartzen nintzen.

Orain arte ez dut izan bertigorik. Gauza geure buruan dago, dena psikologikoa da. Zergatik hasi pentsatzen zerbait txarra gertatuko denik? Hori alde batera usten denean oso leku altu batean dauden gauza ederrei begiratu behar diegu, eta beraietaz gozatu.

Egazkinean denbora pasatzeko denetarik egiten da. Musika entzutetik, pelikula bat ikustera edota zenbait jokoei jokatzera. Dena onartzen da erlojuaren orratzak aurrera joan izateko.

Laster arte!!

Fidel B2 18-20

Zenbat eta ipurdia gorago, orduan eta burua beherago.