2014/03/21

DENOK ALAIAGO

Beste urte batez hementxe dugu berriro udaberria, urtaro guztietatik erakargarriena esango nuke. Lehenengo eguzki izpiak, arbolen lehenengo fruituak, txorien txio-txioak … 

Egia esan, udaberriaren etorrerarekin gure bizimodua alaitzen da. Negu osoan aldean eraman ditugu kolore ilun horiek atzean uzten ditugu eta gehienok , dagoeneko, begiz jota dugu erakusleihoetan jarri berri duten kolore biziko arropa.

Kalean alaitasuna da nagusi, baina apustu egingo nuke udaberria heltzearekin alaien daudenak gizonezkoak direla. Izan ere, emakumezkoak eguraldi ona hastearekin batera aldeko arropa arintzen hasten dira, neguko praka luzeek minigonei lagatzen die lekua, lepoko zapi lodiek beroa baino ez dute ematen eta estalita egon diren eskoteak berriro eguzkiaren izpiak hartzeko agerian uzten dira.


Hala ere, arestian esandakoa ez dut inork matxistatzat hartzerik nahi. Nik gizon edota mutil batzuei udaberrian emakumezkoak politago daudela entzun diet eta hau entzuteak grazia egin dit, konnotazio lizunik ez baitago. 

Ez dakit nor egongo den politen, baina udaberriak denok alaitzen gaituela ez dago ukatzerik …,  ala ez duzue hori uste?

7 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Nire ustez,eta uste dut gehienoi gauza bera gertatzen zaigula,gure umorea ez da berdina egun eguzkitsu batean edo egun ilun batean.Guziok alaiago gaude eguraldi ona egiten duenean.
Eguzkia izugarri gustatzen zait ega gogo handia daukat ordua aldatzeko egunak luzeagoak izateko.Egunak,udaberrian neguan baino gehiago aprobetxatu ahal dira eta gero, uda heltzen da eta nire urtaro gustukoena da.
Nahiz eta hemen inoiz jakin ez,udaberriak eguraldi ona ekartzea espero dut.
I.G.(Gurutzeta)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Eguzkia edonor alaitzen gaitu, berdin da udaberrian edo udan. Eguzkia dagoenean, jendea pozago dago. Beraz, jendea kalera gehiago ateratzen da, kolore alaiagoetan janzten da, umore hobe daukagu... Eguraldi ona egiten badu, umeek parkeetan jolastu ahal dute. Gurasook gehiago lasaitzen gara eta fisikoki hobeto gaude. Frogatuta dago eguzkiak onura asko dauzkala osasunerako, eta eguzki gutxi dagoen herrietan, jendea baino askoz gehiago bere burua hil da edo deprimituta gehiago daude.

Atalía

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Niretzat egia da udaberriak nire umorea aldatzen duela, batez ere, eguzkia ateratzen denean. Poz gehiago nago eta egunak ez zait iruditzen hain luzeak. Gainera, udaberria heltzen denean, gehienek pentsatzen dugu uda oso hurbil dagoela.

Udaberrian lore gehiago dago eta, normalean, eguraldi ona egiten da. Horregatik, jende gehiago kaletatik irteten da, parkeak umeez betetak daude, batzuk hondartzara joaten dira paseo bat ematera... eta abar. Niri garai oso polita iruditzen zait eta orain eguraldi ona itxaron diot gauza asko egiteko.

ALBA L.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Bat nator sarrerarekin, ez dago ukatzerik udaberrian denok alaiago gaudela. Negua oso luzea da. Batez ere, Euskadin, askotan euria egiten duelako. Horregatik, urte osoan zehar eguraldi ona itxaroten dugu aisialdia aprobetxatzeko. Egia da neguan alaitasuna eza dagoela, bai arropak bai ohiturak desberdinak direlako. Neguan eguraldi txarra egiten duenez gauza gutxi egin dezakegu eta beti euritakoarekin. Udan edo udaberrian, aldiz, kalean egon nahiago dugu. Ez da gauza bera zerbait hartzea taberna batean edo terraza batean, terrazan beti atseginagoa baita. Nire kasuan beti zerbait hartzeko orduan terrazan aukeratu ohi dut, leku itxietan egotea gustatzen ez zaidalako. Gainera, eguraldi ona eginez gero, ahal beste kalean egoten saiatzen naiz. Hau gutxi balitz bezala, neguko arropa ere nahiko tristea da. Beti kolore ilunak dira eta ez dugu zertan hainbeste aukera. Udako koloreak politagoak dira eta gauza gehiago dago neguan baino.
Argi dago denbora gure bizimoduan eragiten duela. Eguraldi ona egiten duenean jendeak alaiago dirudi eta lehengo eguzki izpiak agertu ostean, denok arropa alaiago eramaten dugu eta denbora gehiago kalean egoten gara. Gainera, udan neguan baino aukera gehiago daukagu gauzak egiteko eta nabaritzen da uda heltzeko gogoa daukagula, denok arropa lodia ahaztu nahi dugulako.
Baina, gutxi falta arren, oraindik hemen hotza eta euria egingo du eta neguko arropa beharko dugu. Asteburu honetan, bezala!
Nuria

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Ez dut uste udaberrian denok alaiago gaudenik neskeen eskoteagatik, baina argumendio ona da umore aldaketa azaltzeko.

Argi dago eguraldi ona egiten badu, kalean egoteak ondorio onak dauzkala osasunerako, eguzkiak irribarreak ateratzen dituelako.
Niri kalea oso gustatzen zait edozer egiteko, uste dudalako etxean kalean baino gauza gutxiago dagoela egiteko.

Bilbon euria gehiegi dago, baina beno, eguzkia ateratzen den eguna, jaieguna da beti. Armairuan dauzkagun arropak janzten ditugu eta kalean egoten gara, berriro euria egin arte.

Azkenean barraskiloak egiten duten kontrakoa egiten dugu, eguzkia ateratzen bada,ateratzen gara eta euria egiten badu etxera joaten gara.

Shei (txirrin)

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Aurten, urtero bezala udaberria, esnagailurik gabe, egun berbera heldu da eta aurten beste urte batzuk bezalakoa izango da, neguak egun batzuk gehiago iraungo dituelako.
Jendea negua bitartean, hainbeste hotz egiten duenez, arroparen azpian ezkutatuta joaten da . horregatik udaberria heldu orduko, beste arropa bat jartzen du eta orduan ankak eta besoak dauzkala konturatzen gara.
Udaberriari esker aldatzen da jendea ez ezik, lorategiak eta zuhaitzak ere. Hiru hilabete ilunak eta gero, bat-batean leku guztietatik argia eta kolore guztiak ateratzen hasten dira eta badirudi alaitasunaz eztanda dela.
Gainera, egunak gero eta luzeagoak dira eta udako oporrak gero eta hurbilago daude.
Agian, batzuek modan aldaketarekin gizonak emakumeak baino gehiago gozatzen direla esaten dute, arropa gutxi eramaten baitute eta beraz pertsonak hobeto ikusi ahal ditugu. Baina hori esatea gezurra dela uste dut, guztiok begiak dauzkagulako eta emakumeak harriaz ez direnez gizonak bezala gozatuko dira.

Iñaki Gurutzeta

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Udaberria sasoi politena da.Egunak luzeagoak dira eta eguzki izpiak ikusi ondoren gure umorea ere hobetzen da.Aldaketa onekin gauza onak sortzen dira nahiz eta pertsona batzuetan depresioa sortu.
Udaberrian,nesken kasuan batez ere,arropa aldatzen da eta mutilak honek ezkertzen dute.Gizonek,nahi eta nahi ez,neska bat minigonaz ikusi eta gero,begiratzen dio eta hau nire ustez normala da.Begiak ikusteko dira eta hau egiteagatik ez dira matxistak izaten.Neskak ere mutil polit bat ikusten badugu begiratuko diogu baina gure kasuan disimuloz egiten dugu eta batzuetan ez dira begirada hauek ezta nabaritzen ere ez.
Amaia-