2017/03/24

ZUK ZEUK EGIN

Beti esaten da pieza guztiak bere lekuan jarrita ere torlojuren bat sobera dagoela. Ez dakit beti egia den. Nik bakarrik armairu bat muntatu nuen eta, egia esanda, bat baino gehiago izan ziren soberan geratu ziren torlojuak …, bueno, torlojuak eta beste gauza batzuetarako balio zuten hainbat gauza.

Txikitatik gustuko izan dut maketak egitea eta etxea horrelako trastez josita dut. Erdi-aroko katedralak, zazpi itsasoak zeharkatu dituzten itsasontziak edo Txinako pagodak daude etxeko bazter guzietan. Nire museo txikia. Nik egindako obrez osatutako museoa.


Gauza txikiekin ondo moldatzen naiz, baina pieza handiak direnean zail egiten zait dena behar den moduan jartzea eta perfektu uztea. Suediako enpresa horretan erositako armairua da lekukoa. Ez dut ondo gogoratzen orain dela zenbat urte erosi nuen, baina ondo dakit hasiera-hasieratik tiradera bat ezin nuela itxi eta horrela egon da gaur arte eta horrela egongo da armairu aldatuko dudan arte.

Horrelako esperientziarik izan duzue? Zein? Trebeak zarete horretarako? Zer uste duzue Suediako enpresaz?

3 iruzkin:

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

UB2 JB

Kaixo lagunok:

Nire kasuan, zaila da ni ikustea gauza hauek egiten. Arraroa da. Behin esan nuen normalean nire emazteak etxean gauza hauek egiten dituela. Honetako hura ni baino hobeagoa da.
Baina pasaden urtean idazleari bezala pasatu zitzaidan. Armairu bat muntatzeko erosi nuen, eta bi egunetan egiten saiatu nintzen . Emaitza zen…ezinezkoa zen ondo egitea.
Bai, egitea lortu nuen baina apur bat txarto. Zaila da armairuren piezak zuloetan ongi ahokatzea eta normalean tiraderak txarto ahokatzen dira. Armairuak egurrezkoak dira eta tiraderak mugitzekoan perdoiak hartzen dute. Uste dut bi pertsonarako lana dela, eta horrela armairuak hobeto mugitzen dira.

Beste alde batetik esango dut ez zaidala gustatzen IKEA. Soldata txarrak ordaintzen dituzte, eta irabaziak dituzte. Gainera bere albondigak oso txarrak, nazkagarriak dira.

Bueno lagunok. Hau da nire iritzia. Agur. Laster arte.

Anonimoa erabiltzaileak esan du...

Kaixo denoi!

Inoiz ez dut enpresa honetan erosi, horregatik gaiari buruz oso gutxi hitz egin ahal dut. Egia esan ziur aski ez nintzateke altzarik muntatzeko kapaz izango, oso baldarra naiz eta.

Alde batetik, nahiz eta nik enpresa horretan erosi ez, enpresa horretan erosten duen jendeak oso ondo iruditzen zait. Izan ere, haietako askok beren etxe osoa diru gutxiekin muntatu ahal dute eta gaur egun pasatzen ari garen krisiarekin abantaila bat izango litzateke. Argi dago trebea bazarela oso etxe potxola bat muntatu ahal duzu, baina zoritxarrez ez da nire kasurik.

Bestetik, jakina denez altzaren kalitatea enpresa honetan beste enpresa batzuetan baino baxuagoa da. Ondorioz, altzariak lehenago aldatu beharko zenituzke, lehenago apurtuko liratekelako. Horrez gain, Ikean lan egiten duten langileen lan-baldintzak oso txarrak dira. Normalean Ikeak haiei ez die kontratu finkorik egiten, enpresa hori diru gehiago kostatuko litzaiokelako.

Beno, besterik gabe, ondo pasa Igande honetan

Laster arte,

Helena B2 8-10 Idoia

kurni74 erabiltzaileak esan du...

Kaixo guztioi!

Justu momento honetan lankide batekin hitz egin dut erosiko duen IKEAko altzari bati buruz. Esan diot nik inoiz erosiko nukela altzari "potolo" bat IKEAn, adibidez sukaldekoa edo egongelakoa, altzari sendo bat izan behar delako eta hauek oso sendo ez zaizkidalako iruditzen.

Altzairu txikiak erosiko ninduke IKEAn, adibidez zapatak usteko altzairua edo mahai txiki bat, edozein momentuan aldatu ahal duzulako eta diru asko ez duelako balio.

Asko gustatzen zait gauzak muntatzea eta egoera honetan oso eroso sentitzen naiz. Orain arte ez dut izan arazorik gauza hauek muntatzeko. Suposatzen dut behin arazoa izanda nire aitari deituko nukela eta bion artean seguru aski konponduko genukela.

IKEA enpresari buruz aski ez dakit, bakarrik ze produktuak saltzen dituen, horregatik ez dut esango ezer honi buruz.

Laster arte.

Fidel B2 18-20

Alfer egon eta alfer-lana egin, biak berdin.