Ordu txikietan telebista piztu eta dirua irabazteko joko inozoak topatzen ditugu nonahi. Ezin errazagoa den galdera bati erantzuna emateagatik irabaz ditzakegu euroak eta euroak. Bakarrik ahalegintxo bat egin behar dugu: telefonoa hartu, zenbaki bat markatu eta itxaron eta itxaron, musika alaia entzun bitartean, eta itxaron eta itxaron … Azkenean, erantzuna eman eta euro batzuk patrikara poz-pozik … telefono faktura ikusi arte. Deia 100 euro eta saria 50 euro, negozio ederra gurea!
Baina, aitortu behar dut, noizbehinka horrelako saioak ikusten ditut eta barre batzuk egiten ditut, hau ikusi nuen egunean adibidez.
Zer iruditu zaizue bideoa?
Zer deritzezue honelako programei?
Zer deritzezue honelako programei?
Inoiz hartu duzue parte?


